[Mozilla] Thunderbird 2.0.0.9

Julen julenx en gmail.com
Jue Nov 22 22:22:00 CET 2007


On Nov 22, 2007 9:21 PM, Mikel Olasagasti <hey_neken en mundurat.net> wrote:
> Kaixo,
>
> Jatorrizko mezua: og., 2007-11-22 10:18 +0100, egilea: pi
>
> > Julen-(e)k esan zuen:
> > > On Nov 18, 2007 9:01 PM, pi <pi en beobide.net> wrote:
> > > > Julen-(e)k esan zuen:
> > > > >
> > > > > Modu automatikoarena m.d.l10n-en galdetuko dut ea baten batek zerbait
> > > > > hobea duen honetarako.
> > > >
> > > > Ea
> > >
> > > Cron exekutatzeko baimenik badugu? Hala bada automatiza daiteke.
> > >
> >
> > Era batera edo bestera egiteko modua egongo dela pentsatzen diat, Heyneken?
>
> Bai eta ez. Ez dago modu automatikorik zuek cron-ak gehitzeko, baina
> noski jarri dezakegula zerbait cron-ean :)
>
> Ala ere, zein da ideia?

Ba posta-zerrendan galdetu ostean esan dute azken bertsioen stringa
liburutegi batzuetan bakarrik mantentzen dutela (errazago litzateke
jario bat mantendu balute, ez duzue uste? proposamena luzatu beharko
dut...).
Orduan liburutegi horretako fitxategiak eskuratuta, ondorengoa egin
ahal izango genuke:

<?php
require_once("firefoxDetails.class.php");
echo 'Firefoxen azken bertsioa '.LATEST_FIREFOX_VERSION.' da';
?>

Berdin Thunderbirdekin (ez dago antzekorik Calendarrentzat).

Liburutegiaren fitxategiak baina aldian behin eguneratu egin beharko
lirateke, bertsio berririk aterako balitz. Horregatik cron-en beharra.
Egia esan, soluzio hau proposatu dute baina ez zait gehiegi gustatzen,
ez da batere elegantea. Funtzionatu, funtzionatuko du baina...

Ah, fitxtegiak eskuratzeko svn bidez egin beharko zen:
svn co http://svn.mozilla.org/libs/product-details


Julen.



Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago