Asteburu musikala
Asteburuko kontzertuak eskuragarri daude. Mila esker hau posible egin duten pertsona guztiei! Mundiala izan zen!
Argazkia:HITZAANARI
KALANBRAZO
ZÜLO
METRALLETA
ERANTZUN
TXIXAPARRAZTA
Mila barkamen, Sekuentziaren grabazioa ezabatu egin zait
OGG-entzako sku liburua
Erabiltzaileen eskariak kontuan harturik, “ogg” formatu libreko fitxategiak nola entzun daitezkeen adierazten saiatuko gara.
Lehendabizi esan, M$ Window$ sistema eragile jabedun bat dela eta hau zure ordenagailua martxan jartzeko behar dituzun oinarrizko programak osatzen dutela. Sistema eragile hau enpresa pribatu batek egin du eta ez du esaten nola egin duen ezta zer egiten duen ere.
GNU/Linux sistema eragile aske bat da mundu osoko jendearen borondatez egina. Gaur egun edozer gauza egin daiteke esfortzu edo jakinduria gehiegirik gabe. Guk, software librearen aldeko apustua egiten dugu, batez ere, egungo sistema kapitalistaren baloreetaik urrun, autogestio eta elkarlanean oinarritzen delako. Propietate intelektualaren iruzurra ere intentzio berdineki sortzen da: interes ekonomikoak.
Honen aurrean formatu libreak erabiltzen ditugu, adibidez “ogg”. Winamp bezalako programaren bat erabiltzen baduzu plugin HAU behar duzu. Irratia entzuteko, klik egin eskubiko botoiaz irratiaren irudian eta gero helbidea kopiatzeko esan. Ondoren ireki musika entzuteko programaren bat eta bertan “URL” edo helbidea irakitzeko esan, eta hor itsatsi lehen kopiaturiko helbidea (ez badakizu nola egin kopiatu helbide hau: http://xakela.dyndns.org:9001/example1.ogg ).Irratiaren irudia dagoenean egongo gara emititzen, oraingoz gaueko 9rak aldera.
Bitartean HEMEN entzun ditzakezue buruturiko irratsaio, elkarrizketa, hitzaldi eta abar!
Gure baloreak alor guztietan aplikatzen saiatu behar dugu, beraz erabili software librea eta formatu libreak! Laster ikastaroa Gaztetxean!
Eduki berriak!
Arraio Irratia berpizten ari da!! Horren lekuko dira, oraingoz, internet bidez egiten ari diren irratsaioak. Hauek gaueko 10ak aldera izaten dira eta irratiaren irudian klik eginez entzun ahal dira.
HEMEN entzuteko material ugari duzue: MOVEko hitzaldia, irratsaioak, 80ko hamarkadako musikaren inguruko mahai-ingurua eta abar!
Helbide honetan edukiak satzen joango gara, beraz ez ahaztu noizean behin bisitatzea!
Eduki berriak!!
Gaztetxean sortzen den guztia zuenganatzeko asmotan hemen ipintzen dizkizuegu hitzaldi, kontzertu eta bertso saioa.
· 80, hamarkadatik hona musikak eduki duen eboluzioa, garaiko egoera, zarauzko gertakizunak eta abar luze bat!! HEMEN (76 Mb)
· Mexikana Klandestinaren kontzertua! HEMEN (111 Mb)
· Bertso saioa Gurru eta Iñigo Eizagirreren eskutik HEMEN (52 Mb)
· Patxi Gaztelumendiren eskutik Amagoia Ibanek eman zuen hitzaldiari buruzko elkarrizketa HEMEN

Aholkua: fitxategiak zuzenean jetsi beharrean ireki entzuteko programaren bat eta bertan jarri loturaren helbidea. Helbide hau lortzeko aski duzu eskubiko botoiaz klik egitea linkaren gainean eta gero helbidea kopiatzeko esan.
IRRATIA BADABIL!!!!
Gaixo egoteak zerbait probetxuzkoa egiteko beta utzi dit ![]()
Arazo teknikoak gaindituta, oraingoan bai, gauero emititzen saiatuko gara. Ordutegi aldaketak web orrian bertan jarriko ditugu, beraz adi ibili!
Norbait interesatua badago edo ideia berririk badu etor dadila Gaztetxera eta hitzegin dezala gurekin. Mila esker zuen pazientziagatik!
Hemendik aurrera irratiaren irudia dagoenean egongo gara emititzen.
Aurrera begira norbaitek parte hartu edo ideiarik badu idatz dezala komentario bat. Mila esker!