Putzuzuloren II. urteurrena!
Hutsik eta hilda zegoen fabrika hura okupatu genuen eguna atzo goizean izan zela ematen duen arren, kolorez eta bizi bizi daukagun xakelen amets fabrikak bere bigarren urteurrena betetzen du eta urriaren 26tik azaroaren 4a bitartean egunero egunero izango da zer ikusi eta non parte hartu. Beraz adi agendari eta animatu parte hartzera eta bi urte zoragarri hauek ospatzera! (Azken eguneraketa: 2007-10-25)
- 26 - Bertsiyo gaua (betiko bertsio mitiko denak zarauzko musikarien eskutik) + DJak
- 27 - Putzuzulo Zaratafest: antimaster (mexicrust) + cemento (rock gordina vlc) + burning cuchillo (neocrust satander) + roman castevet (zaparra cantabriatik) + the new mogambo all stars (bertsio festa trintxerpetik) + poltergroom (rock experimentala londrestik) + bilge pump (jazz rocka leeds hiritik)
- 28 - Haurren eguna: 10:00tan: jolasak eta eskulanak haurrentzat eta 17:00tan ipuin kontalaria (Ainhoa Alberdi) eta txokolatada
- 29 - Hitzaldia: gaur egun modan dauden dietak: begetarianoa, makrobiotikoa,…
- 30 - Urteurrena: brindis, ttuntturro, bazkari eta festa
- 31 - Tortilla patata lehiaketa + Joseba Tapia + 11 Bertute + montetxio koroa + …
- 1 - I. putzuzulo biatloia + hamaiketakua + euskal dantzak + herri bazkaya + triki poteua + berbena Impecables (napar mex)
- 2 - Mus txapelketa + monologo + herri kantu afaya + txiste kontalaria
- 3 - 17:00tan: futbolin txapelketa + talo jana + 22:00tan antzerkia (tosolako gazteen antzerkia)
- 4 - II. Arraio marathoia zuzenean gaztetxetik
Kartelak
Sakatu bertsio handiago baterako
Putzuzulo amets fabrikaren urteurrena!!
Pasa da urtea. Errez esaten den esaldi horrek guretzat ikaragarrizko lan eta esperientzi aberasgarria suposatzen du. Orain urtebete gazteon indarrez, okupazioa tresna moduan erabiliz, gure ametsak errealitate bilakatu genituen. Ibilbide luzea egin dugu 2005eko urriaren 30etik: ehundaka kontzertu, hitzaldi, tailer, eztabaida, joku, parranda eta abarretaz gozatzeko aukera izan dugu. Eskerrik beroenak zuzen edo zeharka lagundu, atxikimendua eman edo parte hartu duzuen guztioi!
Jarraian urteurrena ospatzeko antolatu dugun 10 eguneko egitaraua jakinarazten dizuegu, bertan ikusiko garelakoan:
· Urriak 27, ostirala: IREKIERA EGUNA!
-18:00retan Ate irekiak: dantza emanaldia (Mollarriren eskutik), Gaztetxearen ezagutza eta luntxa
-22:00etan KONTZERTUA: Lehiotikan (Iruñea) eta Sict Terror (Brasil)
· Urriak 28, larunbata:
-11:00etan Gaztetxeko II. Herri Krosa (Izerditan blai Arraio Irratiko irratsaioaren eskutik). Ondoren hamaiketakoa
-12:30etan ikuskizuna 310 Project taldearen eskutik
-14:00etan Herri bazkaria (txartelak Arrano, Tarin eta Gaztetxean 6 €-tan)
-Ondoren Txalapartariak, bertso-antzerkia Motxian taldearen eskutik, monologoa, karaokea…
-19:00retan MANIFESTAZIOA Gaztetxetik: “Gaztetxea orain eta beti!” lemapean
-21:00retatik aurrera UNBLENBLE gaua! Pariak Baien kontzertua, DJ Amoniako, edari bitxiak (SKAPA)…
· Urriak 29, igandea:
-15:30etan II. mus txapelketa (izen ematea 15:00etan) Gaztetxean
-18:30etan Kontzertua: ANARI
·Urriak 30, astelehena: URTEURREN EGUNA!!
-11:00etan brindisa (zauden lekura eraman txanpan botila bat!). Ondoren ttuntturroak giroa alaitzen
-19:00retan solasaldia: Gaztetxeak mintzagai, inguruko gaztetxekideekin
·Urriak 31, asteartea:
-10:00etan Garagardo azokaren irekiera (azaroak 5era bitartean irekita egongo da)
-20:00etan patata tortila lehiaketa (etxetik ekarri beharko da eginda)
-22:00etan ikuskizuna: Emetik bertso kabareta. Ondoren kontzertu akustikoa JONUren eskutik
·Azaroak 1, asteazkena: UMEEN EGUNA
-18:00retan TXAN MAGOA.
- Ondoren txokolatada
·Azaroak 2, osteguna:
-19:00retan solasaldia: “Palestina” mintzagai
·Azaroak 3, ostirala:
-20:00etan solasaldia: “Etxebizitza eta okupazioa” mintzagai
·Azaroak 4, larunbata:
-19:00retan antzerkia: “Mikelazulo Performance” antzerki taldearen eskutik
·Azaroak 5, igandea: ARRAIO EGUNA!
