azken kontzertua
2008 Maiatzak 19
Maiatzaren 30 emango dugu gure azken kontzertua boskote bezala. Beraz, denok zaudete gonbidaturik putzuzulo gaztetxera Antxu eta Mettin jaunei agur esatera. Jarrai ezazue egurra ematen!

sekuentziaren aro berria
2008 Maiatzak 12
Denbora asko igaro da azkenengo sarreratik. Antxu (gitarra) eta Mattin (baxua) sekuentziakide ohi bilakatu dira, eta honek pentsaraztera bultzatu gaitu gura nahi, beldur, ilusio...Baina inoiz baino indarturik abiatu dugu gure aro berri hau eta prestatzen dihardugu disko berrirako sekuentzia. Beraz, 27zapata (Imanol), Mattin (bateria) eta Gari (karateka+gitarra) dira aro berri honi egurra emateko ilusio haziak ereiten ari diren hirukotea.

Azaroak 17 (2007)
2008 Maiatzak 12
Denboraren makinatik kontzertuko irudiak erreskatatu ditugu:

www.arraio.net/?p=193

Sekuentzia berria!
2007ko Azaroak 25
Dagoeneko hasi gara bigarren diska osatuko duten sekuentzia multzoa sortzen. Horien artean aurrerapen gisa Loriak udan ihintzak bezela kantua grabatu dugu Durangoko Azokarako argitaratuko den eta aurreko batean aipatu genuen bildumarako. Hitzak Xabier Izaga preso ohiak gartzelan idatzitako poema-gutun batetik daude hartuta, musika berriz maitasun, gorrotoz eta amorruz egindako doinuak dira. Entzuteko eta deskargatzeko:
www.oteitzalp.org/skt.mp3



Bizi gera eta bizirik gainera
2007ko Urriak 13
Hamar hilabete eta hiru egunez webgunea hilik egon arren, udaz geroztik taldea elkartu gara sekuentzia berriak eta kontzertuak prestatzeko lanetan. 

Musikherria musika kolektiboak eta Askatasunak elkarlanean argitaratuko dugun proiektu baterako kanta berri bat grabatzen egon gara Irailean eta laster izango duzue hemen entzuteko eta deskargatzeko aukera.

Bestalde, kontzertuekin ere hasi gara eta ze nolako kontzertua gainera! Bergaran ospatu zen Kilometroak  festan presente egon ginen. Sekulako kontzertua, ahaztu ezin izango dugun horietakoa: jendearen erantzuna, aspaldiko lagunak ikustea, oholtza gainean gozatzea, antolakuntza bikaina, bertakoek abestiak nola abesten zituzten entzutea, ... zuei esker biziago gaude, eskerrik asko!! 

Hautsetik tour...
2007ko Urtarrilak 10
Orain dela bi urte gertatu zen bezala, aurtengoan ere taldekide bat kanpora doa hiru hilabetez ikasketa praktikak egitera. Beraz derrigorrezko kontzertu geldialditxo bat egingo dugu Martxoa eta Iraila bitartean. Kantu berriak prestatu eta bigarren diskari forma pixka bat ere emateko aprobetxatuko dugu. Beraz adi datozen azken kontzertu hauei !

 

Ikasle eguna'06
2006ko Urriak 5
IAk urtero antolatzen duen Ikasle egunerako Musikherriarekin batera elkarlanean bilduma bat kaleratuko du. Diska berria prestatzen hasiak ginela, sekuentzia berri bat grabatu dugu bilduma honetarako, tiro paraboliko zuzena du izenburu eta hemen duzue deskargatzeko aukera. Ustekabez gainera, Azaroak 4ean Ikasle eguneko kontzertuetan presente egongo gara beste talde askoren artean.
[kartela]

 

Diska berria helburu
2006ko Irailak 11
Orain denbora libre pixka bat eta gogo asko ditugula ikusita, abesti berriak egiten hasi gara bigarren disko bat baitugu helburu. Honegatik zuzenekoetara baino abestiak egiten egongo gara denbora batez, hala ere seguru egon laster izango dela kontzerturen bat.

 

Uztaileko oporretatik bueltan dator Txomin!
2006ko Abuztuak 7
Uztaileko geldiunearen ondoren bagatoz bueltan Abuztuaren 25ean Zegaman eman behar degun kontzertuarekin. Indarberriturik gatoz, eta esan beharra daukagu
asko poztu gaituztela bisita liburuan irakurri ditugun lagunen komentarioek , eskerrik asko denoi!! :-D

 

Txomin bat gehiago taldean
2006ko Ekainak 21
Gari taldera bueltatu da denbora batez
opor labur batzuk hartu ondoren. Beraz txuri-beltzean egin genuen argazki dotore horren eskema hautsi da, bat gehiago baikara berriz ere!

 

Musika askea mundurat!! bilduma
2006ko Maiatzak 19
Mundurat Sarea zein bertako taldeen musika ezagutarazteko jarri zen martxan bilduma honen ideia, eta iada kalean da. Bertan zureak dira sekuentzia duzue entzungai. Honetaz gain bildumaren introan eta free software song abestiaren bertsio euskeratua egiten parte hartu dugu

info+deskargak www.mundurat.net/bilduma


Txomin bat gutxiago taldean
2006ko Maiatzak 10
Garik taldea utzi du ;-( beraz kitarra bakarrarekin jarraituko dugu aurrera. Beste nonbait bada ere, Gari segi egurra ematen!

 

Disko berria jada kalean
2006ko Apirila
Disko berriaren kaleratzearekin batera, guri buruzko informazioa plazaratzeko webgunearekin lanean jarri gara. Diska
lekua hauetan 3€ mixerableren truk!