[Mozilla] Firefox3: itzulpenari buruzko oharrak
Julen
julenx en gmail.com
Lun Mar 3 10:03:40 CET 2008
Ados dauden puntuak kendu ditut.
2008/2/29 pi <pi en beobide.net>:
> Julen-(e)k esan zuen:
>
> > - Esaldi proposamenak
> >
> > Editatu > Hobespenak (Tresnak > Aukerak Windowsen) > Fitxak
> > Orri berriak nola irekiko dira:
> > leiho berri batean
> > fitxa berri batean
> >
> > Errazagoa da agian:
> >
> > Ireki orri berriak:
> > leiho berrian
> > fitxa berrian
> >
>
> Ez du argi ikusten aldaketaren bigarren zatia, hau da leiho berri batean ipintzean argi dago
> horretarako leiho berri bat irekiko dela baina leiho berrian ipintzean bi leiho irekirik
> badituzu irekitako azkenengoan irekiko dela uler daiteke.
Ez nuke esango nahasmenerako bide handiegirik uzten duenik baina
arrazoi duzu. Horren arabera, ondorengoa jar liteke:
Ireki orri berriak:
leiho berri batean
fitxa berri batean
> > - Termino proposamenak:
> >
> > "e-mail":
> > "ePosta", "e-posta" eta "eposta" erabili dira. Nik uste lehenengoa
> > gramatikalki ez dela zuzena eta beste bien artean zer esan, biak ere
> > ulergarriak baitira.
>
> Niri ePosta gustatzen zait baina oker badago eposta erabiltzearen alde bozkatzen dut.
Orain behintzat ea ez dugun gerrarik "e-posta" vs "eposta". Inglesek
ere bata zein bestea nahastuta erabiltzen dute.
> > - Bestelakoak:
> >
> > Historia > Erakutsi historia guztia...
> > Laster-teklaren testua dela eta (Ktrl+Maiuskula+H), menuaren testua
> > moztuta geratzen da eta horregatik, niri behintzat, "Erakutsi historia
> > guzti..." bistaratzen da. Irtenbide bat katea "Erakutsi
> > historia..."-gatik aldatzea litzateke.
>
> Eta "Erakutsi historia" bakarrik erabiliaz ?
Horixe jarri dut xD
> >
> > "…" eta "."".""." (semi-off-topic; Pirentzat batez ere)
> > Menuetan agertu ohi diren hiru puntuak adierazteko hiru karaktere
> > segidan jarri ordez, hiru puntuak karaktere bakarrean biltzen dituen
> > karakterea erabiltzen hasi ziren. Hau horrela, leku batzutan karaktere
> > bat daukagu eta beste batzuetan beste bat. Eraginik badu bistaratzean?
> > Hau hobe agian m.d.l10n zerrendan galdetzea
>
> Ohartu nitzen bai aldaketa horretaz baina saiatu nahiz errespetatzen. Nire ustetan
> bistaratzean ez du eraginik baina ezin ziurtatu.
Hau m.d.l10n zerrendan galdetu beharko da.
> >
> > about:robots
> > Fitxategi berri bat gehitu dute frikada moduan eta hori itzultzeko...
> > ejem. Azpian itsatsiko dut guztia, ea zer diozuen:
>
> Hau itzultzea ezinbestekoa da xD xD
>
> Orain ezinezko baina ea gero denbora apur bat artu eta ea lehen itzulpen bat bidalzten
> dudan.
Ni ez naiz hori itzultzeko gai ikusten xD
Aldaketa hauek martxoaren 5etik aurrera egin ahal izango dira,
momentuz zuhaitza itxita baitago.
Julen.
Mozilla posta zerrendari buruzko
informazio gehiago