Archive for January, 2010

Entzun Mattingunekin egin genuen irratsaioa

Wednesday, January 27th, 2010

Atzo lagun baten bisita izan genuen Arraio Irratiko ZarataZarautz saioan. Bartzelonatik egun batzuk pasatzera etorri den Mattingun izan genuen. Ordu eta erdiko tartean, Bartzelona inguruan mugitzen ari diren taldeez mintzatu ginen. Ohiko lehiaketa ere izan genuen eta baita deiak ere.

dsc010881

Irratsaioa, beti bezala, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bestalde, atzotik aurrera internet bidez ere emititzen dugu. Asko kostatu bada ere iada martxan dago. Orain munduko edozein txokotatik Arraio Irratia entzun dezakezue eta hala nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN nola egin behar den jakiteko.

Humilitate taldeak Zallako Gaztetxean joko du

Monday, January 25th, 2010

Humilitate talde Zarauztarrak Zallako Gaztetxean joko du Urtarrilaren 30ean, larunbatean. Bertan, El Corazon del Sapo eta Kloakaoko jendez osaturik dagoen Estricalla taldearekin joko du. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da.

humilitate_zalla_10-01-30

Mattingun izango dugu berriz ere ZarataZarautzen

Monday, January 25th, 2010

Mattingun laguna berriz ere Zarautzen dela aprobetxatuz, berekin egingo dugu Arraio irratian burutzen dugun ZarataZarautz irratsaioa.

mat

Bere Bartzelonako kontuez hitzegingo dugu eta kaleratu berri duen Nazka fotozineaz ere jardungo gara, musika eta zarata ahaztu gabe noski.

Ta Zarauztik kanpo bazaudete, seguruenik internetez entzuteko aukera izango duzue behingoagati. Gogoratu, galdu ezinezko zita duzuela bihar, Urtarrilaren 26an, gaueko 21:30etatik aurrera

Disko gomendioa: The Assassinators - Diskografia

Wednesday, January 20th, 2010

Etxean bajan egoteak eta ordenagailuaren aurrean ordu dezente pasatzeak horrelako gauzak ekartzen ditu. Gaurkoan, disko ba gomendatu beharrean, talde baten orain arteko diskografia gomendatuko dizuegu. Taldea Danimarkarra da, The Assassinators izenekoa.

Anarko Punk melodikoa jorratzen duen taldea da honakoa, emakume ahotsarekin hau ere. Batzuek agian Elektroduendes edo Witch Hunten antzekotasuen bat aurkituko duzue. Orain arte, LP bat, EP bat eta demo bat kaleratu dute eta gaurkoan hemen dituzue jeisteko, nahi baduzue behintzat.

The Assassinators - Sigt Efter Hjertet (LP)

theassassinators_lp

Abestiak

01.Verden i brand
02.Sorte ravne
03.Dilemma
04.Levende døde
05.A for anarki
06.Kolde hjerter
07.Bag tremmer
08.Usagte ord
09.Retten til forskellighed
10.Krigens børn
11.Skyggesiden
12.De sidste mennesker i europa

LPa jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

The Assassinators - ST (EP)

the_assassinators_ep

Abestiak

01. Første dag i resten af mit liv
02. Blå blink
03. Natten brænder
04. Alting går i sort

EPa jeisteko, klik egin ezazue HEMEN.

The Assassinators - Demo

Abestiak

01. Sandholm
02. Når voksne lege
03. Mens verden flyver
04. Under blodrøde skyer
05. Universets parasitter
06. Regnvejr

Demoa jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

4 talderen kontzertua Putzuzulon

Wednesday, January 20th, 2010

Hemen jarraitzen dugu Putzuzuloko ekintzekin. Oraingoan, eta beste behin ere, ZarataZarauzko lagunek sekulako kontzertua antolatu digute larunbaterako, Urtarrilaren 23rako. Bertan lau talde ikusteko aukera egongo da.

Lehenak jotzen, Oriokoak diren Arrautz Ustelak taldea izango da. Ez da lehen aldia Putzuzulon jotzen dutena, beraz, lehenago egon zaretenak badakizue zer egiten duten Oriotar hauek.

Ondoren, Bilboaldetik datozen bi talde jardungo dira. Lehenak, Crickbatekoak izango dira. Hauek ere aurre ibili dira Putzuzuloko kontzertu gelan. Hardcore azkarra burutzen dute, melodiaz eta dantzaz beterik. Hauen ostean, Represionen txanda izango da. Talde berria dugu honakoa, beraz ea ze doinurekin datozen.

