Asteburua bizi-bizi!
Bueno ba bai, batzuk nahi ez arren bizirik jarraitzen dugu!! Eta bizirik
gauden neurrian ahalik eta gehien bizitzen ahalegintzen jarraituko dugu!!
Horretarako hona hemen astebururako prestatua dugun porrusalda!!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Zirko mundiala!!

Gaur Gaztetxeara pailazo berezi batzuk etorri zaizkigu, pailazo skaterrak! Txokolate eta bizkotxoez gozatzearekin batera ikuskizun aparta eskeini dute pailazoek. Gainera, patinatzeaz gain malabarekin ere ongi moldatzen direla erakutsi digute.
Umeek ere izan dute parte hartzeko aukera, skate zirkuitoan ibiliz, hori bai kasko eta helduen zaintzapean. Erorketak nola egin ere ikasi dugu!

Eduki berriak!!
Gaztetxean sortzen den guztia zuenganatzeko asmotan hemen ipintzen dizkizuegu hitzaldi, kontzertu eta bertso saioa.
· 80, hamarkadatik hona musikak eduki duen eboluzioa, garaiko egoera, zarauzko gertakizunak eta abar luze bat!! HEMEN (76 Mb)
· Mexikana Klandestinaren kontzertua! HEMEN (111 Mb)
· Bertso saioa Gurru eta Iñigo Eizagirreren eskutik HEMEN (52 Mb)
· Patxi Gaztelumendiren eskutik Amagoia Ibanek eman zuen hitzaldiari buruzko elkarrizketa HEMEN

Aholkua: fitxategiak zuzenean jetsi beharrean ireki entzuteko programaren bat eta bertan jarri loturaren helbidea. Helbide hau lortzeko aski duzu eskubiko botoiaz klik egitea linkaren gainean eta gero helbidea kopiatzeko esan.
Skate-Zirkoa igandean!
Zarauzko Gaztetxea ametsen fabrika dela esaten ari gara egunotan, eta horrela dirudi. Egunak joan, egunak etorri, asanblea bakoitzean ideia asmo eta kolore berriak agertzen zaizkigu. Horren harira, honakoa antolatu dute skate aretoaz arduratzen diren surflariek eta gainerako kirolariek:
Igande honetan, azaroaren 13an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Zarauzko Gaztetxean, SKATE ZIRKOA.
Zer da hori?
Skate aretoaren inaugurazio ekitaldiarekin bat eginez, Zarauzko haur, guraso, gazte eta herritar guztientzako ikuskizun berezia antolatu dugu.
* Malabarak ikusteko eta malabaretan aritzeko aukera.
* Magia emanaldia.
* Pailazoak.
* Haurrentzako txokolatada, dohainik.
* Pailazoak skate egiten.
* Eta beste hainbat sorpresa.

Gurasoei, haurrekin batera bizkotxoren bat edo beste egin eta ekartzeko gonbidapena ere egiten diegu hemendik.
Aurreko asteburuan ia mila lagun elkartu genituen skate, BMX eta mountain board ikuskizunean, bereziki gazteak.
Orain, igande honetan, haurrentzako ekitaldia antolatu dugu: SKATE ZIRKOA. Skate aretoa Gaztetxeko txiki park berezia bihurtuko dugu, inauguratzeko, eta giro ederra izango dugu.
Osasuna eta askatasuna!
Egitarauak aurrera darrai
Aupa gente!!
Larunbat honetarako bertso bazkarirako euskal herriko txapelketan jardun diren bi bertsolari ospetsu: inigo izagirre (itziar) eta miren artetxe (hendaia). beraz saio dotorea zihurtaturik eta txartela erostea falta!!

Gogoratu:
* Bihar, asteazkena, garai bateko trikitiaz solasaldia 19:30tan.
* Etzi, osteguna, “kontraesanen ispilu” begirada bat 80 hamarkadako musikaz (herriko musikaririk mitikoenak etorriko dira).
Ostiralean “ostiral akustikoak” mejikana klandestina mexikarren eskutik emanaldia eta tekilarekin eginiko edari mexikarra!!! mexikon sentitu araziko digute!!
* Larunbata bertso bazkaria miren artetxe eta inigo izagirreren eskutik
* Igandea “zine foruma: umorea” sopa de ganso (usten dut),
* Astelehenean perkusio tailerra 6tatik aurrera eraman zarata egiteko tresnak.
Asteartetik aurrera gehio eta hobeto !!!!!
ZABALDU AHALIK ETA GEHIEN!!!!
aupa danoi eta zorionak !! mezi dugu eta!!