Xakela Gaztetxe Asanblada


Iritsi da eguna!

Posted in Berriak by Administrator on the urtarrila 9th, 2006

71 egun eta gero oraindik hemen jarraitzen dugu. Eta pixkaterako izango dela espero dugu. Udalarekin harremanetan hasi ginen desalojoaren mamua atzeratzeko asmotan. Hainbat bilera egin ondoren akordio batetara iristeko bidean gaudela dirudi. Muno, eraikinaren jabearekin ere hitzegin dugu eta berak alokairu bat eskeini digu Gaztetxearen truk. Badirudi eraman dugun bideak, eduki ditugun atxikimenduak eta herriak ematen digun babesak zer pentsatua eman diela.
Negoziazioek beren fruituak emango dituztelakoan gaude baina argi dugu gure printzipioei ez diegula muzin egingo eta desalojatu arren ez garela Gaztetxerik gabe geratuko Udalaren zain.

Lerro haueteik dei bat luzatzen dugu, orain inoiz baino ozenago, etor daitezela zarauzko eta Euskal Herriko xakel guztiak Putzuzuloan murgiltzera. Baita eskerrak eman ere ametsen fabrikan lan egin, lagundu edota parte hartu duzuen gazte, ume, heldu, agure, zahar, artista, animalia, landare eta abarrei. Eskerrak ametsak egi bihurtzeagatik.

PUTZUZULO BIZIRIK ETA TINKO!
DESALOJORIK EZ! REALOJOA BAI!

pd. Gaztetxeko otar ikeragarrien zozketaren zenbaki sarituak hauek dira. Epea 15 egunekoa da.
lehen saria: 6189
bigarren saria: 1797

5 Responses to 'Iritsi da eguna!'

Subscribe to comments with RSS

  1. ll said,

    on urtarrila 11th, 2006 at 13:53

    Ez zaitezte desanimatu, jarraitu gogor ez baita ezer gertatu, jarraitu beti bezala eta poliziaren aurrean ez etsi. Ametsenea gogoan!!

  2. Iñor_Ez said,

    on urtarrila 12th, 2006 at 9:35

    Seguruan asuntua zmz doa??, nola dago egitea taldea??

  3. ieup said,

    on urtarrila 12th, 2006 at 15:07

    gauza oso ondo ziak eta heldu horrei dedio!!!!

  4. ñooooooooooo said,

    on urtarrila 12th, 2006 at 16:47

    Hau ze arraio dek????

    http://zakilatente.blogspot.com/2006/01/bero-egiten-du-ametsen-fabrikan.html

    Nork idatzi dik????

  5. Magabila said,

    on urtarrila 21st, 2006 at 18:43

    Iepa jende,azkenean ze pasatu da? Desalojorik egon alda?

Leave a Reply