[Mozilla] Agure bati langunduko?
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Ira 24, 22:46:18, CEST 2009
Aupa Osoitz !!
og., 2009.eko iraren 24a 14:38(e)an, Osoitz -(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Julenek egindako proposamenen artean interesgarriena Fennec iruditzen zait
> eta dagoeneko badut ordenagailuan instalatuta.
>
> Baina arazo txiki bat dut, treintaiseisean beste modu batean egiten ziren
> gauzak eta ez nago PO fitxategiekin ibiltzera ohitua:
>
> 1) Non kristo dago Fennec-en PO fitxategia? Gaur egun Translate Toolkit[1]
> hura erabiltzen jarraitu beharra dago? Galduta nago.
>
> 2) Zein Itzulpen memoria erabiltzen dut? "Nola Itzuli"[2] orrikoa nahiko
> zaharkitua dago. Librezaleko Pottlen dauden Firefox-en itzulpenak [3] hobe?
>
> 3) Poedit? Gtranslator? Virtaal? Berdin du?
Bai, Mozilla familiako softwareak eta beren eratorriek DTD eta
properties fitxategiak erabiltzen dituzte eta Pootlerekin lan egiteko
(edo PO editoreekin) PO formatura bihurtzen ditugu oraindik orain.
Fennec-en PO fitxategirik ez duzu topatuko ez garelako horrekin lanean
hasi oraindik.
Akaso merezi du Mozilla ingurunean nola lan egiten den azaltzeak (inor
beldurtzeko batere asmorik gabe), testuinguruan hobeto kokatzeko.
(Portzierto, honek guztiak aspaldi dokumentatuta behar luke... ejem)
Lokalizazio-fitxategiak Mozillaren kode-biltegian daude; "en-US" localea
da iturburua eta bakoitza arduratu behar da norbere localea eguneratuta
mantentzeaz.
Kode-biltegia garai batean CVS zen (sistema zentralizatu eta erabat
desfasatua gaur egun); orain Mercurial da (sistema banatua).
Web bidez hemen atzi daiteke biltegia: http://hg.mozilla.org/
Bertan garapeneko hainbat adar, bestelako proiektuak, eta lokalizazioak
daude.
Aplikazioen bertsioak hauek oinarrituko diren Gecko bertsioaren arabera
garatzen dira. Esate baterako, Firefox 3.5 Geckoren 1.9.1 adarraren
gainean garatu da, Firefox 3.6 Geckoren 1.9.2 adarrean oinarrituko da,
Fennec 1.0 1.9.2ren gainean, ... Adar berezi bat ere badago (trunk), eta
bertan azken-azkeneko bertsioak garatzen dira (esperimentala).
Adarraren arabera, lokalizaziorako biltegi bat edo beste erabili behar
da (kateak ere diferenteak direlako).
Hortaz:
* 1.9.1: http://hg.mozilla.org/releases/l10n-mozilla-1.9.1/eu/
* 1.9.2: http://hg.mozilla.org/releases/l10n-mozilla-1.9.2/eu/
* trunk: http://hg.mozilla.org/l10n-central/eu/
Egindako lana ondo dagoen (katerik falta den edo ez) jakiteko, dashboard
izeneko tresna dago denon eskura:
http://l10n.mozilla.org/dashboard/?locale=eu
Dashboardean zuhaitz bakoitzaren egoera agertzen zaigu (fx30, tb30,
fx35, ...). Berde badago, egunean gaude. Gorri badago, kateak falta dira.
Gorri dagoen kasuetan, "Stats" zutabeko "C" loturan sakatuta (Latest
Comparison), compare-locales izeneko script-ak atzemandako hutsak
bistaratzen zaizkigu. Finean: X fitxategia ezabatu behar dela, Y
fitxategia gehitu behar dela, wz entitatea ez dela gehiago erabiltzen.
