[Mozilla] Firefox 3: bilatzaileak eta jarioak

3ARRANO 3arrano en 3arrano.com
Lun Mar 17 23:19:47 CET 2008


Jatorrizko mezua: al., 2008-03-17 14:48 +0100, egilea: Julen
> Arratsalde on !!

> Tartean eBay eta Amazon kendu genituen, baina erosketarako guneak
> direnez, esan digute mota horretako bilatzaile bat gehitu beharko
> genukeela. Halakorik okurritzen zaio inorri? Niri Elkar-en liburu,
> musika eta bideo denda datorkit burura harrapaladan.
> Elebila eta Hitza-rentzat ez dago arazorik. Bueno, azken honen
> bilatzailean datu-basearekin erroreren bat dagoela dirudi eta
> harremanetan jarri naiz hori konpon dezaten. Elebila-koekin ere orain
> jarriko naiz harremanetan baimena eskatzeko.

Gogoan dut Gara egunkarian noizean behin erosketak egiteko enpresa baten
iragarkia agertzen dela. Internet bidez ere saltzen dute, baina orain ez
naiz gogoratzen izenaz... uste dut Kamiltxo hartza saltzen zutela,
adibidez. Inor oroitzen da?




Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago