Archive for October, 2009
KepOIen diskak entzungo ditugu ZarataZarautzen
Tuesday, October 27th, 2009Urriaren 27ko ZarataZarautz saioan, Street Alarm taldeko kide izandako eta gaur egun Dictadura taldean jotzen duen KepOIen bisita izango dugu.
Bere disko gogokoena entzuteko aukera egongo da gaueko 21:30etatik aurrera. FMko 99.3an
Disko gomedioa: Anestesia - Moralidad (1990)
Friday, October 23rd, 2009Moralidad, Anestesia talde Zarauztarraren bigarren maketa da, lehenagotik Anestesia Cerebral maketa kaleratu zuten.
Hirukote bezela aritzen zirenekoa eta Mikel Kazalisek abesten zutenekoa, 1990ean kaleratu zuten. Bertan, Trashcorez osaturiko 9 abesti aurkitu ditzakegu, tartean R.I.P. taldearen bertsio bat. Datorren astean, Anestesia Cerebral maketa jartzen saiatuko gara.
Abestien zerrenda
1. El Agujero
2. Hitz Pozoinduak
3. Yo no Juego
4. ¡No Jodas!
5. Beldurra
6. Senderos de Gloria
7. Itxura
8. Brigada Criminal (R.I.P.)
9. Moralidad
Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.
Etengabeko Zarata jaialdia ospatuko da astebukaera honetan
Thursday, October 22nd, 2009Aurten ere, 7. Etengabeko Zarata ospatuko da astebukaera honetan. Aurten gainera formatua aldatuko du.
Aurreko urteetan ostiral eta larunbateko kontzertuak Altzako Kultur Etxean burutzen ziren. Aurten ordea, ostiraleko saioak, Trintxerpeko Mogambo Aretoan burutuko dira eta larunbatekoak berriz Altzan bertan.
Eta urtero bezala, Zarauztar talde batzuk egongo dira bertan. Ostiralean, Inor Ez eta Burux Lee taldeek joko dute eta Larunbatean berriz, Humilitateko kideak izango dira.
Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak Bide Okerretik… zuzen saioan
Wednesday, October 21st, 2009Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak Txolarre Irratiko Bide Okerretik… Zuzen saioan izango dira elkarbanaturik kaleratu zuten EPa aurkezten.
Power biolentzia, Hardcore azkar eta Punk zikinaren zaletuentzako ezinbesteko hitzordua izango da, entzumen sentibera, ahul, makal, pattal, mengel, erkin, edota eskasentzako gomendagarria ez den saioa!
Entzungai dago Etengabeko Zarataren inguruan eginiko irratsaioa
Wednesday, October 21st, 2009Atzo Fres lagunari egin genion irratsaioa entzungai dago iada. Bertan, astebukaera honetan burutuko den Etengabeko Zarata jaialdiaren inguruan hitzegin genuen, bertan parte hartuko duten taldeak entzunez gainera.
Irratasaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.
Disko gomendioa: With Hunt - Burning Bridges to Nowhever
Tuesday, October 20th, 2009B jaunak blog honetan jarri nahiz zuen disko berri batekin gatoz oraingoan. Witch Hunt Estatubatuarren azkenaz ari gara, Burning Bridges to Nowhever izenekoa. Alternative Tentacles disketxeak kaleratu die azken lana.
Abestien zerrenda
01. Blind Eyes Blind Lives
02. Everyday
03. Counting Down The Days
04. Septa Death
05. Silence
06. Void
07. Sick Industry
08. A Slow Decay
09. Plastic Dream
10. Reflections
11. Treadmill March
12. Burning Bridges To Nowhere
Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.
Etengabeko Zarataz hitzegingo dugu gaurko irratsaioan
Tuesday, October 20th, 2009Urriaren 20ko saioan, Moganbo eta Altzako kultur etxean burutuko den Etengabeko Zarataz mintzatuko gara. Horretarako, jaialdi haun antolatzen duen Fres laguna izango dugu gure uhinetan.
Aurten ere, bi eguneko kontzertu sorta itzela egongo da, guztia zarataren inguruan eta aurten jotzen duten taldeen doinuak ere entzun ahalko dira.
Guztia, gaueko 21:30etatik aurrera.
Disko gomendioa: 30% - Maketa
Thursday, October 15th, 200995-ean ematen ditu lehen pausoak %30 izeneko proiektuak. Unai (LDB taldeko kide ohia),Sany (garai horretan EZIN IZAN taldeko bateria) eta Kabra (CERDOS CONPASES-eko bateria)abestiak sortzen hasi ziren entsaiu lokalean.
Abeslari baten beharra ikusirik Nabarrorenganajotzen dute, Nabarro ere CERDOS CONPASES taldeko kantaria zen, garai batean bitaldeetan uzten zuen eztarria. Kontzertu batzu eskeini eta gero Unai lan arazoengatik taldeauzten du. Orduan sartzen da Wewe taldean. Wewe, zorterik izan ez zuen eta jada deseginikzegoen KARKAXA taldeko baxularia zen.Beste kitarra baten beharra ikusirik Pablo-rekinharremanetan jartzen dira, Pablo, gaur egun ere, EZIN IZAN taldeko kitarrajolea delarik.
Formazioa erabat finkaturik, kontzertu mordoa eskeintzen dituzte eta 96ko uztailantaldearen lehen kantua grabatzen da, “Lekua Hil”, Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanbladarentzat, Andoaingo beste 13 taldekin batera. Bi hilabete beranduago argia ikusiko zuen taldearen bakarkako lehen lana maketa formatoan, bertan hardcorez bustitako 14 kantu, Blac Flag taldearen bertsio bat barne.
Abestiak
01- Gertu ala urrun
02- Nahi dezun guztia
03- Idoloen suntsipena+infernu erosoa
04- War
05- Licencia para disfrutar
06- Instrumental
07- Lekua hil
08- Hau ez da nere amodiozko kanta
09- Six pack
10- Ur baso batean itota
11- Kaletik noa
12- kobalto zibilizazio argiluna
13- Euliak kristala zeharkatzen duenean
Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.
Astebukaerako kontzertu sorta
Thursday, October 15th, 2009Astebukaera honetan ere Zarauzko hainbat talderen kontzertuez gozatzeko aukera izango duzue. Urriaren 16an, ostiralean eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Humilitate eta Berri Txarraken kontzertua izango da. Kontzertu honetako sarrerak agortuak daude gainera.
Honez gain, Bergarako Gaztetxean, Erantzun eta Inoren Ero Ni ikusteko aukera ere izango duzue. Txapa Irratiaren 25. urteurrenen kontzertuan joko dute.
Eta larunbatarekin amaitzeko, Dictadura taldeak ere Beasaingo Gaztetxean joko du Estricalla eta Carne para Gusanos taldeekin