Dashboardaz gain, tinderbox-a daukagu, build-en (konpilazioen) egoera
bistaratzen diguna. Kontua da gure biltegiko fitxategietan oinarrituta
automatikoki burutzen direla konpilazioak, testeatzeko exekutagarriak
izan ditzagun:
http://tinderbox.mozilla.org/showbuilds.cgi?tree=Mozilla-l10n-eu
Horko build-ak Mozillako FTP zerbitzarian aurkituko ditugu gauero
(helbideak proiektu/adar bakoitzeko aldatzen dira, baina nahiko erraza
da hauek topatzea).
Formatuen arteko bihurketak egiteko aipatu duzun Translate Toolkita
erabiltzen dugu, beste laguntza script txiki batzuekin batera (bide
batez, eguneraketa behar dute):
http://github.com/julen/mozilla-l10n-scripts/
Hau dana esanda eta Fennec-en kasu konkretura bueltatuz:
* Fennec-en lehenengo bertsioa 1.9.2 adarretik aterako da
* Ez dugu Fennec-en lokalizaziorik egin inoiz. Konturatuko zara
dashboardean ere ez dela agertzen; bug bat ireki behar da lanean hasi
nahi badugu (tramite hutsa)
Honekin lanean jarriz gero, galdera nagusia: zure ardurapean joango da?
Aurreko prozesuak beldurtu bazaitu (ez da zaila kudeaketa, benetan),
Calendar-en egiten duguna egin daiteke: Anderrek aplikazioaren nondik
norakoak jarraitzen ditu eta aldian behin Pootle <-> Mercurial
eguneratzeko eskatzen digu.
Prozesu osoa zeure kasa egiteko moduan ikusiz gero, laguntzeko batere
arazorik ez dut (Pi ere hor dago!).
Aipatu ez badut ere, lokalizatzaileontzat interesgarriak diren kontuak
(planifikazioak, string-en izozketa, azken orduko aldaketak, ...)
dev-l10n posta-zerrendan komentatzen dira eta ondo dator horra
harpidetuta egotea:
https://lists.mozilla.org/listinfo/dev-l10n
Itzulpen-memoriei dagokionez, uste dut hor zerbait serioagoa egin behar
dugula. Argitaratuta dauden bertsioen PO fitxategiak lortzea oso erraza
da, baina toki amankomun batean gorde behar ditugu. Librezaleko Pootlen
daudenak azken bertsiokoak dira, beraz egunean daude.
Gai honekin jarraituz, Software Librearekin lan egiten dugunontzat oso
tresna baliagarria daukagu sarean, open-tran.eu, zeinak hainbat
proiektuen artean bilaketak egiteko aukera ematen digun (oso ona termino
erabilienak detektatzeko, adibidez):
http://eu.open-tran.eu/
Komentatu ez dudan beste gauza bat: web interfaze baten bitartez
lokalizazioen biltegietan bilatzeko aukera ere badago:
* 1.9.1: http://mxr.mozilla.org/l10n-mozilla1.9.1/
* 1.9.2: http://mxr.mozilla.org/l10n-mozilla1.9.2/
* trunk: http://mxr.mozilla.org/l10n-central/
PO editoreen inguruan, nik azkenaldian Virtaal erabili dut eta oso
gustora, batez ere open-tran.eu-tik itzulpen-gomendioak ematen dituelako
sarrera bakoitzeko.
Badakigu testu-editore soil batekin ere egin daitekeela lan, baina
erroreak sartzeko aukera handia dago eta kasu horretan ez genituzke
aprobetxatuko PO formatura bihurtzearen abantailak.
En fin, igual gehiegi luzatu naiz edo detaile gehiegi eman ditut,
ikaratzeko moduan beharbada; ez zen nire asmoa, benetan!
Atalen bat berriro eta beste hitz batzuekin esplikatzea nahi baduzu,
esan lasai.
Halere nik uste momentu honetan inportanteena dela jakitea ea
zenbateraino bustitzeko prest zauden, eta horren arabera hasiko gara
pausuak banaka-banaka ematen. Bidean lagunduko dizut, ez zara galduko.
Gero arte!
Julen.
Mozilla posta zerrendari buruzko
informazio gehiago