Eta zuk zer eskatzen diozu bizitzari? Eta zer eskeintzen?
2009 Ekaina 15
2009 Otsaila 20
Ihauteritako trajea edo benetako trajea?
Beste ihauteri bat kuadrila neskaz jantzita
Beste ihauteri batez sekulako titi zaharrak jarrita
Beste urtez batez kuadrila zeharo trabestituta
Beste urte batez mila eskuk esku sartuta…
Beste urte batez urterokoa errepikatuko da aurten ere, mutil gehienak neskaz jantzita, berdin du bertsioa, baina neskaz jantzita, sekulako titiak jarrita ta batak besteari eskua sarzen… ezaguna egiten? Neskak berriz urte osoan ausartzen ez diran minigona soinean, berdin du bertsioa, beti gona eta botak, zertarako aldatu lengo urtean triunfatu banuen?? Eta urtero bide berberra… mozkor berak, traje ezberdina??
ez ote mozorrotzeko baino, pertsonak barruan duguna ateratzeko eguna?
zer ote, zein ote, nolakoa ote… eta zu?
2009 Otsaila 19
Erne pandemia gertu dabil eta…
Miña, griña, eziña… Maizegi lotu behar izan ditut hitz hauek azkenaldian elkarrekin, nahiaren nahiez eta behar beste griñez jardunda ere eziñak, miña baidakar atzetik… Halaxen munduko eritasun handienaren lehen sintomak… MAITEMIÑARENAK.
Ze inoiz pentsatu al duzue hain eder saltzen eta ikusten dugun maitasuna gaixotasun bat dela?
Gure arbasoek ere hala ikusten zuelakoan nago, bestela begiratu euskaraz nolako izenak ematen dizkiogun: maiteMINDU, maiteMIÑA… Maitasuna hitza bera ere gaixotasun izena izan liteke lasai asko…
Bigarren mailako sintomak berriz nabariak dira espezimen gaixoetan, enaiz kontatzen hasiko, agian mingarrienak izanda ere, ikusi nahi ez ditugunak izan ohi baitira…
Gaixo bazaude, animo! eta ez dudarik izan burisa nirekin konpartitzen
Guztiz sano egotea askotan aspergarria baita…
2009 Urtarrila 23
2009 Urtarrila 22
Ta ze eguraldi egingo du bihar?
“Conversation about the weather is the last refuge of the unimaginative.”
Oscar Wilde
Gaur interneten galduta nenbilela (ez galdetu nun), Oscar Wilde idazle handiaren esaldi zahar hau aurkitu dut… Eta joe! Zenbateko egia! Zenbatetan ariko ote nintzen lankideekin edota soilik ezagunekin hurrengo egunetan egin zezakeen eguraldiari buruz izketan… Eta nola ez, eguradi “gizonen” predizkio kaxkarrez kexatzen, Euskal Herrian dugun eguraldi petralaz kexatzen…. Imaginazio ezaren azken aterpean euri eta eguzkiari buruz izketan…
Eta zuk? zertaz itzegiten duzu eguraldiaz itzegiten ez duzunean?
2009 Urtarrila 13
…eta sugarrak itzali baino lehen…
Denak amaitua zirudienean, presek presik gabeko uneak garaitu zituztela zirudienean… Hor non berriz ere Fenix famatuaren antzean bere errautsetatik non irteten den PresikEz.com berria, lehen baino indar eta animo gehiagoz, baino… aurrekoa hobetzeko nahikoa inspirazioz??? Hori ezin nik esan… beraz zuek esan beharko duzue!!!
Oh.: Milesker behin eta berriz ez idazteagatik bronka bota didazuen hoieri, zuen eskarengatik ez balitz ez dakit eta hau idatziko nukeen…
2008 Urria 27
ezin sinistu amaiera denik…
Azken agurra omen, azken besarkada… Ezin sinestu, ez nahi sinestu, ezin asimilatu, ezin erantzunik bilatu, ezin bi hitz jarraian esan, ezin ezer “berririk” esan… Hainbatetan entzundako “denerako duzu erantzuna” nun geratu ote?? Une honetan ezin “Ez da egia”, “ezin du izan” baina esaldi potologorik ezin ekarri???
Trolak nunahi.. Trolak orain ere bereak egiten… Nun da David?? Nun bere sendagai magikoak?? Tixstu eginez nabil, ea noiz zatozen laguntzarekin…
Amestgaizto orok du bere amaiera, etorriko dira amets hobeak, itxaroten jakin behar… baina David, badaezpada mugitu!
