Xakela Gaztetxe Asanblada


Mila esker Deabruei!

Posted in Berriak, Kontzertuak by Administrator on the uztaila 28th, 2008

Kontzertu zoragarriaz gozatu ahal izan genuen pasa den ostiralean. Putzuzuloko termometroa gori gori jarri zen eta goraino bete zen Deabruak teilatuetan taldearen doinuekin gozatzeko. Kontzertua benetan bikaina izan zen eta indar handikoa. Taldea eta ikusleen artean dantza ugari izan zen eta beti da atsegingarria ikuslea eta taldea dena bat izatea… bien artean sarri sortzen den harresi mugaezin hori hasieratik puskatu zen Imanol abeslaria jendartera dantzara jeitsi ostean. Horrek jendea dantzan jarri eta abeslari bera ere altxa eta jende gainean dantzan alde batera eta bestera ibili genuan.

Oso egun politaz gozatu genuen. Goizetik sukaldean bazkaria prestatu… terrazan giro bikainean bazkaria, mus partidak, triki poteoa…. HORRELA ERRAZ BIZI DAITEKE!

Hemendik aurrera ere bidean deabruak putzuzuloan sartuko direlakoan eskuminak ametsen fabrikatik!!

AUPA DT FAMILIA!

Deabruak teilatuetan taldeak putzuzuloko kontzertuari buruz egindako kronika:

http://www.deabruakteilatuetan.com/deabru.php

2 Responses to 'Mila esker Deabruei!'

Subscribe to comments with RSS

  1. _-_-_-_-_ said,

    on uztaila 28th, 2008 at 12:55

    Hori bai gaua, bero pixkat iƱagatik barran bazeon zerrekin prexkatu, zumo, zerbeza, konbinatu ta kalimotxo. Ederki jun tzan ta ea beste batean errepikatzeko aukera daon, dudik gabe onena bazkaya, eskerrik asko sukaldari paregabiai.

  2. xarma said,

    on uztaila 28th, 2008 at 16:51

    bikaina!

Leave a Reply