Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Zarataz dekoratuko dugu Arraioko gela arroxa

Tuesday, March 16th, 2010

Iritsi da beste astearte bat eta beti bezala, ordu eta erdiz zuen belarriak berotzeko prest etorri gara. Gaurko irratsioaren lehen zatian, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean antolatu dugun kontzertuaren berri emango dizuegu. Martxoaren 18an, ostegunean Pancake, KaosarenerasoaK, Ezereza eta Dirtaa taldeen kontzertua antolatu dugu eta talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Honez gain, inguruan ditugun beste kontzertu batzuen berri ere emango dugu.

pancake

Nobedade berriak ere entzuteko aukera izango dugu ere eta baita beste bitxikeriaren bat. Beti bezala, gaueko 21:30etan sintonizatu ezazue 99.3a edo konekta zaitezte internet bidez.

Entzun Martxoaren 9ko irratsaioa

Thursday, March 11th, 2010

Azkenean lortu dugu astearte honetako irratsaioa igotzea. Azken aldian arazoak ditugu gure zerbitzariarekin eta interneteko konexioarekin, ahalik eta azkarren guzti hau konpontzea espero dugu.

dis

Astearte honetan, Zaratataraz irratsaioaren CD bilduma berriari errepaso bat egin genion. Honez gain, saioaren bukaeran talde klasiko batzuen maketez gozatzeko aukera izan genuen. Hala nola, Bap!!, Escombro, Estigia edo Eskoria-tza taldeen soinuez gozatu ahal izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Nobedade berriak zuen belarriak astintzeko

Tuesday, March 9th, 2010

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioa ere nobedade berriekin dator. Gaurkoan, KKinzona irratiko Zaratataraz irratsaioaren CD bilduma berriari errepasoa egingo diogu.

metra2

Honez gain, maketa klasiko batzuk berreskuratu ditugu eta hauek ere entzun ahal izango ditugu eta inguruko kontzertuen berri ere emango dugu, beti bezala, B Jauna eta Lagun Izoztuaren gidaritzapean.

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaudete FMko 99.3an entzun ahal dezakezuela eta internetez entzuteko aukera ere baduzuela HEMEN klik eginaz.

Entzun astearteko ZarataZarautz saioa

Thursday, March 4th, 2010

Azkenean lortu dugu atzoko ZarataZarautz irratsaioa igotzea. Atzo, irratsaioaren lehen zatian Andanada 7ren diskografiari errepaso bat eman genion. Ondoren, astebukaera honetan egongo diren kontzertuen berri eman genuen.

spitboy

Saioaren bigarren zatian berriz, emakume ahotsez osaturiko taldeen errepasoa egin genuen. Spitboy, Sospechosos, Girlschool edota Deadline bezalako taldeak entzun ahal izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Andanada 7ren inguruko irratsaioa

Tuesday, March 2nd, 2010

Martxoaren 2ko irratsaioa bi zatitan banatuko dugu oraingoan. Aste honetako kontzertuen berri emateaz gain, saioaren lehen zatian Andanada 7ren inguruan hitzegingo dugu. Larunbat honetan Basauriko Txarraska Gaztetxean jo behar dute eta hau aitzakiatzat hartuta, beraien diskografiari errepaso bat emango diogu.

anda

Saioaren bigarren zatian, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna gertu dela eta, emakume ahotsez osaturiko musika taldeen doinuak jarriko ditugu. Gogoratu nahiz eta Zarauztik kanpo egon internet bidez entzun gaitzakezuela, HEMEN klik eginaz jakingo duzue nola egin.

Entzun atzoko ZarataZarautz saioa

Wednesday, February 24th, 2010

Beste astearte zaratatsu eta interesgarri bat izan genuen Arraio Irratiko uhin libreetan. Ez genuen gonbidaturik izan baina B Jauna eta Lagun Izoztua oso fin ibili ziren beste behin ere.

zaratazarautzfest14

Atzokoan, Andanada 7, Afonia, Wild Dogs, Vitus Dance, Profit and Murder edo 37 hostias bezalako taldeak entzuteko parada izan genuen. Saioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Doinu zaratatsu berriak astearte honetarako

Tuesday, February 23rd, 2010

ZarataZarautz Fest eta Save The Van Festa amaituta, bizirik daudela erakusteko, beste saio Zaratatsu bat prestatu dute B Jaunak eta Lagun Izoztuak. Bi egun hauek haipatzeaz gain, esku gainean ditugun disko berriez jardungo gara beste behin ere. Astebukaera honetako kontzertuak alde batera utzi gabe noski.

zaratazarautz

Beraz, ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea (Zarautzen bazaude) edo internet bidez entzutea

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

Monday, February 15th, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Entzun atzoko soinuak

Wednesday, February 10th, 2010

Beste astearte interesgarri bat izan genuen ZarataZarautz saioan. Lagun Izoztua eta B jaunaren gidaritzapean zarata doinu berriez gozatzeko aukera izan genuen. Honez gain, aurreko astebukaeran egondako kontzertuen balorazioa egin genuen eta astebukaera honetan egongo direnen inguruan ere informatu genuen.

kamorrah

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Nobedade berriak Zaratazarautzen

Tuesday, February 9th, 2010

Beste astearte bat iritsi da Arraio irratian eta ZarataZarauzko jendea prest dago beti bezala zuen belarriak berotzeko.

tropiezo

Gaurkoan ere nobedade gehiago izango dituzue entzungai gaueko 21:30etatik aurrera. Mexiko aldetik etorri zaizkigun disko berri batzuk entzun ahalko dituzue eta baita Puerto Rico inguruko talde batzuen soinu berriak ere.

Beraz ez ahaztu, gaueko 21:30etatik aurrera B jauna eta Lagun Izoztuaren ahotsak sintonizatzea eta gogoratu internet bidez ere entzun ahalko dela.