Home
Bienvenidos a la portada
Noa hoa sarraski sionista defendatuz!!?? PDF Print E-mail
Written by Administrator   
Friday, 02 May 2008 22:01

Tolosako Sanblaspiko Gazte Asanbladatik Israeli Boikota euskal ekimenarekin bat egiten dugu, eta S.G.A.k antolaturiko Apirila Gorriaren baitan, apirilak 11, ostirala, 18:00etan Palestinari buruzko hitzaldia egongo da Otsabi Gazte Lokalean, eta 20:00etako Noari boikota egiteko elkarretaratzeko deia luzatzen dugu Leidor Aretoan. Noa abeslari israeldar sionistaren kontrako elkarretaratzerako deia luzatzen dugu.


Apirilak 11rako, gure udaletxe maitagarriak kultur eskaintza anitz bat erraztearren Noa abeslari israeldarra ekarriko du Tolosako Leidor Aretora. Israeldar abeslari hau ez da edonor, bere adierazpen ezberdinetatik jakin dugunagatik, palestinar herria zapaltzen duen sionismoaren ideologia (Israeldar estatu modernoa sortarazi duen judutar nazio askapenerako mugimendu erasokor expansionista) hartzen du bere gain.



Noa, gaztaroan Estatu Batuetatik Israelera iritsi bezain laister zerbitzu militarra betetzeko ejertzitora alistatu zen. Hori dela eta, galdetu egin zitzaion ea orain, Israel okupazio bortitz hau burutzen ari zela, Israeleko indar militarretara alistatzeko gai izango zen. Eta erantzuna hau izan zen: “Nire erantzunkizuna da, zergak ordaindu eta legea betetzea bezala, nire herrialdeko errealitatea da eta bakarrik bakeak aldatuko du”. Noarentzat antza denez, bakezaletasuna zure gobernutik hiltzeko agindua jasotzen duzunean amaitzen da. Israeldar benetako bakezaleek, okupazioan parte hartzeari uko egiten diote kontzientzia eragozpena aldarrikatuz eta zigor bezala kartzelari aurre eginez. Baina ez, errazagoa da bakearen aldeko kantak abestea eta borondate oneko israeldar enbaxadore bakezale bezala bidaiatzea munduan zehar.



Duela bi urte Noari honako hau galdetu zitzaion: “Nola konbentzitu genezake Israelgo iritzi publikoa giza eskubideak zanpatzen dituen gobernu bati (harresiaren eraikuntza, errugabeen hilketa kolektiboak…) babesik ez emateko?” Hurrengoa izan zen erantzuna: “errazago izango litzateke gure bizilagun palestinarrak bost minutuz ume errugabeak hiltzeari eta gure mugak bonbardatzeari utziko baliote (gobernu terroristak hautatzeaz gain)” Noaren sionismoarekiko harremana Ariel Sharonen aldeko adierazpen batekin baieztatu zen, zein Lehen Ministraria zelarik Libanoko inbasioaren, Sabra eta Chatilako sarraskien, Cisjordaniako harresiaren eta 2. Intifadaren erantzule nabarmena dugu. Noaren adierazpena: “Bide egokian zegoela uste dut. Gauza handiak egiteko ahalmena zuen eta penagarria suertatzen zait Israel are aurreratuagoa egiteko aukera izan aurretik gaixotu izana”.



EEBBetan haurtzaroa igaro ondoren Israel bere bizilekutzat hartu zuela jakinda, Yemendar jatorria duen abeslariari bere aberria zein zen galdetu zitzaionean, hau erantzun zuen: “Israel gehiago da Ni, nire nortasuna osatzen duten edozein herrialde baino. Gazte, erradikal, anitz eta ederra den israeldar izpiritua da berari sakonen lotzen nauena”. NBEk 194. ebazpenaren bidez 4 milioi palestinar erbesteraturi onartu behar zaien itzulpen eskubidea ukatua aurkitzen denean, ezin daiteke esan horren anitza denik. Alabaina, berak eskubide hori izan zuen. Noak palestinar herriaren aurkako okupazioaren, beldurraren, atxiloketa ilegalen, garbiketa etnikoen, lege arrazisten, sakabanaketa harresiaren, goseteen eta hilketen urte guzti hauek lasaitasun osoz ikusten duela dirudi. Sionistek hala pentsatzen dute, baina Noak ez du bere burua sionistatzat jotzen: ikusle eta jarraitzaileei bakearen maitale bezala saltzen die bere burua. Halere ez ditu bere gobernuaren ekintza kriminalak salatzen. Libanoren aurkako azken eraso masiboa jazo zenean adibidez (Israelgo ejertzitoak 1.200 pertsona baino gehiago hil zituen aste gutxitan), ez zuen dudarik izan sarraskia justifikatzeko eta ejertzitoa babesteko (Noa ejertzitoko kide izan zen Israelera iritsi zenean): http://noasite.net/noamuseum/2006/0608lebanon.htm.



Noa estatu sionistaren harreman publikoen makinaria osatzen dutenetako bat da. Honen helburua, iritzi publikoari Israelgo estatua “gazte, erradikal eta anitza” delakoaren mezua zabaltzea da. Gainera, Noak Israelen aldeko ordezkaritza papera jokatzen duela onartzen du; zalantza gabe artista bat da, baina bere musikaren edertasunak atzean daraman mezu propagandista ezkutatzen du. Palestinar herriaren gaineko zapalketa israeldarra eten nahi badugu, beharrezkoa da Noa eta bere aberkideak Palestinaren eskubideak bere osotasunean onartzea. Horretarako, Palestinako eta mundu osoko ehundaka talde biltzen dituen nazioarteko kanpainek Israelen BOIKOT ekonomiko, kultural eta akademikorako deia luzatzen dute. Apartheidaren aurkako borrokan Hegoafrikako herria lagundu zuen tresna bakezale bat da boikota.



