Archive for September, 2009

Erantzun eta Inor Ez taldeek II. Kroketa fest-en joko dute

Wednesday, September 30th, 2009

Erantzun eta Inor Ez taldeek, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean burutuko den II. Kroketa fest jaialdian joko dute Urriaren 3an, larunbatean.

kroketfest

Bertan, Finlandia aldetik datozen Riistetyt talde mitikoak ere joko du. Beraiekin batera, Bartzelonako Totalickers, Zaragozako Down to Agony eta Donostialdeko Hell Division taldeek ere joko dute.

Kontzertua, KKinzona irrati libreak, bertako Zarataraz irratsaioak eta Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanbladak antolatu dute

Gaur ez da irratsaiorik egongo

Tuesday, September 29th, 2009

Putzuzulo Gaztetxean dagoen kontzertuaren ondorioz, gaur, Irailaren 29an ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere, kontzertura azaldu ezin duenak aurreko saio baten errepikapenaz gozatzeko aukera izango du.

Datorren astean pilak kargatuta itzuliko gara.

Kontzertua irailaren 29an

Sunday, September 27th, 2009

Irailaren 29an, asteartean, ZarataZarauzko lagunen eskutik, beste kontzertu Zaratatsu bat izanen duzue Putzuzulon. Bertan, Europa barrenetik datozen bi talde jardungo dira:

irailak-29ona

Mazedonia aldetik BERNAYS PROPAGANDA ikusteko aukera izango dugu. New wave oso dantzagarria egiten dute, Delorean edota Pandemia taldeen ildoan.

Alemania aldetik berriz, CIVIL VICTIM taldea dator. Eskola zaharreko Punk Hardcore freskoa egiten dute, galdu ezinezkoa alegia.

Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaiturik egon behar du eta.

Beste kontzertu sorta bat astebukaera honetarako

Friday, September 25th, 2009

Astebukaera hau ere kargatua dator Zarauzko taldeentzat. Lobaton izango den ZarataZarautz festaz gain beste bi kontzertu egongo dira eta.

Iñor ez taldea esaterako, Madrilen joko du Enolagay, Miscelania, Iskariote eta Dhul karnain taldeekin.

Honez gain, Humilitate taldeak Mogambo aretoko irekiera kontzertuan joko du. Bertan, Fly Shit, Civil Victim, Thanks to losers, Inoizez eta PJM taldeak ere joko dute.

moganb

ZarataZarautz festa Lobato Etxean

Thursday, September 24th, 2009

Irailaren 25ean, ostiralean, ZarataZarautz festa izango dugu Lezoko Lobato Etxean. Bertan, etxe okupatuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira eta Zarauzko hainbat talderi gonbita egin die bertan jotzeko.

x_aniver_lobato_internet2

Gaueko 23:00etatik aurrera, Metralleta, Diskoiraa, Burux Lee, Humilitate, Erantzun, Dirtaa, Ezereza eta Izurderen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Kontzertua gainera berezia izango da. Bi eszenatoki egongo dira Lobaton bertan eta taldeek zarata gerra moduan joko dute, hau da, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat.

Gauza bitxia eta ikustekoa izango da, beraz, bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Disko gomendioa: Black Panda - Tanque de 8 octanos

Wednesday, September 23rd, 2009

Galiziar hauen lehen lana jarri dugu zuen eskuragarri gaurkoan. Aurrekoan, Holocaust in Your Head taldearekin elkarbanaturiko 2008ko EPa jeitsi ahal izan zenuten eta gaurkoan, 2006an kaleratu zuten tanque de 8 octanos diska jeisteko aukera jarri nahi genuen.

balck-panda

Crust & Roll bikaina lantzen dute LP honetan eta taldearen benetako klasiko batzuk daude eta Trabuc Records zigiluak kaleratu zuen.

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Irailaren 22ko saioa entzungai dago iada

Wednesday, September 23rd, 2009

Irailaren 22an egin genuen ZarataZarautz irratsaioa entzungai dago iada. Oraingoan ez genuen inorren bisitarik izan eta B jaunak eta Lagun Izoztuak bakarrik egin zuten saioa. Gainera arazo tekniko txiki batzuk izan genituen, baina saioa oso elegante irten zen. Vicepresidentesen lan berria, Mistkaferren maketa, Metralleta, Humilitate, Andanada 7, Rainbow of Death… Denetarik jarri genuen.

Playlista ikusi nahi baduzue, Klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioa berriz, HEMEN duzue:

21:30etan itxi itzazue etxeko lehio eta ateak

Tuesday, September 22nd, 2009

Mattingunen bisitaren ondoren, B jauna eta Lagun Izoztua bakarrik egongo dira gaurko ZarataZarautz irratsaioan. Gaurkoan, aste honetan egongo diren kontzertuen berri emateaz gain, azken aldian eskuratutako nobedadeen inguruan hitzegingo dute.

la55782fe8

Honez gain, Putzuzulon izan diren kontzertu batzuen inguruan hitzegingo dute eta bertako talde batzuen abestiez gozatzeko aukera ere izango duzue, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FM-ko 99.3an.

Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertua Putzuzulon

Monday, September 21st, 2009

Irailaren 24an, ostegunean, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 20:26etatik aurrera, Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

kamorrah

Decapante Madrildarrak, noise-punk tekniko experimentala lantzen dute, oso urrutira bidaiatzeko.

Kamorrah talde donostiarrean berriz, farandula zaratatsuko jende ospetsua ikusi ahalko dugu. Maka Lee, Rambo Batasuna, Rafa Kobory, Azofra Freaknation… grindcorea egiten noski!!

Aste barruan izanik, kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar du. Beraz, norbaitek bi talde hauek ikusteko interesa badu, puntual etortzea eskertuko genuke.

Disko gomendioa: Afonia - Gure Belaunaldia

Friday, September 18th, 2009

Aski ezaguna da ZarataZarauzko kide askori izugarri gustatzen zaigula Hernaniko Afonia taldea. Egia esan, pena bat da bolada luze baterako utzi dutela entzutea.

Hala ere beraien diskoez gozatzeko aukera dugu oraindik. Eta zuei aukera berdina eman nahiean, 2006an kaleratu zuten Gure Belaunaldia diska jeisteko aukera eman nahi dizuegu.

afonia

Diskoa jeisteko klikatu ezazue HEMEN.