2008 Iraila 8
Arantzez josirik dago gaueko iluntasuna..
Larrosa ederrenak ere arantza arriskutsuak gorde ohi ditu, bihotzean sartu eta min emateko prest dauden arantz zorrotzak…
Eta kasu horietan norena da errua? Larrosarena? Gehiegi inguratu den bisitariarena? Azken finean biak izan litezke errugabe eta errudun aldi berean, bata bere edertasunaren itzalpean arantz zorrotzak gordetzeagatik eta bestea tonto tonto arriskuen jabe izan gabe edertasunaz gehiegi liluratzeagatik, haratago egon litezken arriskuei so egin gabe.
Hala ere larrosaren edertsuna ez da luzerako izaten, arantzen zorroztasuna eta eragin dezaketen mina, aldiz, luze joan daiteke… luzeegi batzutan… Beraz…
2008 Iraila 3
…eta Estokolmon aurkitu dute…
Alelo 334… Horrelaxe izendatu dute gaixoa… 334.en semea, eta dirudienez nahi gabe egindako semea… Niretzat egin ez balute hobea seguruenik…
Horrenbeste burujate sartutako gena madarikatzea besterik ez zait geratzen, ze nire ADNaren frogarik ez dut egin, ezta behar ere, batzuk bakarra omendu dute, beste batzuk batez, besteek bi… baina nik uste gehiago ere izan ditzakedala, eta errekorrak haustea nire nahia ez denez… Frogarik ez!! Une politak ere eskaini dizkidala ezin ahantzi… han eta hemen lore ederretako polenak probatzeko aukera ez baita txarra, baina zein ederra izan behar duen nork bere lore propioa soilik izatea???
Ais… Besterik ezean elkarrekin bizi beharko dugu, beraz Alelo334 , pote bat hartzera??
2008 Abuztua 16
Erne ibili eta burua erabili…
Hitz maltzurrek kolpe gaiztoek baino min gehiago egin dezaketelako, kontuz esaten duzunarekin eta kontuz jasaten duzunarekin…
2008 Abuztua 13
Gure kuadrillan…
“Gure kuadrillan, gure kuadrillan. Gure kuadrillan mozkorrak pranko, ta gañera soltero…”
Halaxe dio abesti herrikoi batek… baina bi gauzak ez ote doaz batera?? mozkorrak normalean soltero izaten dia, ta soleruak normalian mozkorrak. Badakit ez dela beti hola, baino nere kuadrilan analisi hoberik ez nuke aurkituko oraintsen bertan…
Parrandan ere ez do gehiegi begiratu behar gehiengoa mozkor soltero gosetiz beterik dagoela ikusteko, bai mutilen artean (ezagunenak), nola nesken artean ere…
Beraz, abesti hontatik nik hoixen atetzen dut, ne kuadrila ez dela hain atipikoa eta soltero asko alkola uzteko prest izango ginakela neska ear batengatik, jejeje… edo ez???
Oh. Norbaitek badaki abestia guztia nola den, ze bilaka aritu naiz ta estribilo hau bakarrik aurkitzen dut bai ne buru barnean, nola interneten…
hitzen gudan…
Batek a esatean beti azaltzen da b esateko prest dagoen norbait, ez da denbora askorik pasako d esatera agertuko den oportunoa azaldu arte, beste batzuk aldiz, uzten digutenean, ahal dugunean… e esatera ere ausartzen gara, beti ere tentuz, kontuz eta inguruari begira…
Hitzen gudan beti dira hainbat garaileak, ez baitu nork bere burua baino irabazle gehiago ikusten… baina galtzaile izatea ere posiblea da, eta hor egon ohi da koxka, beldurra eta gehiegitan samina… E esatera ausartzen garenetako oro baikaude galtzera destinatuak… a eta b dioten horiek astakeria galanki esanta ere zail izaten dute berena galtzea, baina e diogun horiek aldiz ahari jokoan bezala gure ideien alde buruaz tinko jota ere…
2008 Ekaina 27
102 egun idatzi gabe…
Bizi naizela esateko sartu naiz hona, ia egunero oroitzen dut idatzi beharra dudala, baina idazten jarri naizena bakoitzean hitz itsusiak ateratzen zaizkit, gorrotoz beteak, eta ez da hori presik gaben idazteko hitzen lekua… horretarako kalea nahiago dut…
Besteri gabe jakin bizi naizela eta laster bueltatuko naizela, San Juan botatako hainbat gauzak oraindik garretan diraute, behin horiek hauts bihurtuta hemen izango aniz berriro, hitzen jabe, ideiak lasaitasunez tratatuz eta gauza arraroei buelta ematen…
Alemaniak behingoz irabaziko ote du oraingoan…
2008 Martxoa 14
Nire kabia… zure kabia…
Oroitzen dut nola aurreko batean etxebizitzaren arazoarekin bat eginez marraskilo bakartiaren adibidea erabili nuen, bere etxea gainean hartu eta zelairik zelai dabilen nomada gisara.
