|
1.)
Musika lehiaketa Donostia eta inguruko zenbait herrietako taldeei
soilik mugatua dago. Honela, jarraian aipatzen diren herrietako
musika taldeek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketan:
Donostia, Trintxerpe, Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Pasai Antxo,
Lezo, Orereta, Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil,
Urnieta eta Andoain. Ez dira onartuko aipatutako herrietatik kanpo
dauden taldeen grabaketak.
2.)
Musika estilo ezberdinetako talde guztiek parte hartu ahal izango dute
lehiaketan. Ez da inolako bereizketarik egingo.
3.)
Diskoren bat modu profesionalean plazaratu edo diskoetxe batekin
kontratua duten taldeek ezin izango dute musika lehiaketan parte
hartu. Izan ere, soilik talde gazteei zuzenduriko lehiaketa baita.
4.)
Lehiaketan parte hartu ahal izateko nahikoa izango da 3 abestiz
osaturiko CD bat (zuzenean, estudio edo lokal baten grabatutakoak)
eta taldearen inguruko informazioa bidaltzea apirilaren 16a
baino lehen behean zehazten den helbidera:
DONOSTIAKO
PIRATEN I. MUSIKA LEHIAKETA
1238 Posta Kutxa. 20080
Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria
5.)
Musika lehiaketak hiru fase ezberdin izango ditu:
I.
Lehenengo fasea: Epaimahaiaren hautaketa.
Zortzi talde baino gehiago aurkezten badira epaimahaiak aukeraketa bat
egingo du bigarren fasera pasako diren zortzi taldeak hautatzeko.
II.
Bigarren fasea: Finalerdiak,
apirilak 27 eta maiatzak 4. Sailkatzen diren zortzi taldeek
beren musika defendatzeko aukera izango dute zuzenekoen bitartez.
Finalerdiak bi kontzertu egunetan banatuko dira. Launa talde kontzertu
bakoitzeko. Talde bakoitzak 45 minutu inguruko errepertorioa prestatu
beharko du tartean gehienez bi bertsio sartuz. Kontzertu guztien
ondoren epaimahaiak erabakiko du finalera sailkatuko diren hiru
taldeak zeintzuk diren.
Bestalde, sailkatutako taldeei euren abestiak jotzearekin batera
Donostiako Piraten filosofia kontuan hartuz abesti bat sortu eta
jotzeko proposamena luzatzen diegu. Informazioa
www.izanpirata.info
web orrian kontsulta daiteke. Sormen lanak garrantzia izango du azken
balorazioa egiterako orduan.
III.
Hirugarren fasea: Finala, maiatzak 26.
Hiru taldeak zehaztuta hirugarren kontzertu bat egingo da Donostiako
Piraten I. Musika Lehiaketaren podiuma zehazteko.
Oharra:
Kontzertu guztien data, ordu eta lekuak antolatzaileek aldez aurretik
jakinaraziko dituzte. Aldi berean, sailkatzen diren taldeek argibide
guztiak aldez aurretik jakingo dituzte.
6.)
Epaimahaia
musika munduarekin lotura duten zenbait pertsonek osatuko dute.
Tartean izango dira musika estilo ezberdinei buruz dakiten kazetari,
musikari eta musika munduarekin lotura duten beste zenbait pertsonak.
7.)
Sariak:
I.
Musika Lehiaketaren irabazleak Aste Nagusian Donostiako
Trinitate enparantzan egin ohi dugun kontzertuari emango dio hasiera.
Karteleko beste talde handien aurretik eskainiko du kontzertua.
Honekin
batera, talde irabazleak Kaki Arkarazoren Andoaingo Garate
Estudioetan bost abesti grabatzeko aukera izango du.
II.
Gainontzeko zazpi sailkatuak ez dira esku hutsik geratuko.
Zazpiek aukera izango dute Donostiako Aste Nagusian antolatuko den
Kontzertu Maratoian parte hartzeko.
III.
Azkenik, bigarren fasea jokatzen duten zortzi taldeek
Donostiako Piratek aterako duten bilduman bina abesti sartu ahal
izango dituzte. Musikherria herri diskoetxeak babestuko du bilduma.
8.)
Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du aurreko puntuetan
azaldutako oinarriak onartzen direla.
ANIMATU ETA PARTE
HARTU PIRATEN MUSIKA LEHIAKETAN!!! |