Archive for March, 2009

Diska gomendioa: FxOxB - Powerviolence forever

Tuesday, March 31st, 2009

Kaixo lagunak:

Gaurkoan Tokyoko talde baten diska gomendatuko dizuegu. Taldearen izena Fuck On The Beach (sugerentea ez?) da eta Japoniako Powerviolence talderik esanguratsuena izan da 90eko hamarkada amaiera eta 2000ko hamarkada artean.

fuckonbeach

Oraingoan, beraien Powerviolence forever diskaren enlaze bat jarriko dizuegu goza dezazuen. Nahi izan ezkero, klikatu ezazue HEMEN.

Dirtaako lagunak gaurko irratsaioan

Tuesday, March 31st, 2009

Azken bi saiakeretan izandako arazoak alde batera utziz, gaur, Martxoaren 31ean Dirtaa taldeko kideak izango ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta diska berri honetaz hitzegiten egongo gara gaurkoan. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.

dirtaa

ZarataZarautz webgunearen aurkezpen kontzertua Putzuzulon

Monday, March 30th, 2009

Ostiral honetan, Apirilaren 3an, ZarataZarautz webgunearen aurkezpen kontzertua burutuko da Putzuzulo Amets fabrikan. Bertan, Zarauzko lau taldek hartuko dute parte.

zaratazarautz_fest_2009

Oholtza gainera igotzen lehenak izango direnak, EZEREZA taldea izango dugu. Zülo, Erantzun edota Metralleta bezalako taldeetan ibilitako jendeak, doinu melodikoak astinduko ditu kontzertu honetan. Hauekin batera, HUMILITATE, momentuko sentsazio Heavyenaren estreinua izango da. Folkcore, Erantzun eta Ira et Decessus bezalako taldeetan jotako edota jotzen duten partaideez osaturiko taldea dugu honakoa.

Egun berean joko duen beste talde bat MKT izango dugu. Zarauztar gazte hauek, beraien lehen lana aurkeztuko dute Gaztetxean. Egun asko daramatzate Putzuzuloko gela ezkutuenean maketa hau prestatzen eta ostiral honetan edukiko dituzte salgai. Amaitzeko, DISKOIRAA taldeak joko du. Distalegreko taldeak, bi asteko EEEUUropar bira bati ekingo dio ostiral honetan.

Beraz badakizue, ostiral honetan Zarauzko 4 talde interesgarri ikusteko aukera izango dugu gure herriko Gaztetxean, espero dugu bertan ikusiko garela. Hala ere, norbaitek azaldu ezin badu, Arraio irratitik zuzenean emititzen saiatuko gara.

Diskoiraa taldeak bigarren Europar bira egingo du

Friday, March 27th, 2009

Diskoiraa taldeak, bere bigarren bira Europearra hasiko du Apirilaren 3an. Bi astetan zehar, Frantzia, Suitza, Austria, Eslobakia, Txekia, Alemania eta Holandako lurraldeak zapalduko ditu kontzertuak emateko.

europtour

Nahiz eta azken momentuan kontzertu pare batek huts egin, 15 kontzertu inguru emango dituzte. Nabarmentzekoak da Apirilaren 3an emango duten kontzertua (Webgune honek antolaturiko festan arituko dira).

Kontzertu hauetan, Metralleta taldearekin batera kaleratu behar duten elkarbanaturiko EP-ko abesti ugari joko dituzte. Hala ere, ez dute lortu diska hau garaiz kalean izatea eta bira hau material berririk gabe burutu beharko dute.

Talde berria dugu Webgunean

Thursday, March 26th, 2009

humilitate_bioAupa lagunak:

Apurka apurka hari gara webgune honi forma ematen. Oraingo honetan talde berri baten aurkezpenarekin gatoz, Humilitate taldearen aurkezpenaz hain zuzen ere. Heavy hauek beraien aurkezpen kontzertua laister egingo dute baina bitartean goza ezazue webguneataz.

Disko gomendioa: Bap!! - Zuria beltzez + bidehuts etxe huts

Thursday, March 26th, 2009

Bap!! taldearen diska batekin gatoz oraingoan. Beno ez diska batetaz soilik, kasu honetan 1992an kaleraturiko CD batez ari gara, baina CD honetan bi lan aurkeztu zituzten Andoaindarrek, “Zuria Beltzez” eta “Bidehuts etxe huts”.

440

Diska hau, inflexio puntu bat izan zen taldearentzat, zeren bi disken artean formazio aldaketa bat izateaz gain, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu ziren.

Diska honetaz gozatu nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Diska gomendioa: Fly Shit - Bizitza… baina nola bizi?

Wednesday, March 25th, 2009

Hemen duzue Euskal Herrian aspaldian egin den diskarik honenetariko bat, Bergarako Fly Shit taldearena hain zuzen ere. Bizitza… Baina nola bizi? izena du Bergararren laugarren diskak eta 2004. urtean kaleratu zuten Gratacels Records zigilu alternatiboaren bitartez, salmenta puntu komertzialak alde batera utziz. Honez gain, diska hau Creative Commons lizentzien menpean kaleratu zuten.

bizitza

Fly Shit talde irekia da, eta kanonetatik kanpo izan diren HC taldeak goraipatzen dituzte, hala nola, RKL eta Poison Idea adibidez. Bestalde, iraganeko euskal taldeen eragina ere antzematen da (Bap!, besteak beste), eta baita melodia handiagoa eta bestelako giroak sortarazten dituztenak ere.

Diska jeitsi nahi baduzue HEMEN klikatu ezazue.

Amaitzeko, esan diskoa Angiolillori eskaini diotela, Canovas del Castillo orduko Espainiako lehen ministroa hiltzeagatik Bergarako gaztetxean bertan ejekutatu zuten anarkista italiarrari.

Atzoko irratsaioa entzungai duzue iada

Wednesday, March 25th, 2009

Atzo Arraio irratian Mattingunekin egin genuen irratsaioa entzungai duzue iada. Hemen dituzue audioa eta playlista:

Audio

Playlist

Mattingunen bixita izango dugu ZarataZarautz irratsaioan

Tuesday, March 24th, 2009

Martxoaren 24ko saioan, Mattingunen bixita izango dugu Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioan. Bertan, 80ko hamarkadako Italiako Hardcoreari errepaso txiki bat egingo dio. Hala nola, Wretched, Raw Power edota Indigesti bezalako taldeak entzuteko parada izango dugu gaurkoan.

mattingun

Beraz badakizue, gaur, asteartea eta gaueko 21:30etatik aurrera FM-ko 99.3an aurkituko gara.