Archive for July, 2009

ZarataZarautz Gaztesarearen alde

Thursday, July 30th, 2009

Atzo, Uztailaren 29an, Gaztesarea webguneko 3 kide atxilotu zituen Guardia Civilak eta Gazte Mugimenduaren ahots garrantzitsuenetako bat isilarazten saiatu zen.

Ez dakizuenenetzat, Gaztesarea euskal herriko gazte mugimenduaren ahotsa eta bilgunea da; sistema kapitalista patriarkalaren aurka dauden euskal gazte guztien aterkia, ahotsik gabekoen bozgoragailua; mass media handi eta manipulatzaileen aurrean errealitatea herritik eta gazte ikuspegiaz lau haizeetara zabaltzen duen komunikazio proiektua da Gaztesarea. Gure herrian aldaketa sozialerako beharrezkoa den tresna, eztabaidagune eta borroka ezberdinen topaleku da Gaztesarea.

ZarataZarautz webgunearen partetik, atxilotutako hiru lagunei eta bere familia guztiari gure babes guztia eman nahi diegu. Honez gain, proiektu honetan lan egiten duten pertsona guztiei gure eskerrik beroena nahi diegu eman, urte hauetan egin duten eta egiten ari diren lanagatik eta beraien webgunean ere, gure ahotsa zabaltzeagatik.

Bestalde, Abuztuaren 7an, Donostian burutuko den manifestaldira gerturatzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Amaitzeko, atxikimendu kanpaina bat habian jarri dutela ere gogorarazi nahi dugu, norbaitek bere babesa eman nahi badu

Disko gomendioa: Los Crudos - Discografia

Wednesday, July 29th, 2009

Zer esan dezakegu Los Crudos taldearen inguruan? Ba egia esan ezer gutxi. Chicagoko talde honek aspaldi utzi zuen jotzea naiz eta 2008an kontzerturen bat eman zuten Estatu Batuetan. Hainbat diska kaleratu zituzten hauek, tardean elkarbanaturen bat ere.

los_crudos-discografia

Baina guk gaurkoan beraien diskografia guztia biltzen duen diska eskuragarri jarriko dizuegu. Bertan, 74 abesti azaltzen dira, batzuk gainera, zuzeneko abestiak edo sekula argitaratu ez ziren abestiak dira.

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN

Bi kontzertu interesgarri ZarataZarautzen eskutik

Wednesday, July 29th, 2009

Aste honetako Putzuzulo Gaztetxeko kontzertu egitaraua oso kargaturik dator eta honen erantzuletako bat ZarataZarauzko kideak dira. Uztailaren 29 eta 30ean bi kontzertu oso interesgarriz gozatzeko aukera izango dugu.

Uztailaren 29an, Determination eta Trigger Travisen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Trigger Travis Donostiarrek, skizo rockin´hardcore moloia egiten dute eta aurreko batean ere Putzuzulon izan genituen. Determination Austriarrek berriz, eskola zaharreko punkjarkorea melodiak jorratzen dituzte.

29-julio-determination

Uztailaren 30ean berriz, MR. Miyagi eta Carne Para Gusanos taldeek joko dute. MR. Miyagi Portugaldarrek, sxe punkjarkorea jorratzen dute eta Europar biran dabiltza. Carne Para Gusanos Beasaindarrek berriz, hardcore crust bortitza egiten dute.

30-julio-mr-miyagi

Bi kontzertuak, gaueko 21:00etan hasiko dira. Beti bezala, gogoratu behar dizuegu kontzertuak 23:00etan amaiturik egon behar dutela eta ondorioz, puntual azaltzea eskertuko dugu.

Mattingunen bisita gaurko ZarataZarautz irratsaioan

Tuesday, July 28th, 2009

Uztailaren 28ko ZarataZarautz irratsaioan, Diskoiraa taldeko Mattingunen bisita izango dugu. B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera, zuen belarriak zulatzen ibiliko da, gaueko 21:30etatik aurrera.

