Archive for the ‘Dictadura’ Category

Dictadura taldeak Aritzatxu Rock jaialdian egongo da

Thursday, July 15th, 2010

Dictadura talde Zarauztarra Aritzatxu Rock Free 2010 jaialdian egongo da larunbat honetan, Uztailaren 17an. Urtero, Bermeon ospatzen den jaialdi honetan, 10 taldek baino gehiagok joko dute eguerdiko 13:00etatik aurrera.

10

Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

Los Frenos (Bermeo)
Powerflip (Bermeo)
La URSS (Granada)
Los Daggers (Asturias)
Dictadura (Zarautz)
Villapellejos (Deusto)
Elfo Negro (Deusto)
Thee Qüibbles (Bilbo)
Okasientes (Bermeo)
Trigger Travis (Trintxerpe)
Los Steaks (Bermeo)
Lobo Electrico (Tolosa)
El desvän del Macho (Arrasate)
Capsula (Bilbo-Argentina)
After txow:
Gonzalo NCC vs Yiru “Resureccionismo vinilico”

Bi kontzertu Putzuzulon

Wednesday, May 5th, 2010

Hardcore kontzertu askoz beterik dator Maiatza Putzuzulon. Aste honetan adibidez bi izango ditugu.

Lehena, Maiatzaren 6an izango da, ostegunean. Bertan, Zarauztarrak diren Dictadura eta Chicagotik datozen Canadian Rifle eta No Slogan ariko dira. Kontzertu honen informazio gehiago nahi baduzue, Short Fas Loud blogean irakur dezakezue.

kartela-dictadura2

Bigarren kontzertua, Maiatzaren 9an izango da, igandean eta bertan Kroaziako Nulla Osta eta Esloveniako Anaeroba taldeek joko dute. Hauek Europar biran dabiltza eta azken unean kontzertu hau lotu dute Zarautzen.

anaeroba_nullaosta_web

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

Friday, April 23rd, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Save The Van Festa Putzuzulon

Wednesday, February 17th, 2010

Otsailaren 20an, Larunbatean, Save The Van festa edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Zarauzko musika talde batzuek kontzertuetarako erabiltzen duten furgonetaren gastuak ordaintzeko antolaturiko kontzertua da honakoa eta 6 taldek jardungo dute.

save_the_van

Erdi Zarauztarrak diren Dictadura, Bermeoko Los Brebes, Bergarako Fly Shit, Ñoñostiako Adrenalized eta Los Santos eta Alemaniarrez eta Bilbotarrez osaturiko Trlc3 taldea ariko dira gaueko 21:30etatik aurrera.

Kontzertu ugari ditugu astebukaera honetan

Wednesday, February 3rd, 2010

Beste astebukaera potente bat datorkigu beste behin ere. Egun berean, Otsailaren 6an, zer ikusi eta entzun izango dugu Euskal Herriko txoko ezberdin askotan eta Zarauzko talde batzuk bertan egongo dira.

Hasteko, Beasainen hasiko gara. Bertako Gaztetxean kontzertu itzel bat antolatu dute Zarauzko bi talderekin. Diskoiraa eta Ulu taldeez gozatzeaz gain, Hil baino lehen eta Zaborra taldeak ere arituko dira Melmak Gaztetxean. Kontzertuaren ostean, binilo jartzaileak ere izango ditugu. Gainera, Uluren lehen kontzertua izango da hirukote bezala.

untitled

Egun berean, beste kontzertu itzel bat egongo da Mogambo Aretoan. Bertan, Kampsan (Pasai Antxo) egin nahi duten Skateparkerako dirua ateratzeko kontzertu bat antolatu dute. Lobo Electrico Tolosarrak, Dictadura erdi Zarauztarrak eta Keep Digging taldeak egongo dira beraien doinuak astintzen. Kontzertuaren ostean ere, Nokono DJa egongo da musika jartzen.

mobamgo

Amaitzeko, Bilbon ere zita Zaratatsu bat izango duzue Zarauztar talde batekin. IzarBeltz ateneoan eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera Humilitate, Kaosarenerasoak eta Annunaki Revenge taldeak ikusteko aukera egongo da.

kontzertua

Dictadura taldeak The Libyans taldearekin joko du

Monday, January 4th, 2010

Urtarrilaren 7an galdu ezinezko kontzertua izango duzue Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarauzko betikoen eskutik, hardcore punk doinuak izango dituzue entzungai. Oholtza gainera igotzen lehenak izango direnak, etxekoak diren Dictadura taldea izango da.

lybians-cartel

Hauen ostean, Europar biran dabiltzan The Libyans taldea izango dugu. Bostongo taldeak, Emakume ahotsez bustiriko punk doinuak lantzen ditu. Urtarrila guztian zehar Europan barna ibiliko dira kontzertuak eskaintzen eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Zarauzkoa izango da.

Dictadura taldeak Bilboko Izar Beltzen joko du

Thursday, December 17th, 2009

Zarauzko Dictadura taldeak, Bilboko Izar Beltz Ateneoan joko du Abenduaren 19an, larunbatean.

dictadura-bilbo

Irola Irratiko, Semen y Anarquia saioaren eskutik, sekulako kontzertua ikusteko aukera izango da bertan. Arratsaldeko 20:00etati aurrera, Otan, Dictadura, Peligro de Muerte, Absurdo eta Dromdead taldeak ikusteko aukera izango da.

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da (PUNTUAL!!!) eta atera daitekeen dirua Irola Irratiko kuotak ordaintzeko erabiliko da.

Dictadura taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaeran

Friday, November 27th, 2009

Dictadura talde pseudoZarauztarrak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan. Lehena, gaur, ostirala, Azaroaren 27an izango da Donostiako DOKA aretoan Orreaga 778 taldearekin.

Larunbatean berriz, Azaroaren 28an, Ibarrako Gaztetxean joko dute Orreaga 778, Crimen de Estado eta Material Rechazado taldeekin.

dictadur

Dictadurak Azpetiako Txarrantxa tabernan joko du

Wednesday, November 18th, 2009

Dictadura talde Zarauztarrak, Azpeitiako Txarrantxa taldean joko du beste bi talde handirekin. Estatu Batuetatik biran datozen Sex Vid hardcore taldea eta Azpeitiakoak diren Karkaba taldearekin alegia.

dictadura_azpeiti

Kontzertua puntual hasiko da larunbatean, Azaroaren 21ean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Keep Diggin eta Dictadurak Zarauzko Arranon joko dute

Wednesday, November 4th, 2009

Ostiral honetan, AZAROAREN 6an, kontzertu azkar eta potentea eskeiniko digute KEEP DIGGIN (Lasarte) eta DIKTADURA (Zarautz) taldeek GAUEKO 10etan Arrano tabernan.

azaroak6

Azkenaldian izan duten geldialdiari berriz ere ekitaldi desberdinekin ekin nahi dute Arranopolako lagunek eta hau izango da horietako bat. Gaztetxearen urteurrena dela eta hilabete honetan ezin izango dute ekitaldi asko antolatu, baino badituzte egun batzuk lotuak eta iragartzen joango dira.

Badakizue bada, ostiral gau eder bat igaro nahi baduzue, azaldu!