[Mozilla] Thunderbird 2.0.0.9
Julen
julenx en gmail.com
Dom Nov 25 13:15:31 CET 2007
On Nov 22, 2007 10:50 PM, Mikel Olasagasti <hey_neken en mundurat.net> wrote:
> AUpa!
>
> Jatorrizko mezua: og., 2007-11-22 22:22 +0100, egilea: Julen
>
> > On Nov 22, 2007 9:21 PM, Mikel Olasagasti <hey_neken en mundurat.net> wrote:
> > > Kaixo,
> > >
> > > Jatorrizko mezua: og., 2007-11-22 10:18 +0100, egilea: pi
> > >
> > > > Julen-(e)k esan zuen:
> > > > > On Nov 18, 2007 9:01 PM, pi <pi en beobide.net> wrote:
> > > > > > Julen-(e)k esan zuen:
> > > > > > >
> > > > > > > Modu automatikoarena m.d.l10n-en galdetuko dut ea baten batek zerbait
> > > > > > > hobea duen honetarako.
> > > > > >
> > > > > > Ea
> > > > >
> > > > > Cron exekutatzeko baimenik badugu? Hala bada automatiza daiteke.
> > > > >
> > > >
> > > > Era batera edo bestera egiteko modua egongo dela pentsatzen diat, Heyneken?
> > >
> > > Bai eta ez. Ez dago modu automatikorik zuek cron-ak gehitzeko, baina
> > > noski jarri dezakegula zerbait cron-ean :)
> > >
> > > Ala ere, zein da ideia?
> >
> > Ba posta-zerrendan galdetu ostean esan dute azken bertsioen stringa
> > liburutegi batzuetan bakarrik mantentzen dutela (errazago litzateke
> > jario bat mantendu balute, ez duzue uste? proposamena luzatu beharko
> > dut...).
> > Orduan liburutegi horretako fitxategiak eskuratuta, ondorengoa egin
> > ahal izango genuke:
> >
> > <?php
> > require_once("firefoxDetails.class.php");
> > echo 'Firefoxen azken bertsioa '.LATEST_FIREFOX_VERSION.' da';
> > ?>
> >
> > Berdin Thunderbirdekin (ez dago antzekorik Calendarrentzat).
> >
> > Liburutegiaren fitxategiak baina aldian behin eguneratu egin beharko
> > lirateke, bertsio berririk aterako balitz. Horregatik cron-en beharra.
> > Egia esan, soluzio hau proposatu dute baina ez zait gehiegi gustatzen,
> > ez da batere elegantea. Funtzionatu, funtzionatuko du baina...
> >
> > Ah, fitxtegiak eskuratzeko svn bidez egin beharko zen:
> > svn co http://svn.mozilla.org/libs/product-details
>
> Bururatzen zait adibidez script txiki bat egitea non hori exekutatzean
> fitxategi hori inkluitu eta bertan dagoen aldagaia fitxategi lokal
> batean idazten duen, ondoren gure beste script batek erakusteko.
>
> Modu honekin eguneraketak daudenean soilik exekutatu behar du edonork
> php script-a web bitartez cronean behin eta berriz jarri beharrean (hit
> ratio txikia izango zen, zenbait astean behin bakarrik aldatzen delako).
>
> Bestela xmlrcp zerbitzu bat jartzea azken bertsioak kontsultatzeko, edo
> RSS/Atom jario bat... edo...
Wil Clouser web garapeneko taldekideren hitzak irakurrita ("having a
feed coming out of bouncer has been in the back of my mind for months
(years?). Webdev just hasn't had time yet.") bug bat[1] ireki dut. Ea
zerbait lortzen den ildo horretan...
Julen.
[1] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=405088
Mozilla posta zerrendari buruzko
informazio gehiago