Xakela Gaztetxe Asanblada


ZarataZarautz-en eskutik Hardcore kontzertua larunbatean

Posted in Kontzertuak by Administrator on the maiatza 6th, 2008

Larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, beste kontzertu bat dago iragarrita Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik 3 taldek joko dute bertan.

Bartzelonako Violent Headache talde mitikoaren kontzertua izango da. 90. hamarkadako Hardcore talde mitikoak bixita egingo du larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urte batzuk jo gabe egon ondoren berriz itzuli dira eszenatokietara eta Putzuzuloko kontzertu gelan ikusteko parada paregabea izango da larunbat hontakoa.

Bartzelonako taldeaz gain, Tolosaldeko RAS eta Galdakaoko Venereal Disease taldeak arituko dira. Kontzertua gaueko 21:30etan hasiko da eta sarrera 4 eurokoa izango da.

Grindcore kontzertua larunbatean

Posted in Kontzertuak by Administrator on the apirila 9th, 2008

Larunbat honetan, Apirilaren 12an, Grindcore gau bortitza izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Euskal Herriko 3 talde eta Madrilgo Looking for an answer taldea ikusteko aukera izango duzue.

Larunbateko kontzertuen kartela

Negua girotzeko rock kontzertu bi 12an

Posted in Berriak, Kontzertuak by Administrator on the urtarrila 2nd, 2008

Egun hauetako edari bizigarrietan ito gabe geratu diren xakelak kontzertu paregabeaz gozatzeko aukera izango dute

  • INOREN ERO NI Andoaindik BAP taldean eta Anarirekin jardundako musikariez osatutako taldea, rock gordina zuzenean baxulari berriaren estreinu kontzertua delarik!
  • VICTIM CHAOS Japoniatik zuzenean Punk Rock Melodikoa egiten duen hirukotea. Inguru hauetan kontzertu gutxi emango dituzte… galdu ezin duzun aukera!

Zarauztarren Old school kontzertua Abenduaren 29an

Posted in Berriak, Kontzertuak by Administrator on the abendua 18th, 2007

Euskarastea hasi egin besterik ez den arren, norberak bere agendan Abenduaren 29rako tartetxo bat egin dezala!

  • Iluna Beltz - Borgeto beltzetik zuzenean betiko Hardcorea! Bideo zati bat ikusgarri hemen
  • Burux Lee - Folkcore eta Mantisa taldeetako kideekin osatutako talde berria. HC Old School eta New School arteko nahasketa bikaina!


(Klikatu bertsio handiagorako)

Euskarastea ospatuko dugu abenduaren 15-22 bitartean

Posted in Berriak, Hitzaldiak, Kontzertuak by Administrator on the abendua 4th, 2007

Abenduaren 15etik 22ra EUSKARASTEA antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan

Zarauzko AEK Euskaltegiak, Urola Kostako HITZAk eta XAKELA Gaste Asanbladak antolatu dugu. Zarauztarrak, eta bertaratu nahi duzuen guztiak euskararen etorkizunaz hausnartu ta gure artean goxo gozatzeko. Programa eta honen kartela jarraian. Irakurri eta zabaldu!

  • Abenduak 15, 22:00tan. “Beteluko balnearioko mirakulua” TXOTX Tolosako antzerki taldea.
  • Abenduak 17, 19:00tan. Xamar: “Euskararen iraupena: kasualitatea baina zerbait gehiago”
  • Abenduak 18, 19:00tan. Josu Amezaga: “Zer da kultura, euskal kultura, herri kultura eta XXI. mendeko kultura”
  • Abenduak 19, 19:00tan. Iñaki Urruzola: “Kulturaren eta kulturgintzaren garabideak eta kulturaren transmisioa”
  • Abenduak 20, 19:00tan. Herriko talde eta eragileekin elkartrukea: “Zein da euskararen etorkizuna Zautzen?”
  • Abenduak 21, 22:00tan. “Koplak jarriko zizkiguntenk” txapelketan:
    • Andoni Egaña
    • Arkaitz Estiballes
    • Onintza Enbeita
    • Iñaki Viñaspre
    • Julen Zelaieta
    • Mantxi
    • Loidisaletxe
    • Amaia Agirre
    • Jexux Mari Irazu
    • Julen Zulaika
    • Nerea Elustondo
    • Maddalen Arzallus
    • Joxe Mari Carrere (kontalaria)
    • Arkaitz eta Miriam (Nafarroako trikitilari mundial saltseroen laguntzarekin)
  • Abenduak 22, goizean zehar. Santo Tomas azoka Ipurdi plazan.
  • Abenduak 22, 22:30tan. Gu ta gutarrak

Klikatu kartela tamainu handiagoan ikusteko.

« Aurreko orrialdeaHurrengo orrialdea »