Archive for January, 2009

Martxan da ZarataZarautzen web orri berria

Wednesday, January 28th, 2009

Denbora da web orri hau berritu nahi izan dugula baina denborak ez digu utzi gaur arte. Lerro hauen hasierako helburua Zarauzko hainbat talderen lana ezagutaraztea izan zen.

Baina denborarekin, ZarataZarautz etiketa zerbait gehiagotan ere bihurtu da, ez lagun batzuen musika aurkezteko erabiltzen den etiketa soilik.  Zeren talde askotan jotzeaz gain, beste kontu batzuetan murgiltzen garen pertsonez osatua dago ZarataZarautz. Horren adibide, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean antolatzen ditugun kontzertuak, edota Zarauzko Arraio irratian burutzen ditugun irratsaioak ditugu adibidez.

Guzti honengatik, sareko gune hau aldatzea ezinbestekotzat jo genuen, guk egiten dugun musikaz gain, beste hainbat gauzez berri emateko eta informatzeko beharra dugu eta. Hemendik aurrera, Zarauzko talde askoren musikaz gozatzeaz gain, lehen haipatutako beste hainbat gauzez ere informatzen saiatuko gara, beti ere autogestioaren bidea jarraituz.

Besterik gabe, ongi etorri ZarataZarautzen aro berri batea.

Muxuak.