Gaueko azken taldea, Primates Bartzelonarra izango da. Aurreko Patxaran Festean jotakoak dira Katalanak. Hauek ere hardcore azkarra egiten dute, emakume ahotsez osatua.

Gogoratu, astebukaerako kontzertuak, 01:00etan amaiturik egon behar dutela. Ondorioz, kontzertua goizo xamar hasi behar du. Azaltzeko interesa baduzue beraz, puntual xamar azaldu zaitezte, 21:00rak aldera alegia.

primatex

Disko gomendioa: Punch - Punch (2009)

Tuesday, January 19th, 2010

Hemen sarean aurkitutako beste altxor bat. San Franciscotik (Estatu Batuak) datozkigu Punch taldekoak. 2009an izen bereko LP hau kaleratu zuten. Laukote honek, Fastcore ultra azkarra egiten dute, emakume ahots bortitz batekin. 20 minututan 16 kanta sartzen dituzte, beraz badakizue zertaz ari naizen.

punch

Abestiak

1. Don’t Start
2. Fuming
3. Get Back
4. Ol’Factory
5. Right Of Way
6. If Not Me
7. Been Here Before
8. We’re Not In This Together
9. The Bad Times
10. Make The Good Times That Much Better
11. If You Can’t Now, You Never Could
12. Break A Leg
13. Rewrite
14. Mending Is Better Than Ending
15. Not So Posi After All
16. Feminists, Don’t Have A Cow

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Gonbidatu berezia izango dugu ZarataZarautzen

Tuesday, January 19th, 2010

Urtarrilaren 19 ko irratsaioan gonbidatu berezi bat izango dugu. Lagun Izoztuaren hutsunea betetzeko, Metralleta eta Erantzun taldeko bateriajole den Farrikito izango dugu gure uhin libreetan.

farrikito

Bertan, Manuela Gaztetxearen desalojoaren 10, urteurrena dela eta, bertatik pasatako taldeez hitzegingo dute eta nobedade berriak ere izango digutu. Honez gain, beste sorpresaren bat ere izan dezakegu. Beraz, ez ahaztu 99.3a sintonizatzea, gaueko 21:30etatik aurrera noski.

Disko gomendioa: E150/Zanussi - Split EP

Friday, January 15th, 2010

Atzo nire gabonetako opari bat jaso nuen, Arraio Irratiko Atalka saioko sorginek egin zidaten oparia. E150 Bartzelonarren eta Zanussi Valentziarren arteko elkarbanaturiko EPa da jaso nuen opari, mila aldiz entzun ditudan bi talde, plastiko zati berdin batean. Aldez aurretik, milesker opariagatik.

e150zanussi

Abestiak

01 E-150 - impunidad
02 E-150 - diferencia
03 E-150 - final
04 E-150 - mas fuerte
05 E-150 - exclusion
06 E-150 - demostraciones
07 E-150 - hoy
08 Zanussi - propaganda
09 Zanussi - buscando un nombre para lo que esta sucediendo
10 Zanussi - hasta que seamos libres
11 Zanussi - una verdad un engaño
12 Zanussi - sin barreras
13 Zanussi - algunas cosas que no harian cambiar el mudo

Diskoa jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: La Fraction - Aussi Long Sera Le Chemin

Thursday, January 14th, 2010

Atzo agindu bezala, gaur, La Fraction taldearen lehen LPa jarri dugu webgunean. 2002ko disko honen izena Aussi Long Sera Le Chemin da. Beste diskaren estilo berbera jarraitzen du, hardcore punk melodikoa emakume ahotsez alegia.

la_fraction_-_2002_-_aussi_long_sera_le_chemin_-_front

Abestiak

01. Aussi Long Serra Le Chemin
02. Bienvenue Sur Terre
03. Help Yourself
04. Tu Le Sais
05. Pas Perdue
06. Odolnost
07. La Verité
08. Je Choisirai
09. Les Voleurs
10. Dansez Les Morts

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko Gomendioa: La Fraction - La Vie Révée

Wednesday, January 13th, 2010

Nire diskoen artean dudan beste altxor bat. Frantziatik datorren eta Hardcore Punk melodikoa egiten duen taldea da La Fraction, emakume ahotsez apaindua gainera.

2006an kaleratu zuten diska hau, hala ere, lehenagotik beste LP bat kaleratua zuten, eta baita EP bat ere. Bihar, taldearen lehen LPa jarriko dugu.

la_vie_revee

Abestiak

01 sirenes
02 la peur dexister
03 marchands de peur
04 jirai le chercher
05 la boite
06 linfame
07 le temps qui passe
08 eddy was an anarchist
09 juste
10 la vie revee

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.