[Mozilla] firefox 3 laster-marken menua
Julen
julenx en gmail.com
Lun Mar 17 11:45:18 CET 2008
On Mon, Mar 17, 2008 at 11:35 AM, Ander Elortondo <ander en debagoiena.net> wrote:
> Aupa!
Egun on Ander !
> FF3 beta4 instalatu dut eta bertsio berria benetan dator ederra.
> Deskargak, barraren erabilpena, klabeen gogoratzearena... aldaketak
> agerikoak dira eta atseginak.
Bai, bertsio honetan aldaketak zentzu guztietan egin dira, azaletik
hasi eta barren-barreneraino.
> Laster-marken menua ere berritu da, baina nire ustez despistea sortzen
> du. Laster-markak kudeatu nahi nituen eta menuan horretarako zegoen
> aukera ez zegoela ikusirik, aukeretara joan naiz. Han ere ez dago.
> Itzuli menura eta "ikusi laster-marka guztiak" aukeratzean aurrekoa
> baino laster-marka kudeatzaile hobea atera zait, benetan txukuna.
>
> pootlen ikusi dut bertsio originalak "show" aditza erabiltzen duela,
> baina nire uste apalean "ikusi" baino hobe zegoen "kudeatu". Ohitu egin
> behar...
Gauzak espero baino azkarrago aldatzen dira: jatorrizkoan "Organize
Bookmarks" erabiltzen da orain (showAllBookmarksCmd2.label etiketa
iturburu-kodean) eta "Antolatu laster-markak" bezala agertzen da
menuan. Beraz, ez dut uste nahasbiderako aukera handirik dagoenik.
Hau da, B4 dagoeneko zaharkituta dago ;) Itzulpena probatzeko, nire
gomendioa, nightly-ak erabiltzea[1].
> iritzi xume bat besterik ez...
Ongi etorriak beti ere. Geroz eta iritzi gehiago, hobe! beraz ez izan
zalantzarik gauza gehiago komentatzeko.
Julen.
[1] ftp://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/firefox/tinderbox-builds/latest-trunk-l10n/
Mozilla posta zerrendari buruzko
informazio gehiago