Oraingo honetan, irratsaioa grabatu ahal izatea espero dugu.

matt

Humilitate eta Burux Lee taldeek Europar bira egingo dute

Monday, July 27th, 2009

Zarauzko Burux Lee eta Humilitate taldeak Europan zehar ibiliko dira abuztuko lehen astean. Nahiz eta talde hauetako partaideak beste bira askotan parte hartu, bi talde hauentzat lehen aldia izango da Europako toki ilunenetan joko dutena. Hala nola, Suitza, Alemania edota Txekian ibiliko dira jotzen.

burux

Disko gomendioa: Elektroduendes - Salgo A La Calle

Friday, July 24th, 2009

Gaurkoan webgune honetan sartzen diren askorentzat ezaguna izango den diska batekin gatoz. Bartzelonako Elektroduendes punk taldearen Salgo A La Calle diskaz ari gara hizketan.

elektroduendes

Talde honek atera zuen azken lana izan zen honakoa. Lehenago, maketa bat, EP bat eta Autonomia, Kako eta Malestar taldearekin batera argitaraturiko diska bat kaleratu zituzten. 2004. urtean beraien azken lana plazaratu zuten.

Abestien zerrenda

01- Al otro lado
02- Salgo a la calle
03- Te vigilan
04- Tras la alambrada
05- La celda de la tortura
06- Armas de destrucción
07- Tiempos de atrako
08- Makiladoras
09- Trankilos y seguros
10- Piensa y lucha II
11- La herida
12- Viva el mal, viva el kapital

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

3rd Age Attack eta Arrautz Ustelak taldeak Putzuzulon

Thursday, July 23rd, 2009

Uztailaren 25ean, larunbatean, beste kontzertu zoragarri bat egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan bi taldek joko dute.

arrautzustelak_web

Orion korrikalari profesionalak eta aurraunlari parrandazaleak baino gauza gehiago daudela frogatzeko, Arrautz ustelak HC taldeak joko du lehen. Beraiekin batera, iada Putzuzulon pare bat aldiz jo duen 3rd age attack taldea ariko da. Uztaila osoan zehar Europar biran ibili dira Galiziarrak eta birari amaiera emateko Zarautzen joko dute. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da.

Afraid taldeak Putzuzulon joko du gaur

Wednesday, July 22nd, 2009

Gaur, Uztailaren 22an, Italiatik biran datorren Afraid taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Veronako taldea, Uztaila bukaeran Euskal Herritik eta Espainiar Estatutik ibilko da kontzertuak ematen. Hala ere, Zarauzkoa izango da Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra.

Beraiekin batera, Oriokoak diren eta Punk zikina lantzen duten The Sastre taldeak joko du.

afraid-web

Gogoratu behar dizuegu, gaurko kontzertua eta hau, gaueko 23:00etarako amaiturik egon behar duela. Ondorioz, puntual etorri ezkero, Putzuzuloko kideek eta taldeko partaideek asko eskertuko dute.

Bi talde Danimarkarrek joko dute Putzuzulon

Saturday, July 18th, 2009

Uztailaren 20an, astelehenean, sekulako kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, iada etxekoak diren Karkaba eta Danimarkako DEHØJE HÆLE eta KVÆRN taldeak arituko dira.

kark

Askoek jakingo duzuen bezala, aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dute. Ondorioz, asko eskertuko genuke 20:30etarako bertan egongo bazinateke.

Erantzun taldeak Arrano tabernan joko du

Thursday, July 16th, 2009

San Pelaioak eta San Ferminak amaitu ostean, Arranopolako lagunak itzuli dira Zarauzko Herriko Tabernan ekitaldiak burutzera. Oraingoan, kontzertu batekin etorri zaizkigu. Gaur, Osteguna, Uztailaren 16an, Erantzun taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 22:00etan hasiko da.

eran

Honez gain, Uztailaren 18an, Burux Lee taldearekin batera jotzen egongo dira Erantzundarrak, oraingoan Alegiko gaztetxean izango da, herriko festetan.