Archive for the ‘Metralleta’ Category

Metralleta taldeak Las Rodillerasekin joko du Arranon

Monday, July 26th, 2010

Metralleta talde Zarauztarrak Valentziako Las Rodilleras taldearekin joko du astearte honetan, Uztailaren 27an Zarauzko Arrano tabernan.

lasrodi

Valentziarrak, Espainiar Estatuan bira txiki bat egiten dabiltza eta asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera Zarautzen izango ditugu.

Metralletak bi kontzertu emango ditu astebukaera honetan

Thursday, April 29th, 2010

Metralleta taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan, Maiatzaren 1ean eta 2an hain zuzen ere.

Larunbatean, Maiatzaren 1ean, Soraluzeko Gaztetxean joko du Mugrind talde Kataluniarrarekin eta Donostialdeko Hell Division taldearekin batera.

ratatie

Igandean berriz, Maiatzaren 2an, Mogambo Aretoan joko du Homosadicus eta Mentat taldeekin. Moganboko kontzertua arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango da.

homosadicus

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

Friday, April 23rd, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Metralleta taldeak Amurrioko La Cuadran joko du

Thursday, April 15th, 2010

Metralleta taldeak Amurrioko La Cuadra Etxean joko du Apirilaren 18an igandean, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Bertan, Europar biran dabiltzan La Casa Fantom Norbegiarrekin eta Amurriokoak diren Apurtu arte taldeekin joko du.

cartel-18abrilweb

Ikusgai daude ZarataZarautz Festeko bideoak

Monday, March 1st, 2010

Otsailaren 19an ospatu zen ZarataZarautz Festeko bideoak sarean daude iada. Bideoetan ez dira talde guztiak ateratzen baina guapoenak behintzat agertzen direla esan dezakegu jajaja. Gozatu ezazue!!!

dirto

INOR EZ vs MKT
DISKOIRAA vs ERANTZUN
DIRTAA vs METRALLETA

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

Monday, February 15th, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Metralleta eta Diskoiraaren birako kontzertuak sarean

Friday, December 11th, 2009

Diskoiraa eta Metralleta taldeek egin duten birako kontzertu batzuk sarean daude ikusgai. Bartzelonako Besos Ateneoan eginiko kontzertuko abesti batzuk jarri ditu sarean Punkike lagunak.

dsc_02291

Hemen dituzue kontzertu horien linkak:

Diskoiraa eta Metralleta taldeek bira txiki bat egingo dute abenduan

Monday, November 30th, 2009

Diskoiraa eta Metralleta taldeek orain dela sei hilabete kaleraturiko diska aurkeztuko dute Espainiar estatuan. Abenduaren 4tik 8ra, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Madrid eta Putzuzulon bertan egongo dira jotzen.

Hauek dira datak:

Abenduaren 4a, Ostirala, Zaragozan: Mistkafer taldearekin batera El refugio del Crapula tabernan.

Abenduaren 5ean, Larunbata, Bartzelonan: Pripyat, Amenasa eta Firmeza 10 taldeekin batera Ateneu del Besosen.

Abenduaren 6an, Igandea, Valentzian: La Residencia etxe okupatuan.

Abenduaren 7an, Astelehena, Madrilen: Cromañon eta Keep Digging taldeekin batera La Condenada etxe okupatuan.

Abenduaren 8an, Asteartea, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

bira_metra_disk

Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak Bide Okerretik… zuzen saioan

Wednesday, October 21st, 2009

Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak Txolarre Irratiko Bide Okerretik… Zuzen saioan izango dira elkarbanaturik kaleratu zuten EPa aurkezten.

bide

Power biolentzia, Hardcore azkar eta Punk zikinaren zaletuentzako ezinbesteko hitzordua izango da, entzumen sentibera, ahul, makal, pattal, mengel, erkin, edota eskasentzako gomendagarria ez den saioa!

ZarataZarautz festa Lobato Etxean

Thursday, September 24th, 2009

Irailaren 25ean, ostiralean, ZarataZarautz festa izango dugu Lezoko Lobato Etxean. Bertan, etxe okupatuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira eta Zarauzko hainbat talderi gonbita egin die bertan jotzeko.

x_aniver_lobato_internet2

Gaueko 23:00etatik aurrera, Metralleta, Diskoiraa, Burux Lee, Humilitate, Erantzun, Dirtaa, Ezereza eta Izurderen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Kontzertua gainera berezia izango da. Bi eszenatoki egongo dira Lobaton bertan eta taldeek zarata gerra moduan joko dute, hau da, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat.

Gauza bitxia eta ikustekoa izango da, beraz, bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.