Archive for the ‘Erantzun’ Category

Ikusgai daude ZarataZarautz Festeko bideoak

Monday, March 1st, 2010

Otsailaren 19an ospatu zen ZarataZarautz Festeko bideoak sarean daude iada. Bideoetan ez dira talde guztiak ateratzen baina guapoenak behintzat agertzen direla esan dezakegu jajaja. Gozatu ezazue!!!

dirto

INOR EZ vs MKT
DISKOIRAA vs ERANTZUN
DIRTAA vs METRALLETA

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

Monday, February 15th, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Erantzun eta Burux Lee taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan

Wednesday, January 13th, 2010

Erantzun eta Burux Leeko lagunek kontzertuak izango dituzte datorren astebukaera honetan.

Erantzundarrak, Asturias aldera joango dira , bi egunetan zehar burutuko den Villacore 2010 jaialdian joko dute. Ostiralean joko dute Erantzundarrek Trustnothing, A.D., Inside me, Brutus eta Brigada taldeekin.

villacore2010

Burux Leek berriz, Ttan Ttakun irratiaren urteroko festan joko du. Festa hau larunbatean izango da, Urtarrilaren 16an Gasteszena aretoan, Egian. Kontzertuak eta DJak bi aretotan izango dira eta Burux Leekoek areto txikian joko dute, Rockeremuan. On Benito, Loan, Master & Servant eta DJ Naturistarekin batera ariko dira.

festa2010-kartela

Erantzunek Beasaingo Gaztetxean joko du

Saturday, December 26th, 2009

Erantzun taldeak, Beasaingo Melmak Gaztetxean joko du Abenduaren 27an, igandean. Mantala No!-ren disko aurkezpenean arituko dira Zarauztarrak, Nerviosah, Mantala No! bera eta Arale taldeekin.

Hala ere, kontzertua baino lehen bi hitzaldi ikusteko eta entzuteko aukera izango duzue. Lehena, Alemaniako erresistentzai anti-nuklearrari buruzkoa izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bigarrena berriz, Goierriko AHT-aren aurkako borrokaren egoeraren inguruan izango da.

erantzunkartelie

Astebukaera honetako kontzertu sorta

Thursday, December 10th, 2009

Astebukaera hau ere kontzertuz beterik dator. Hasteko, Abenduaren 11ean, Zarauzko Arrano tabernan, MKT Zarauztarrak eta Orioko Uteh taldeek joko dute. Gaueko 23:00etatik aurrera, bi talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango duzue.

Honez gain, larunbatean, Abenduaren 12an eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Terror Harris, Miranda de Ebroko talde berria izango dugu hardcore punk azkarra eginez. Bigarren taldea berriz, Punk rock melodiak ekarriko dizkigute eta Donostiarrak dira, beraien izena, The Dispositive. Kontzertua 22:30tan hasiko da.

abenduak-12

Eta amaitzeko, Zallan ere Zarauztar talde batek joko du, Erantzunek hain zuzen ere. Bertan, Fly shit taldearekin joko du.

Erantzun taldeak Amurrion joko du

Wednesday, November 25th, 2009

Erantzun taldeak, Amurrioko La Kuadra etxean joko du larunbat honetan, Azaroaren 28an. Beraiekin batera, Bartzelonako Horror eta Atentadok joko dute. Honez gain, Bizkaitarrak diren Annunaki Revenge taldea ere oholtza gainera itzuliko da bere crust doinuak astintzeko.

concer

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Astebukaerako kontzertu sorta

Thursday, October 15th, 2009

Astebukaera honetan ere Zarauzko hainbat talderen kontzertuez gozatzeko aukera izango duzue. Urriaren 16an, ostiralean eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Humilitate eta Berri Txarraken kontzertua izango da. Kontzertu honetako sarrerak agortuak daude gainera.

berritxarrak_humilitate

Honez gain, Bergarako Gaztetxean, Erantzun eta Inoren Ero Ni ikusteko aukera ere izango duzue. Txapa Irratiaren 25. urteurrenen kontzertuan joko dute.

bergara-kartela

Eta larunbatarekin amaitzeko, Dictadura taldeak ere Beasaingo Gaztetxean joko du Estricalla eta Carne para Gusanos taldeekin

dictators

Erantzun eta Inor Ez taldeek II. Kroketa fest-en joko dute

Wednesday, September 30th, 2009

Erantzun eta Inor Ez taldeek, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean burutuko den II. Kroketa fest jaialdian joko dute Urriaren 3an, larunbatean.

kroketfest

Bertan, Finlandia aldetik datozen Riistetyt talde mitikoak ere joko du. Beraiekin batera, Bartzelonako Totalickers, Zaragozako Down to Agony eta Donostialdeko Hell Division taldeek ere joko dute.

Kontzertua, KKinzona irrati libreak, bertako Zarataraz irratsaioak eta Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanbladak antolatu dute

ZarataZarautz festa Lobato Etxean

Thursday, September 24th, 2009

Irailaren 25ean, ostiralean, ZarataZarautz festa izango dugu Lezoko Lobato Etxean. Bertan, etxe okupatuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira eta Zarauzko hainbat talderi gonbita egin die bertan jotzeko.

x_aniver_lobato_internet2

Gaueko 23:00etatik aurrera, Metralleta, Diskoiraa, Burux Lee, Humilitate, Erantzun, Dirtaa, Ezereza eta Izurderen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Kontzertua gainera berezia izango da. Bi eszenatoki egongo dira Lobaton bertan eta taldeek zarata gerra moduan joko dute, hau da, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat.

Gauza bitxia eta ikustekoa izango da, beraz, bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Astebukaerako kontzertu sortak

Friday, September 18th, 2009

Astebukaera hau pontente dator Zarauzko talde batzuentzat. Ostiral eta larunbatean kontzertu ezberdinez gozatzeko aukera izango duzue. Gaur esaterako, Humilitate eta Ezereza taldeek Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute Bergarako Fly Shit eta The Clash taldearen bertsioak egiten dituen talde batekin.

albizio

Larunbatean berriz, Irailaren 19an, Erantzun taldeak Iruñako Gazte Egunean joko du, bertako polizia Munizitalak uzten badio behintzat.