Archive for the ‘Txixaparrazta’ Category

Zorionak Arraio!!

Monday, May 17th, 2010

Ba hoixe!!!

Arraio Irratiak 4 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Batzuk oraindik gogoan dugu egun horretan FMrako saltua egin genuenean, Gaizkiñeren abesti batekin. 4 urte igaro dira iada eta behar den bezala ospatuko dugu guk, merezi dugulako.

4 eguneko egitarautxoa antolatu dugu, Maiatzaren 19tik 22ra. Egun horretan zer egongo den jakin nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN.

Baina zaratazaleok egun berezi bat dugu markatua gure egutegian, Maiatzaren 21ekoa, ostiralekoa. Egun horretan, lagun asko elkartzea espero dugu, urte batzutan jo gabe egon diren herriko bi talde ikusteko, Txixaparrazta eta Zülo. Azkenean Kamikazeko lagunek ez dute joko, denbora faltaren ondorioz ez jotzea erabaki dute eta. Hala ere, seme alabak etxean utzi eta barra ondoan ikustea espero ditugu. Eta gaua borobiltzeko, Belgikatik datorren The Link taldea ere izango dugu gurean. Crust epikoa egiten dute hauek, emakume ahotsez.

zulo_kolore

Besterik gabe, egun hauetan Putzuzulora etortzera gonbidatzen zaituztegu, gu behintzat han izango gara.

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

Friday, April 23rd, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Badatoz San Pelaioak

Wednesday, June 24th, 2009

Ekainaren 25, 26, 27 eta 28an Zarauzko San Pelaioak izango ditugu gure herrian. ZarataZarataZarautz webguneak beraz, oporraldi txiki bat hartuko du egun horietan, ratero eta bortxatzaileen artean festaz gozatzeko.

festiya_27

Gure partetik, festara hurbiltzea gomendatzen dizuegu, makina gauza eta ekintza izango ditugu egiteko. Baina bereziki, Ekainaren 27an izango den kontzertura gonbidatu nahi dizuegu. Bertan, Txixaparrazta talde mitikoaren berragerpena izango dugu. Dutxatu gabeko zikin hauek, kontzertua eskeiniko dute denbora batean isilean egon ondoren. Beraiekin batera, MKT-ko lagunaka ere izango dira, sentimenduz beteriko doinuak astintzen. Kontzertu hau, arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Beraz, webgune hau bisitatzen duzuenok, gonbidatuak zaudete San Pelaioetara.

Mehatxua egi bilakatu da

Saturday, June 13th, 2009

Aurrena Etsaiak izan zen, gero Subterranean Kids, hauen ostean Ama Say, Komando Tripontxik ere kontzerturen bat eman du eta orain Txixaparraztaren txanda iritsi da.

txix

Bai, ez da gezurra, Rock Star batzuen moduan bueltan dira Zarauztarrak. Zarauzko San Pelaioak aitzakiatzat hartuta, kontzertua eskeiniko dute Ekainaren 27an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta MKT taldearekin batera..

Garai batean, Erdoiztatik afeitatu gabe etortzen ziren. Oraingoan agian beraien bizarrak moztuta etorriko dira baina betiko nazka itsura emango dute eta beraien ahotatik oraindik eta nazka gehiago irtengo da. Nik badaezpada egun horretan aterkia eramango dut, agian aurpegira txixaparrazta egingo didate eta.

Zarauzko musika taldeen argazki erakusketa Photomuseumen

Thursday, June 4th, 2009

Ekainaren 2tik 21era bitartean ’Rockaren aztarna Zarautzen’ argazki erakusketa izango da Photomuseumen, herriko historian izan diren musika taldeen hainbat irudirekin. Bertan noski, ZarataZarautz osatzen duten hainbat talde eta “musikarien” irudiak aurkitu ahal izango duzue.

ziula

Hala ere gogoratu nahi dizuegu, erakusketa ikusteko ordaindu beharra duzuela, ostiraletan izan ezik, egun horretan debalde izaten da eta.

Honen arira, zenbat diru jasotzen dute Rockumentala antolatzen dutenek? eta zenbat urte osoan zehar Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean edota Herriko Tabernan ekitaldiak antolatzen dituztenek? Zer laguntza mota ematen zaie? Zuen erantzunen zain geratzen gara

Hainbat musika taldek atxikimendua eman diote Gurekin Jairi

Monday, May 18th, 2009

Zarauzko Hainbat musika taldek bere atxikimendua eman diote Gurekin Jai batzordeari. Zarauzko udaletxeak azken aldian ezartzen ari zaizkien neurri eta debeku ezberdinak ikusita, Zarauzko Gurekin Jai Batzordeak atxikimendu kanpaina bat ekin zuten Udalaren jarrera salatzeko.

logo-ona1

Atxikimendu hauen baitna, Zarauzko hainbat musika taldek beraien babesa eman diote Gurekin Jairi. Orain arte honako hauek dira taldeak:

METRALLETA
ERANTZUN
CULANDRA
HUMILITATE
STOCKHOLM SS
DISKOIRAA
EZEREZA
DIRTAA
MKT
BURUX LEE
INOR EZ
HARLORE
MANTISA
TXIXAPARRAZTA
ANESTESIA

Beste talderen batek bere babesa eman nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi ezazue mesedez.

Honez gain, gogoratu Maiatzaren 29an eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asanblada irekia egingo da Munoan bertan.

Ekainaren 5ean berriz, prentsaurrekoa burutuko da Munoan ere, arratsaldeko 19:00tan.