Archive for April, 2009

Burux Lee eta Erantzun taldeak Bruzcore fest jaialdian izango dira

Thursday, April 30th, 2009

Burux Lee eta Erantzun taldeak Bartzelona aldera joango dira zubi honetan.

bruzcore-fest

Bertan, azken urteotan burutzen den Bruzcore Fest jaialdian partehartuko dute. Burux Leekoak, Maiatzaren 1ean egongo dira jotzen Badalonako Estraperlo aretoan. Erantzundarrak berriz, Maiatzaren 2an joko dute leku berean. Hona hemen bi egun horietan izango diren taldeak.

Ostirala, Maiatzaren 1a

-La Frus–> Bcn-Rock
-Go Popitas–> Bcn-Punk Rock Yeye
-Blitztrumpf–> ALE-Punk Rock 77’s
-Buruxlee–> EH-HardCore
-BloodSeekers–> EH- Punk Mugre Rock
-Adrenalized–> EH-Fast Melodic HardCore

Larunbata, Maiatzaren 2a

-A Cuchillo—> Bcn-Hardcore Metal Mugre
-Ebola–> Bcn-Hardcore Metal Screamo
-Hell Division–> EH-D Beat
-Erantzun–> EH-HardCore Zapatilla
-Iron Batasuna–> EH- Grindcore Hardcore Metal

Dirtaa eta Diskoiraren kontzertua ostegunean!

Wednesday, April 29th, 2009

Dirtaa eta Diskoiraa taldeak Zarauzko Arrano tabernan izango dira Apirilaren 30ean. Diskoirakoentzat lehen kontzertua izango da biratik etorri zirenetik.

apirilak30

Arranopolako kideak berriz hasi dira Zarauzko Herriko tabernan ekintzak antolatzen eta Martxo interesgarri baten ondoren, Apirilean ere ekintza ugari burutu dituzte. Honen adibide, ostegun honetako kontzertu hartu dezakegu.

Honez gain, Txekiar Errepublikatik ekarritako zerbezez gozatzeko aukera ere izango dugu, beraz, ez duzu aitzakiarik osteguneko kontzertura etortzeko.

MKT taldeari eginiko irratsaioa iada entzungai

Wednesday, April 29th, 2009

Apirilaren 28ko saioa iada entzungai duzue. Bertan MKT talde Zarauztarrarekin hizketan ibili ginen. Beraien sorreraz, lehen lanaz eta aste Santutan eginiko biraz hitz egin genuen.

mct

Honez gain, astebukaera honetan egongo diren kontzertuez ere hitzegin genuen. Amaitzeko, Putzuzuloko kide batek jasan behar duen epaiketa ere hizpide izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduezue, klikatu ezazue HEMEN.

Egun horretako Playlista ikusteko, irakurri ezazue HEMEN.

MKT taldeko kideak izango ditugu gaurko irratsaioan

Tuesday, April 28th, 2009

Apirilaren 28ko saioan, MKT taldearekin egongo gara ZarataZarautz irratsaioan. Zarauztar hirukote honek, maketa bat argitaratu berri du eta bira bat egin du aste Santutan. Guzti honetaz hitzegiten egongo gara taldeko bi kiderekin.

mkt

Beraz badakizue, gaur gauean sintonizatu ezazue Arraio irratia.

State Poison taldea Zarautzen!!!

Monday, April 27th, 2009

Beste kontzertu itzel bat ere antolatu dugu Apirilaren 27rako, astelehenerako. Orainogan, STATE POISON talde Frantziarra izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxeko oholtza gainean. Poison idea, Gauze edota Atrocious Madness taldeen ikutua duen hardcore oso gordina egiten dute eta bertan Vomit for Breakfast taldeko kideren batek ere jotzen du

Beraiekin batera, Tolosaldeko R.A.S. taldeak ere joko du. Euskal grindcorearen historia bizi eta brutala da R.A.S. taldea.

state-poison

Beraz badakizue, astelehenean gaueko 21:00etatik aurrera Gaztetxean ikusiko gara.

Disko gomendioa: Bap!! - Lehertzeko garaia

Thursday, April 23rd, 2009

Aurreko batean Bap!! talde Andoaindarraren lehen bi diskak jaisteko aukera eman genizuen webgune honetan. Oraingoan, talde berberaren azken lana jeisteko aukera eman nahi dizuegu.

Lehertzeko garaia izena du Bap!!-ek kaleratu zuen azken lanak eta 1994an kaleratu zuten. Bertan, hardcorearen mutur guztiak ikutu zituzten, askoen iritziz gainera, argitaratu zuten diskarik onena da.

lehertzeko-garaia

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Apirilaren 21eko irratsaioa iada entzungai

Wednesday, April 22nd, 2009

Apirilaren 21ean, Arraio irratian eginiko irratsaioa entzungai duzue iada.

Irratsaioa entzuteko klikatu ezazue HEMEN.

Playlista ikusi ahal izateko klikatu HEMEN.

3urte3

Irratsaio berria dugu gaurkoan

Tuesday, April 21st, 2009

Gaurko irratsaioan, Apirilaren 21ekoan, Diskoiraa taldearekin biran eman ditugun bi aste hauetan ikusi eta entzundako taldeez arituko gara, beti bezala gaueko 21:30etatik aurrera.

diskoa

Tartean, Antidotum, Misfits Society, Czosnek edota Dissiped taldeetaz arituko gara eta baita eginiko 6000 kilometrotan entzundako diskoez ere.

Metralleta taldeak bi kontzertu emango ditu Puerto Ricoko bi talderekin.

Monday, April 20th, 2009

Metralleta talde Zarauztarrak bi kontzertu eskeiniko ditu Puerto Ricoko La virgen del pozo eta Tropiezo taldeekin. Lehen kontzertua, Apirilaren 23an izango da, ostegunean, Putzuzulo Gaztetxean.

abu-kartel-218x300

Bigarrena berriz, Apirilaren 24an izango da, ostiralean, Trintxerpeko Moganbo aretoan. Kontzertu honetan gainera, Errioxakoak diren Habemus Caos taldeak ere joko du.

mogambo

Erantzun taldeak kontzertua eskeiniko du Apirilaren 25ean

Monday, April 20th, 2009

Erantzun taldeak kontzertua eskeiniko du Apirilaren 25ean Bilboko Izar Beltz ateneoan. Bertan eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hiru talde gehiagorekin joko du, 121 Krew, Metengerra eta atad@s a nada taldeekin hain zuzen ere.

erantzun