-16:00tatik 23:00ak arte IRRATI-MARATOIA! Ikusi, ikasi eta parte hartzeko aukera
-19:00retan irrati libreei buruzko DokuMentala
Urtarrilak 10… eta gero zer??
Bitartean…

PUNTUAL!!Bi kontzertu hauek zuzenean emitituko ditugu Interneten Arraio Irratiaren laguntzaz.
KONTZERTU MUNDIALAK!
HITZAtik hartua:
Zarauzko sei ikastetxeetan lanean aritzen diren 144 irakaslek Zarauzko Gaztetxeari buruzko idatzia sinatu dute. Antoniano-Oteitza, Inmaculada Ikastetxea, La Salle Ikastetxea, Lizardi Institutua, Orokieta Herri Eskola eta Salbatore Mitxelena Ikastolako irakasleak dira guztiak, eta «etorkizuneko zarauztarrak arduradunak eta askeak izatea nahi badugu», gazteei «autonomia osoz antolatuko dituzten espazioak eskaini behar» zaizkiela diote idatzian.
Urriaren 30ean okupatutako eraikina datorren urtarrilaren 10a baino lehen husteko agindua eman du epaileak, eta «herrian egunotan bizi dugun egoerak gure lanarekin harreman estua duelako» erabaki dute irakasleek iritzia ematea.
Gaztetxea dela-eta…
Honakoa da Zarauzko 144 irakaslek sinatutako agiria:
«Herriko irakasleak (eta hein batean hezitzaileak) garen aldetik, gaztetxeari buruz gure iritzia ematea erabaki dugu.
1.- Haurtzaroaren ondoren gizakioi deika datorkigun garaia da gaztaroa, eta bizialdi horretan sustraitzen dute gazteek beren nortasuna, autonomia eta banakotasuna.
2.- Konprenigarria da helduok gazteekiko eta beraien jokabide batzuekiko sarritan izaten dugun erreparoa edo ezin ulertua, baina gazte horiei konfiantza egiten eta, azken finean, elkar ulertzen saiatu beharko ginateke beste ezer baino lehen.
3.- Autonomia osoz antolatuko dituzten espazioak eskaini behar dizkiegu gazteei, etorkizuneko zarauztarrak arduradunak eta askeak izatea nahi badugu.
4. Herrian egunotan bizi dugun egoerak gure lanarekin harreman estua duelakoerabaki dugu gure iritzi hau ematea»

DESALOJORIK EZ!
Ametsen fabrika aurrera!
Abenduaren 21ean iritsi zitzaigun Gaztetxea husteko 20 egun genituela zioen gutuna. Alegia, urtarrilaren 10ean jada kanpoan izan gaitezke, kale gorrian beste behin ere.
Argi ikusi da hilabeteotan herri honek beharrezkoa duela Gaztetxea eta esan beharra dugu ez dugula itzuli nahi Manuela ostean bost urte luzez igaro genuen pasibitate garaira. Horixe nahiko lukete batzuk, isilik eta geldirik egotea; amen egitea esan eta agindutako guztiari.
Baina ez. Gu ez gaude prest inoiz baino ilusio eta gogo handienarekin urte guztian zehar borroka iraunkor baten ondorioz lortu dugun eta lortzen ari garen herri proiektu hau bertan behera utzi eta ahazteko. Zoritxarreko espekulatzaile berekoi baten interes ekonomikoak direla-eta kalera? Munok jarri izan duen aitzakia hauxe izan da: eraikinean edozein istripu gertatuz gero bera izango dela arduradun bakarra eta ez dagoela prest horretarako (aitzakia hau ez bazen beste bat izango zen). Baina bestalde, berak nahi izan duelako prest dago desalojo bat aurrera eramateko eta bertan izango diren istripuen ardurak bere gain hartzeko. Batean arduraduna da, eta bestean ez?
Zortzi urtez hutsik eta ezerezean aurkitzen zen eraikin bat bi hilabetean herritar asko eta askoren erreferente bihurtzera iritsi da. Baina espekulatzaile baten pentsaeran, buruan, bera dago lehenik, gero eta beti. Aurrena ni, gero ni, eta beti ni, ni, eta ni!
Guk, hala ere, argi dugu gure ametsak errealitate bihurtzen ari den etxea ilusioz, gogoz eta gogor defendatuko dugula!
Baina desalojatuak izan ostean, zer? Galdera honi erantzutea Udalari dagokio. Goiko lerroetan adierazi bezala, herritar asko eta askok beharrezkotzat ikusten du leku autogestionatu bat eta hori Udalak onartu beharra dauka. Guk, berriz, behin eta berriz dioguna: ezer berririk eskaini ezean, okupazioaren bideari helduko diogu. Eta bukatzeko esan, pentsatua zegoen egitarauarekin eta mobilizazioekin aurrera jarraituko dugula eta herritar guztiak gonbidatuak zaudetela bertan parte hartzera.
Desalojorik ez!


