Disko gomendioa: Hell Division - La solucion final (2010)

August 31st, 2010

Kostata baina Ñoñostiar hauek atera dute beraien lehen EPa. Hell Division taldeaz ari naiz eta kalean da iada La Solucion Final izeneko plastiko zatia. Trabuc Recordsekin atera dute diska berri hau eta laister nere esku artean egotea espero dut.

hell_division-la_solucion_final

Abestiak

01 Atentado
02 La Solucion final
03 Rutina
04 Stoke On Trent

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Solo deseo veros muertos…

Disko gomendioa: All Ill - Symbols of Involution (1999)

August 10th, 2010

Bartzelonan musika ona egiten zen garaiko diska bat ;-), All Ill talde Bartzelonarraren Symbols of Involution diska alegia. BCore argitaletxeak kaleratu zuen 1999an, eta oker ez banago urte batzuk beranduago, Sound Pollution disketxeak biniloan. Jarri dudan irudia, CD formatuko diseinukoa da, etxean dudana.

2

Abestiak

01 Discoteque
02 Proclamation
03 Symbols of Involution
04 Better than the rest
05 Monster
06 Dolenti
07 Step aside
08 Zarathustra
09 Antipatriacalist song
10 Self Opression
11 Dance floor justice (Project X)

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Iñor Ez taldeak bira txiki bat egingo du egun hauetan

August 5th, 2010

Iñor Ez taldeak bira txiki bat burutuko du Espainiar estatuan Despeñaperros talde Bilbotarrarekin.

1280926986749_f

Hauek dira egunak:

2010-08-06 Izarbeltz(Bilbo)
2010-08-07 Palencia
2010-08-08 Deskanso
2010-08-09 La Jungla(Barcelona)
2010-08-10 Deskanso
2010-08-11 Leon
2010-08-12 Galizia
2010-08-13 Deskanso
2010-08-14 Deskanso
2010-08-15 Putzuzulo gaztetxea(Zarautz)

Denboraldi baterako ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

August 3rd, 2010

Arraio Irratian burutu behar ditugun berrikuntzen ondorioz, ZarataZarautz irratsaioa egiteari utziko diogu denboraldi baterako.

2009-12-05-prypiat3-ateneu-del-besoc2a6us-bcn

Ahalik eta azkarren itzultzea espero dugu. Hurrenarte beraz!!!

Disko gomendioa: Totalickers - El poder absoluto aniquila la vida (2010)

July 29th, 2010

Totalickers taldearen azken LPa da hau, El poder absoluto aniquila la vida izenekoa. Orain dela gutxi kaleratu duten diska da eta beraz, oraindik ez dut LPa lortu. Askok gogoratuko duzue talde hau, Zarautzen beraien lehen diska aurkezten ibili zirelako. Crust bikaina egiten dute Bartzelonatik.

portada

Abestiak

01 Bombas y cenizas
02 Tu miseria
03 Poder absoluto
04 Basura
05 Encerrado y cautivo
06 Solo una moda
07 No importa
08 No hay vuelta atras
09 Zona de guerra
10 Industria militar
11 Nadie tiene la verdad
12 Insureccion
13 Poder mundial
14 Generacion del miedo
15 Soldado asesino

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko Gomendioa: CxDxG/Endecha- Split EP (2007)

July 28th, 2010

2007ko elkarbanaturiko 7 hatzbeteko bat dugu gaurkoan, Camara De Gas (RIP) eta Endecha Madrildarren artekoa.

Camara De Gasekoak powerviolence/grindcore bortitza burutzen dute. Endechakoek berriz, Grind/Crustari ematen diote, Metal ikutuekin.

camara_de_gas_split_endecha_front

Abestiak

Camara De Gas

01 La prepotencia del cientifico vs La arrogancia del ignorante
02 Crustis de mierda
03 Si no eres parte de la solucion eres parte del problema
04 Desatando pasiones
05 No me llames jipi por que me gusten las flores
06 Vais a pillar

Endecha

07 Decadendia
08 Mortalidad
09 Genesis

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

July 27th, 2010

Zarauzko Arrano Tabernan egongo den Metralleta eta Las Rodilleras taldeen kontzertuagatik, gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Datorren astean itzuliko gara burrunbada gehiagorekin.

lasrodi

Metralleta taldeak Las Rodillerasekin joko du Arranon

July 26th, 2010

Metralleta talde Zarauztarrak Valentziako Las Rodilleras taldearekin joko du astearte honetan, Uztailaren 27an Zarauzko Arrano tabernan.

lasrodi

Valentziarrak, Espainiar Estatuan bira txiki bat egiten dabiltza eta asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera Zarautzen izango ditugu.

Entzun Mattingunekin eginiko irratsaioa

July 22nd, 2010

Aurreko asteartean Mattingunekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Saioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Mattingun etorriko da ZarataZarautz saioan

July 20th, 2010

Uztailaren 20ko ZarataZarautz irratsaioan, Mattingun edukiko dugu gonbidatu gisa. Bartzelonatik bueltan etorri da oporretara eta gaurkoan gure saioan edukiko dugu gustoko musika jartzen.

Gogoratu 21:30etatik 23:00etara 99.3a sintonizatzea edo internetez entzutea.

1234960534263_f