Xakela Gaztetxe Asanblada


KONTZERTUA ASTEAZKENA ALAITZEKO: DIRTAA+FINISTERRE

Posted in Berriak by Administrator on the uztaila 21st, 2008

Asteazken honetan kontzertu interesgarria dugu putzuzulon. Zarauzko DIRTAA talde gaztea. MKT eta ERANTZUN bezalako taldeetako parteideez osatuta crusta ekarriko digute putzuzulora. Bestalde FINISTERRE dator alemanitik duela gutxi hemen izandako ALPINIST taldearekin atera berri duten diskoa aurkezten.

ESKERRIK ASKO GERTURATUKO GUZTIEI

Posted in Kontzertuak by Administrator on the uztaila 21st, 2008

Hona hemen aurreko ostiralean putzuzulon izan genuen festako irudi bat. Kontzertu politaz gozatu ahal izan genuen putzuzuloko gelarik beroenean. 3rd age attack, burux lee, mostros eta kontzertu hau posible egin zuten guztiei eskerrak Erantzun taldekoen aldetik.

argazkiak: XARMA

ZORAGARRIA “SATURDAY NIGHT FEVER”

Posted in Berriak by Administrator on the uztaila 14th, 2008

hitzak soberan daude…. mila esker danoi!!

Uztaila bero bero

Posted in Berriak, Kontzertuak by Administrator on the uztaila 10th, 2008

Eguzkia eta txomingeroz josita etorri da uztaila Zarautz aldera baina hala ere Putzuzulon neguan bezala gauzak antolatzen jarraitzen dugu beraz PARTE HARTZERA ANIMATUUUUUU!!!

Uztailerako ekintza asko eta ezberdinak antolatu ditugu, besteak beste, kontzertu akustikoa terrazan (arraioblues-en eskutik), saturday night fever, roll jolasen eguna, deabruak teilatuetan,dj makala+dj dalton, ilargi beteko gaua…..

putzuzulo_hilabetekaria

Hilabetekaria - 2008ko uztaila

multak_txakurrei_FEST

Erantzun taldeak dituen arazo ekonomiko batzuei aurre egiteko festa zaratatsua

3rd Age Attack :: Crust iluna Galizatik
Mostros :: Killer Punk Rockaren maixuak Mallorkatik
Burux Lee :: HC Old School Against Estropadak!
Erantzun :: Multaz jositako herriko fastcorea

saturday_night_fever

Saturday Night Fever - 70. 80. harmarkadetako festa!

ETA HILA ONDO AMAITZEKO MUSIKA BELTZAREN GAUA DJ MAKALA ETA DJ DALTON-EN ESKUTIKMUSIKA BELTZAREN FESTAKO KUÑA!

BELTZ URBAN GHETTO PARTY

ZarataZarautz-en eskutik Hardcore kontzertua larunbatean

Posted in Kontzertuak by Administrator on the maiatza 6th, 2008

Larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, beste kontzertu bat dago iragarrita Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik 3 taldek joko dute bertan.

Bartzelonako Violent Headache talde mitikoaren kontzertua izango da. 90. hamarkadako Hardcore talde mitikoak bixita egingo du larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urte batzuk jo gabe egon ondoren berriz itzuli dira eszenatokietara eta Putzuzuloko kontzertu gelan ikusteko parada paregabea izango da larunbat hontakoa.

Bartzelonako taldeaz gain, Tolosaldeko RAS eta Galdakaoko Venereal Disease taldeak arituko dira. Kontzertua gaueko 21:30etan hasiko da eta sarrera 4 eurokoa izango da.

Hurrengo orrialdea »