Gaur aldiz hemen inguruan kabiak egiten hasi diren txoriak ditut ikusgari eta aztergai… Hor dabiltza hango adarrak hartu, besteko goroldia, haratagoko papera… Guk ere berdina egin genezale, baina nun? izango litzake galdera.
Lurralde orok jabe bat dauka eta ezin edonon eraiki… diote legeek. Zergaitik ez gara ba lurraren okupak? Badaezpada gu ere egindako eaikinen okupa… Zein erosoa, gizaki potrosoa…
Txoriek ere askotan kabi humillak dituzte, leku onegiak ere ez dituzte beti topatzen, aizea, ura, bizilagun txarrak… Baina urtero etxe berria eta urtero ikastaro berria, seguru urte bateko akatsa ez dutela errepikatuko ez…
Hor ba nire eskaria, nork lagunduko dit basoko elementuekin nire etxe berria eraikitzen? Lasai ez dut arkitekto beharrik, bi esku besterik ez, oroitu urte bete iraun behar duela eta gaizki aterazkero lasai, ikasiko dut eta urteekin mansio eroso eta bikain bat egiten…
2008 Martxoa 13
destapea…
Erakutsi… ez erakutsi… Moztu… Ez moztu… Tapatu, nola tapatu… Zerekin tapatu?
Ia gizon orok urteen poderioz egin beharreko galderak nahi baino lehen iristen dira askotan… Gizartearen iritzien beldur garela diogu askotan, baina normalean segurtasun falta, lotsa eta ez erakartzearen ikara izan ohi dira arrazoiak.
Euskaldunak ez omen gara “koketoak”, ez zera! Ez gaituzue ispilu aurrean ikusten eta! Gero euskaldun planta jatorrak hartzeko berriz deitxuratu, nahita arropa aldrebestu eta orrazkera elantea alde batera eta bestera mugitu ondoren BAI! Orain bai euskaldun peto.
Baina arazoak hor datoz, egun batean desorrazterakoan ilea ez den aragi puska hori ikustean… Destapearen hastapenaz jazotzean… mmmm, eta orain zer?? Kolorante beltza? mmmmmm, ingurukoez tapatu? Eta hor oroitzen dugu denok Anasagasti, eta puf!!! Horrela ez mutil!! Baina moztera ere ausartzen ez, ez ote da ba gehiago nabarituko…
Bizitzaren legeak omen dira, denak behera egiten omen du… batzutan zintzilik geratuz eta bestetan dutxako zuloan behera jausiz… Beraz badakizu gizon, eman destapeari, edo ez eman, baina ez eman PENA!
Eta nik… ilea moztu behar al nuke??? jajajaja
Beti geratuko zaizkigu ilobei erakusteko gaztetako melenen argazkiak…
2008 Otsaila 28
2008 Otsaila 11
No time for love
Garai eta une ilunak direlako, herri bat zapaltzen saiatzen air direlako eta inoiz baino kasta gehiago demostratzeko prest gaudelako! Ezingo duzue gurekin, laster gurekin pakea eta askatasuna!
2008 Otsaila 6
Hasten denak bukatu egin behar izaten baitu….
Iritsi da eguna…iritis da hainbestean gertu egondako amaiera… Katuak baino bizi gehiago kontsumitu ondoren badirudi hau dela azkena, bidearen amaiera, bueltarik gabeko bidaiaren azken geltokia… Eta medikuek ez bezela hauek asmatuko dutelakoan nago…
Agur Maria Luisa!!! Eta noizko Goenkaleren azkena? Zu gabe hau ez da berdina izango…
2008 Urtarrila 26
Itzalen ikerketa II
Eta itzalek? Ba ote dute itzalik gure itzalek. Eta itzalen itzalek itzalik?? Nik uste Itzalaren itzala, bere itzalean islatzea earra izando dela, eta hurrengo itzalak?
Mmmmmmmmmm, zenbat itzal maila egongo dira?
Giza itzalen ikerpena I
Eta itzalek ba ote dute pentsamendurik?
Hala badute zer pentsatzen ote dute gutaz, puff, hainbeste buelta ezertarako…