[Mozilla] Mozilla trunk berria

3ARRANO 3arrano en 3arrano.com
Mie Nov 14 16:40:27 CET 2007


> Nire ustez (eta errespetu guztiarekin) bozketa hori alboratu egin
> beharko genuke. Hein batean demokratikoa izango da, baina ez zait
> batere serioa iruditzen irizpide bezala.
> 
> Horko hitz asko beste leku batzuetan aurrez eztabaidatuak izan dira
> (webgune, segurtasuna) eta beste askok hitz elkartuen "arazoa" dute,
> hau da, marratxoa bai/ez eta beraz irizpide bat finkatzea da arazoa,
> ez hitza bera. Edozein kasutan, egungo hitzak aldatu edo bateratzeko
> beharraren aurrean uste dut onena eztabaida itzultzaileei bideratzea
> dela.
> 
> Julen.


Egia esan niri ere ez zait gustatzen hizkuntza gaiak bozketa bidez
erabakitzea, ez da batere serioa. Baina, bestalde, Euskaltzaindia horren
atzeratuta dabilela ikusiz, itzultzaileei galdetzearekin zerbait lortuko
ote dugu?

Tira, agian kasu batzuetan bai. Beraz, ITZULera bidaliko ditugu hitzok?




Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago