Gaztexeko 4. urteurreneko egitaraua
Putzuzulo Gaztetxearen 4. urteurrenaren bideo eta aperitifaren ostean, hemen duzue Urriaren 30etik Azaroaren 22ra arte Gaztetxean izango duzuena:
Palestina eta Honduras-i buruzko hitzaldiak
Kaixo lagunok!
Datorren astean bi zita garrantzitsu ditugu Putzuzulo Amets Fabrikan. Bi hitzaldi antolatu ditugu, astelehenean eta asteazkenean. Biak ere oso interesgarriak izango direlakoan putzuzulora gerturatzera gonbidatzen dizuegu. Astelehenean Alberto Arce kazetaria izango dugu, Gazan grabatu zuen dokumentala ikusgai izango da eta honen inguruan berarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Asteazkenean aldiz Betty Matamoros Hondurasko estatu kolpearen aurkako frontearen nazioarteko arduraduna. Munduko bi gatazka gogor hauek gertutik ezagutzeko aukera bikaina. Asko eskertuko genuke mezu hau ahalik eta gehien zabaltzen lagunduko bazenigute.
Mila esker
Putzuzulo Gaztetxeko 4. urteurreneko bideoa ikusgai!!
Aurreko urteko urteurreneko egitarau aurkezpen bideoak izan zuen arrakasta eta gero aurten ere Putzuzulo films-eko aktore, zuzendari, kameralari eta gidoilari denak martxan jarri gara aurtengo urteurreneko bideoa osatzeko…. Pelikula hobeto esanda! jejejeje.
Bertan Putzuzuloren 4.uteurren honetan izango ditugun ekintza gehienen berri ematen dizuegu: 4 urte = 4 aste ekintzaz josita!!!
Eta muxu handi bi jasoko dituzue urteurrenean parte hartzen baduzue… jakin denetzat tokia dagoela bai ikuskizunak ikusteko eta baita gauzak antolatzen eskutxo bat botatzeko…. baina batez ere putzuzuloz gozatzeko.
Gaztetxeko 4. urteurrenaren aperitifa
Aupa gaztiak! Hona hemen gaztetxeko 4.urteurrenan aperitifa. Urriaren 16an kontzertu interexgarri bezain likatsua izango dugu Putzuzulon.
Alde batetik, Lekunberrin sorturiko Berri Txarrak talde aski ezaguna eta bestetik gure herriko Humilitate taldea.
ADI KONTZERTU HONETARAKO SARRERAK AMAITU EGIN DIRA ETA!!!
Hoixe ba, hasi motorrak prepaatzen urteurrena badator eta!!



