[Mozilla] Firefox 3: egoera

Julen julenx en gmail.com
Mar Feb 12 19:18:03 CET 2008


Zuek esandakoak kontuan hartuz, puntuak osatzen saiatuko naiz:

On Feb 11, 2008 10:48 AM, Julen <julenx en gmail.com> wrote:
>
> - Azken berrien jarioa: profil berriein laster-marka tresna-barran
> Berriako paperezko edizioaren jarioa dago egun[4]. Nik uste egokiagoa
> dela paperezko edizioa kargatzea baino, eguneko albisteen jarioa
> kargatzea, eguneratutako informazioa eskura izateko. Honekin ados
> egotekotan, beste bug bat zabaldu beharko genuke.

Honetan ados beraz. Geroxeago zabalduko dut buga eta jakinaraziko dizuet IDa.

> - Bilaketa-motorrak. Aurretik proposatu nuen Elebila gehitzeko aukera
> nahiz eta asko ez zen gustatu... nik berriro luzatzen dut proposamena,
> arrazoi bakar eta nagusitzat erabiltzaileen onura jarriz. Aldaketa hau
> ez ezik gehiago proposa daitezke. Honetarako ere beste bug bat
> zabaltzea beharrezkoa izango zen.

Ez dakit gu hiruroz gain beste inork ezer esango duen, baina aldaketak
egitea nik uste ezinbestekoa dela. Hauek dira une honetan dauzkagun
bilatzaileak:
wikipedia-eu
amazon-en-GB
answers
creativecommons
eBay
google
yahoo

Katalanak begiratuta:
google
yahoo-ca
huubs
diec2
wikipedia-ca
llibres

Eta españolak:
drae
creativecommons
eBay-es
google
yahoo-es
wikipedia-es

Beraz, nik uste answers eta amazon-en-GB behintzat ken daitezkeela.
Agian eBay ere bai? ez dakit. yahoo-eu bezalakorik ez daukagu eta ezta
akademiaren definizio-hiztegirik. Gauza bera llibres-ekin, parekorik
ez dugu, ezta huubs bezalako albiste-bilatzailerik ere. Hortaz, nik
uste:
wikipedia-eu
creativecommons
eBay?
google
yahoo
elebila

> - Laguntza. Firefox 3rako laguntza-fitxategiak programatik webera
> pasako dira, laguntza emateko bereziki prestatu den gune batera hain
> zuzen (SUMO, support.mozilla.com). Gunea bera lokalizatzeko aukera
> badago, AMO edo mozilla-europe-rekin egin den bezala. Inor animatzen
> da lan honetan?
> Era berean, gunearekin batera laguntzaren edukia itzultzeko eskaera
> dago. SUMOko arduradun David Tenser nirekin jarri da harremanetan
> (aurreko laguntza fitxategietan neronek itzuli eta nire helbidea
> agertzen delako) eta laguntza itzuliko dugun ala ez galdetu dit. Ez
> diot ezer agindu, bigarren mailan geratzen baita laguntzaren
> itzulpena, baina lan hori egiteko aukerak irekita daude. Itzulpena
> gunean bertan egin daiteke, bereziki prestatutako TikiWiki
> plataformaren gainean. Itzulpenak izen emandako edozein erabiltzailek
> egin ditzake eta hizkuntza bakoitzeko arduradun batek (bat baino
> gehiago egon daitezke) onartu beharko ditu aldaketak. Ni agian
> animatuko naiz zerbait itzultzera denbora librean.
> Momentuz, Firefox 2ko laguntza inportatuta dago webean.

Laguntza webean egoteak alde on bat du gure kasuan: ez ditugu zertan
Firefox 3ren epeak errespetatu behar. Egokiena noski, bertsio
berriarekin batera laguntza online egotea da, baina lan hori
pixkanaka-pixkanaka egin daiteke.

Gero arte!

Julen.


Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago