Xakela Gaztetxe Asanblada


Ez dugu esnatu nahi! Zatoz gurekin amestera.

Posted in Berriak by Administrator on the martxoa 1st, 2006

-
Gogoratu martxoan sartzear gauela eta PUTZUZULO AMETS
FABRIKAN garai berri bati hasiera ematera goazela. orain arte egitaraua
antolatzeko eraman dugun egitura aldatu eta berrikuntza pila bat aurkeztu
nahi ditugu. Horrela, badira aurreko egitarauan agertzen ziren ekintza
batzuk: zine foruma, malabar tailerra, antzerki tailerra, …. baina
berrikuntzak ere badatoz amets fabrikara.
MartxubaHandian ikusteko
Hemendik aurrera Xakela Gaztetxe Asanbladak asteka banatuko du egitaraua eta hilabetean bi aste izango dira, bertan gai jakin bati buruz izango diren ekintza guztiak. Horrela hilabete honetan EMAKUME ASTEA dugu martxoaren 6tik-12ra eta PUNK DIY astea martxoaren 20tik-26ra.

Aste hauez gain esan behar dugu egitarauak beste hainbat ekintza izango
dituela. Ongi informatuak egoteko hilabete guztiko kartela jarriko dugu lehenik eta epeak hurbiltzen diren neurrian gauzak gehiago zehazten
joango gara. Beraz besterik gabe aste honi hasiera emango diogu eta
denoi gonbidatzen zaituztegu bertara hurbiltzera eta bertako ekintzei
oihartzuna ematen laguntzera. Etorri ez dena nahi ez duelako izan dadila
eta ez enteratu ez delako!

MARTXOAK 1: “tukutun” taldearen eskutik txalapartari buruzko hitzaldi eta solasalditxoa bideo eta guzti, 19:30tan

MARTXOAK 2: “malabar tailerra”, 18:00tan

MARTXOAK 3: “antzerki tailerra”, 17:30tan
“Asier Serrano” zuzenean 22:00tan

MARTXOAK 4: “Grind Asault” fanzinearen aurkezpen kontzertua
Venereal Disease (Barakaldo) + Miau (Idiazabal) + Megaez (Donosti) 22:00tan


Zinia

Honekin batera gogoratu, arraio irrati librea fm-ra pasatzeko egiten ari den saiakera eta lanez gain aurrera jarraitzen duela eta asteazken honetan
programa berria estreinatuko da: “asteazkenetan hasten da asteburua” 22:00tatik aurrea arrio irrati librean.

9 Responses to 'Ez dugu esnatu nahi! Zatoz gurekin amestera.'

Subscribe to comments with RSS

  1. zahartzen said,

    on martxoa 7th, 2006 at 13:19

    Hi ta martxoak 10ean antzerki taillerra gain z al dago ba TTP performantza gaueko 22etaik aurrera?

    Segi lanean, ondo ari zarete eta!
    xaharra

  2. With you said,

    on martxoa 7th, 2006 at 18:23

    Tximas, zurekin izaten ditudan amets lizunetatik ez dut esnatu nahi…

    Ea asmatzeken zein nauken, ta ez hasi beira IP ta olako pijotadak.

  3. Administrator said,

    on martxoa 7th, 2006 at 22:55

    lasai, zure ip-a gatik ez dakit nola izena duzun… oraingoz ;)

    gauza da nerekin jende askok amesten duela, ta ez badiazu pista gehiago ematen. ia, esan zer amets eduki dituzun with my!

  4. patxin said,

    on martxoa 8th, 2006 at 1:33

    webgune honetan kontaktuan txoko bat jarri ber alda o????

  5. zulo said,

    on martxoa 8th, 2006 at 15:02

    kontaktu txoko bat ya!

  6. Administrator said,

    on martxoa 8th, 2006 at 15:52

    egin zerrenda bat ta ikusiko deu… ez kritikatu bakarrik, aportatu zerbait! ;)

  7. With you said,

    on martxoa 8th, 2006 at 17:17

    ooooo tximas maitea… ze bero jartzen nauzun….. aaaaaa lepoan egiten dizkidazun hortzakatxo horiek…

    MUERDEME!!!!!

    Beste pista bat…

  8. With you said,

    on martxoa 11th, 2006 at 15:11

    Triste nago… zergatik ez didazu erantzuten??… katuak jan al dizu mingaina??, ez dakizu ondo nik zer egingo nukeen mingain horrekin…

  9. iceman said,

    on martxoa 16th, 2006 at 9:57

    tximasekin berotzeanak ez daka bate gusto honik

Leave a Reply