[Mozilla] Mozilla trunk berria, Powered by,...

3ARRANO 3arrano en 3arrano.com
Lun Nov 12 18:00:29 CET 2007


Jatorrizko mezua: lr., 2007-11-10 00:19 +0100, egilea: pi
> Prestatu dut mozillako trunk berria lanerako hemen [1] ikusi dezakezue egoera nahiko errealista bat. Lanaren zati on 
> bat aurreko bertsiotik berreskura daiteke baina eskuz egin ebhar da sistemak fitxategiaren tokia edo izena aldatzen 
> denean itzulpenak galtzen bait ditu.
> 
> Oringoz Julen eta ni bakarrik eskeini gara lanerako eta ez dakit nik zenbat egitkeo asti izango dudan beraz 
> ahalik eta lasterren hastea izango da hoberena, horretarako banaketa egin behar eta zein puntutan harreta ipiniko 
> dugun finkatu.
> 
> Banaketa bien artan sinplea dek pootle-n agertzen diren ordenetik ni goitik hasiko nauk eta hi behetik (alderantziz 
> nahiago baduzu esan).
> 
> Ba al dago aurreko bertsiotik oker zegoen zerbaiten berri ?
> 
> Ander begiratuko al duzu zuk calendar ?
> 3arrano thunderbird-re zatia egiko moduan ?
> Inor gehiago ez da animatzen ?
> 

Barkatu orain arte ez erantzutea... ni ere animatzen naiz. Zer da egin
behar dudana? Gainbegiratu eta itzuli gabekoa itzuli? Esan zuek,
suposatzen dut "mail" dela thunderbirdena, ezta?

Bestalde, aurreko batean komentatu nuen hemen "Powered by Mozilla"
testudun banner batzuetarako itzulpena behar zela, eta euskaraz nola
itzuli... Azkenean itzulpena bi eratara emateko aukera dago:
- (testua) mozilla
- mozilla (testua)

Nik uste euskarazkorako azken hori izango dela egokiena. Baina zein
testu? Aurrekoan aipatu zirenetariko batzuk:

Mozilla (da) berme
Mozilla teknologiaz egina
Mozilla teknologiarekin
Mozilla darabil
Mozilla teknologia
(...)

Besteren bat?

Beti dago ingelesez uzteko aukera, baina itzulpen egoki bat aurkitzen
bada askoz hobe. Orain arteko itzulpenak eta "Mozilla (testua)"
egituradun bannerrak izango lukeen itxura ikusteko:

http://chevrel.org/mozco/poweredby/





Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago