[Mozilla] Firefox 3: egoera

Julen julenx en gmail.com
Jue Feb 28 10:05:43 CET 2008


On Tue, Feb 19, 2008 at 7:41 AM, Ander Elortondo <ander en debagoiena.net> wrote:
> Aupa!

Egun on!

Sentitzen dut, kontua atzeratu zait...

>  Julen(e)k dio:
>
> > Zabaldun agertu denez, hitza guztiak batean bildu nahi dituzte. Hitzak
>  > EHko informazio lokalaren zati garrantzitsu handi bat biltzen duela
>  > ikusita, gehitzea ez litzateke ideia txarra.
>  > http://www.zabaldu.com/3513/hitzainfo_guztiak_bilduko_dituen_quotmetahitzaquot/
>  >
>  > Nere bost xentimokoa:
>  > wikipedia-eu
>  > creativecommons
>  > google
>  > yahoo
>  > elebila
>  > hitza
>  >
>  >
>  ados, ....  hausnarketarako komentarioa.
>  hitza herrietako informazio lokalaren egunkaria izanda, bilatzailean
>  informazio lokala izango genuke eta globalik ez. zergatik hitza bakarrik
>  eta berria ez?

Finean, lokalizazio bat delako. Gainera, Berriaren RSS jarioa
badaukagu gehituta. Edozein kasutan, ez dut arazorik atzera egiteko.
Hala ere, garrantzitsua da zerrenda bat behin betiko finkatzea buga
zabaldu eta aldaketak martxan jartzeko.

Julen.



Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago