Archive for December, 2009

Urtea ongi hasteko kontzertua Putzuzulon!

Wednesday, December 30th, 2009

Urtea behar den bezala hasteko kontzertua antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urtarrilaren 3an eta gaueko 21:30etatik aurrera, bi talde interesgarri ikusteko aukera izango dugu Zarautzen.

jan_defona

Lehenak oholtzara igotzen, Bilbotarrak diren Jodida Actitud Normalizango dira. Talde benetan mitikoa da J.A.N. 1994tik Hardcore Punkari ematen dabiltza Euskal Herriko txoko ilunenetan.

Hauen ostean, ONU baino herri gehiagotako jendez osaturiko Cop De Fona taldeak joko du. Espainiar Estatuan bira txiki bat burutzen dabiltza gabonetan eta Putzuzulon bigarren aldiz izango ditugu jotzen.

Sarean da Toritorekin eginiko irratsaioa

Wednesday, December 30th, 2009

Atzo Dani Toritorekin egindako irratsaioa sarean dago iada. Ordu eta erdiz azken aldiko Crust doinu gogorrenekin zigortu zigun Toritok. Talde gehienak Estatu Batuarrak izan ziren baina sorpresaren bat ere eraman genuen. Betiko moduan, ohiko lehiaketa eta entzuleen mezuak jaso genituen.

kamikaze2

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Egun honetako Playlista berriz, HEMEN.

Disko gomendioa: Amenaça - maketa

Tuesday, December 29th, 2009

Metralleta eta Diskoiraako lagunak Bartzelona aldera joan ginenean talde handi hau ikusteko parada izan genuen. Amenaça taldeaz ari gara eta Besoseko ateneoan sekulako kontzertua eskeini zuten.

Image To PDF Conversion Tools

Bertan, cassette formatuan maketa hau saltzen zuten eta sarean jarririk dutela ere konturatu ginen. Hardcore azkarra jorratzen duen taldea da honakoa, txorakeriarik gabekoa.

Abestiak

01 Estat depressiu
02 Bcn noba tega
03 Nous Martirs
04 Mai et rendeixis
05 Claustrophobia
06 No es permi
07 Contra tota autoritat
08 500 anys
09 Frontera sud
10 No mes temps
11 No ho dubtis
12 Nihilist (Raw Power)
13 Heroi nacional

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: NN - S/T

Tuesday, December 29th, 2009

Mattingunek bidali digun gomendio batekin gatoz oraingoan. Estatu Batuetatik datorren punk talde honen EParekin gatoz gaurkoan. Beraien izena NN da eta egia esan guk dakigula diska hau kaleratu dute soilik. Lau abestiz osaturiko plastiko pusketa da eta batzuetan Los Crudos bezalako taldeak gogorarazten digu.

nn2

Abestiak

01 Buitres
02 Ataque De Nervios
03 Panico
04 Trapos

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Toritoren bisita izango dugu ZarataZarautz saioan

Monday, December 28th, 2009

Abenduaren 29ko ZarataZarautz irratsaioan, Toritoren bisita izango dugu. Kamikazeko abeslariak, crust doinu zikinak ekarriko dizkigu irratiko gela arrosera. Hala ere, bere semeak etxean uztea espero dugu, bestela irratia desmontatuko digute eta.

kamikaze2

Gogoratu, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrrera zita galduezin bat duzuela FMko 99.3an.

Erantzunek Beasaingo Gaztetxean joko du

Saturday, December 26th, 2009

Erantzun taldeak, Beasaingo Melmak Gaztetxean joko du Abenduaren 27an, igandean. Mantala No!-ren disko aurkezpenean arituko dira Zarauztarrak, Nerviosah, Mantala No! bera eta Arale taldeekin.

Hala ere, kontzertua baino lehen bi hitzaldi ikusteko eta entzuteko aukera izango duzue. Lehena, Alemaniako erresistentzai anti-nuklearrari buruzkoa izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bigarrena berriz, Goierriko AHT-aren aurkako borrokaren egoeraren inguruan izango da.

erantzunkartelie

Disko gomendioa: Folkcore - Petazetak (2002)

Saturday, December 26th, 2009

Herriko lagun batzuen txanda da oraingoan. Folkcoreko txusmak 2002an kaleratu zuen bere diska, hiru maketa zoragarri atera ondoren. Abesti denak Andoaingo Garate estudioetan grabatu zituzten, azken hiruak izan ezik, Arrasateko Shot estudioan grabatu zituzten eta, Mikel Kazalis teknikari bezala zutela.

folkcore_petazetak

Soinu aldetik taldearen diska onena da dudarik gabe, nahiz eta batzuri maketak askoz gehiago gustatzen zaizkigun. Laister, aurreko hiru maketak jartzea espero dugu, portadak eta kalitate dezenteko soinuarekin lortzen ditugunean. Hala ere, aurrena Mundurateko mafiarekin negoziatu beharko dugu.

Abestiak

01 Txorakeriak
02 Izan zaitez zu
03 Ikusten garenean
04 Murphy
05 Apaingarri ustelak
06 Bertsotan
07 Petazetak
08 Errugabe
09 Ideiak gauzatu
10 Grrrrrrrrr…
11 Izorra zaitezte
12 Monotonia
13 Ba al zatoz?
14 Utopia

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Abenduaren 25ean Arrano tabernan musika jarriko dugu

Tuesday, December 22nd, 2009

Abenduaren 25ean, ostiralean, Zarauzko Arrano tabernan DJ sesio bikaina izango duzue ikusgai eta entzungai, ZarataZarautzen eskutik. Arranopolako lagunei esker, gaueko 23:00etatik aurrera, Lagun Izoztua eta B jauna egongo dira zuen belarriak berotzen.

pintxada_popular

Crust, grind, punk eta hardcore doinuak banatuko ditugu, beti ere emakume ahotsez bustiak. Gonbidatuak zaudete

Gabonetan ere entzun ezazue ZarataZarautz

Tuesday, December 22nd, 2009

Nahiz eta hasieran genituen asmoak pixkat aldatu diren, gaur ere ZarataZarautz irratsaioa entzuteko parada izango duzue. Berriz ere, Lagun Izoztua eta B jauna izango dira Arraio irratiko gela arroxean musika zaratatsua jartzen.

muttur

Gaurkoan, Mundo Matadero, Zeke, Corrosion of Conformity edota Sospechosos bezalako taldeak entzuteko aukera izango duzue gure betiko humore puntuarekin.

Dictadura taldeak Bilboko Izar Beltzen joko du

Thursday, December 17th, 2009

Zarauzko Dictadura taldeak, Bilboko Izar Beltz Ateneoan joko du Abenduaren 19an, larunbatean.

dictadura-bilbo

Irola Irratiko, Semen y Anarquia saioaren eskutik, sekulako kontzertua ikusteko aukera izango da bertan. Arratsaldeko 20:00etati aurrera, Otan, Dictadura, Peligro de Muerte, Absurdo eta Dromdead taldeak ikusteko aukera izango da.

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da (PUNTUAL!!!) eta atera daitekeen dirua Irola Irratiko kuotak ordaintzeko erabiliko da.