Tolosako Sanblaspiko Gazte Asanbladatik, Israeli Boikota euskal ekimenarekin bat egiten dugu, eta S.G.A.k antolaturiko Apirila Gorriaren baitan, apirilak 11, ostirala, 18:00etan Palestinari buruzko hitzaldia egongo da Tolosako Otsabi Gazte Lokalean (igaralde kalea, 4), eta 20:00etako Noari boikota egiteko elkarretaratzeko deia luzatzen dugu Leidor Aretoan. Mezu hau eragile artistiko, administrazio publiko eta Noaren ikusleriari doa bideratuta: Gogoratu Israelek Nazioarteko Legedia, Giza Eskubideen Itunak eta palestinar herriaren eskubide legitimoak sistematikoki zapaltzen dituela. Ekitaldi mota hauetako bat kontratatu, sustatu edo hara jo egiten duen oro Israelen gerra krimenen laguntzailea da. Justizian oinarritutako bakea bultzatzen baduzu:

 


SIONISMORIK EZ! OKUPAZIOARI EZ!


PALESTINA ETA EKIALDE HURBILARENTZAKO BAKE JUSTU BATEN ALDE!

 
SGA Lezoko topagunean!!! PDF Print E-mail
Written by Administrator   
Friday, 02 May 2008 21:55

Aurtengo Lezoko Topagunera Sanblaspiko Gazte Asanbladako kide batzuk gerturatu gara! Okupazioa, arrano beltza eta AHTren kontrako banderekin, bertan pasa dugu euri zaparradaz jositako asteburu hau (nahiz eta batzuk etxera joan). Lokatzak gaindituz, hitzaldi, ekimen zein kontzertu ezberdinetan egon gara, bertako giro paregabeaz gozatuz. Hona hemen argazki batzuk:

Nazioarteko delegazio ezberdinak: Alemania, Portugal, Italia, Galizia, Asturias, Kurdistan, Palestina, Okzitania, etab.
Zein ote da eskubiko tipo izkutu hori?
Espainiar Konstituzioa eta frantziar oilaskoa Karpa handian.
SGAtik etxebizitzaren arazoaren inguruko mintegietan parte hartu genuen.
Eta, nola ez, Palestinarekin elkartasunean ISRAELI BOIKOTA!
Last Updated ( Friday, 02 May 2008 21:59 )
 
Urtarrilako Gazte Asanbladen etxebizitza eskubidearen aldeko ekimenekin bat PDF Print E-mail
Written by Administrator   
Friday, 02 May 2008 21:48

Tolosan, Euskal Herri guztian bezala, arazo larria dugu etxebizitzarekin. Hortaz, SGAtik Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen urtarrileko batera jotzeekin bat egin genuen. Azkeneko urteetan eman den jarrera: etxebizitzarekin negozio egitearena! Gazteak kale gorrira kondenatzen ditu! Etxebizitza ez da negozio bat, Eskubidea baizik! Beraz, etxebizitza politika berri eta justu bat exijitzen dugu. Europako herrialde batzutan ematen den alkiler soziala, pulamentuzko diru laguntzak eta baita ere, aurrekontu garden zein parte hartzaileak. Alternatibak egon badaude! Hemen falta dena da: gazteon kontura eta eskubideen kontura aberasten hari direnen arazoa konpontzeko interes falta. Tolosako Trianguloko antzineko harresiaren sarreran egin zen ekimenaren argazkiak:

Last Updated ( Friday, 02 May 2008 21:52 )
 
SGAk Apirila Gorria antolatu du Tolosan PDF Print E-mail
Written by Administrator   
Friday, 02 May 2008 21:52

Tolosako Sanblaspiko Gazte Asanbladak apirileko ostiraletan hitzaldiak antolatu ditu Izaskun auzoko Otsabi Gazte Lokalean, arratsaldeko 19:30etan.

Apirila Gorriaren helburua Tolosan sozialismoaren eta herrialde zapaldu ezberdinen arteko elkartasunaren aldeko jardunaldi batzuk antolatzea da. Hau aurrera eramateko, Boltxe, Komite Internazionalistak, Euskal Herria Sozialista eta Euskadi-Cuba eragileetako hizlariak izango dira Otsabin. Eta hilabeteari amaiera emateko, maiatzaren 1ean, Langile Eguna dela eta mobilizazio ezberdinetan parte hartu ondoren kontzertu eta festa giro alaitsuaz gozatuko dugu!

Egitaraua:

  • Apirilak 4, 18:00etan: Errepresioaren aurka, askapen nazionalaren eta sozialismoaren aldeko borroka (Boltxe eta Euskal Herria Sozialista)
  • Apirilak 11, 18:00etan: Palestinako gatazka (Komite Internazionalistak)
  • Apirilak 11, 20:30etan: Denok Leidor aretora Noa islaeldarra Boikoteatzera!
  • Apirilak 18, 19:30etan: Venezuelako iraultza (Euskal Herria Sozialista)
  • Apirilak 25, 19:30etan: Kuba (Euskadi-Cuba)
  • Maiatzak 1: Mobilizazioetan parte hartu ondoren festa giroa, kontzertuak...

Jardunaldi hauen bidez Tolosako herriari eta gazte mugimenduari ikuspegi kritiko bat eskaini nahi diogu. Ostiral arratsaldetan bertaratzera eta parte hartzera animatzen zaituztegu!

Last Updated ( Friday, 02 May 2008 21:55 )
 
 
Valid XHTML 1.0 Transitional