GAZTE MUGIMENDUA 80. HAMARKADATIK
80. hamarkada bizi izan zuten, eta bizirik dauden pertsonaia gazte batzuk etorri zaizkigu garai hartako gazte mugimenduaren berri ematera. Beraiek dira garai hartako mobiden testigu eta memoria. Gazte mugimenduak eduki zuen leherketa lehen eskutik ezagutu zuten eta baita ere berau kutsatu zuen zaldiaren kolore berdea. Oraindik ere erreferente den musika estilo baten garaia, errepresioak ere gogor ikutu zuen bortizkeri polizialak…
Zarautzek eduki dituen Gaztetxe ezberdinen inguruan ere hitzegin dute, askok ezagutu ere egingo ez zutena. Garai zaharrak gogoratuz etorkizuna gurea da!
HEMEN entzun dezakezue lehen zatia eta HEMEN bigarrena.

EZ GORROTATU KOMUNIKABIDEAK, SORTU ITZAZU!
Patxi Gaztelumendi larrabetzuarrak eskeini dizkigu komunikabideei buruzuko zenbait gogoeta. Gaur egungo egoera eta etorkizuneko joerak aztertzen aritu gara. Interneten garrantziaz jabetuz geuk geure informazioa sortu, kudeatu eta zabaldu behar dugula argi geratu zaigu.
HEMEN entzun dezakezue txarla.
Ordu bete baino geixeago da eta 50 MB pixatzen ditu! Aurreko audio fitxategiak bezala, hau ere ogg formatu librean dago, beraz kodekak jetsi beharko dituzue Window$ erabiltzen baduzue behintzat ![]()
ZUZENEKO EMISIOA GAUERO!
Gaurtik hasita gauero 10:00etatik 11:00etara zuzenean emititzen saiatuko gara Iternet bidez.
“Ahuntzaren gauerdiko eztula” da emisioaren izena
HEMEN sakatu entzuteko.
Ez dugu zihurtatzen lortuko dugunik baina badazpada ere adi abili!
Stokolm S.-ren atzoko kontzertua!
Mundiala izan zen atzoko kontzertua. Egun guztia bezala, asteburu luze hau bezala. ZUEK BEZALA!
Kalitate exkaxekoak diren arren, HEMEN entzun ditzakezue.
Ohar moduan: fitxategiak ogg formatu askean daude, zihurrekin Window$ sistema eragilea izango duzunez pasa zaitez hemendik kodeka jesteko. GNU/Linux sistema eragila baduzu ez duzu inolako arazori izango
ON EGIN!
OKUPAZIOAREN BIDEOA!
BIDEOA ikus dezakezue!
Ta gogoratu, BIHAR MANIFESTAZIOA: 17:30etan Udaletxe aurretik!
GAZTETXEA, GURE ETXEA!!