[Mozilla] Gehigarrien orria euskaratzen

3ARRANO 3arrano en 3arrano.com
Jue Mar 29 21:43:04 CEST 2007


Julen(e)k dio:
> On 3/28/07, 3ARRANO <3arrano en 3arrano.com> wrote:
>   
>> Gabon, gaur bertan igo du pik itzuli beharreko fitxategi berria pootlera
>> (lehengoaren lekuan dago), kate berriak ditu itzultzeko.
>>
>> Esan didate 300 bat kate berri daudela, eta fitxategi berri honetan
>> horietariko batzuk soilik ageri dira, beraz hauek itzultzean lan gehiago
>> izango dugu :-(
>>
>> Ea poliki-poliki itzultzen dugun guztia.
>>     
>
> Goizean aritu naiz itzultzen eta ia guztia amaitu dut (%96 :)
>
>   
Jode! SuperJulen deitu beharko zaitugu! Oso ondo, ahal dudanean 
begiratuko dut gainetik.
> Zalantzazko hitzak zeuzkaten sarrerak itzuli gabe utzi ditut (sandbox,
> tagline) eta itzulpenaren gainbegiraketa egitea ondo legoke, gehienbat
> "review" eta "reviewer" hitzak agertzen ziren (dagoeneko ez dira
> azaltzen! [1]) sarreretan.
> "Review" hasieran ikuskatu bezala itzultzen hasi naiz baina gero
> konturatu naiz berrikusi erabiltzea hobe dela, gehienbat aldez
> aurretik hala erabili delako. "Reviewer" hitzari dagokionez,
> berrikusle hitza ez da existitzen eta kasu honetan ikuskatzaile
> erabiliko nuke.
>   
Ez dut uste "berrikusle" hitza ez esistitzeak arazo izan behar duenik. 
Azken batean hitz berriak asmatzea gauza ona da, batez ere ulergarriak 
direnean, eta hau da berrikusleren kasua.

Gainera, 3000 hiztegian "revisor" bilatuz "berrikusle" ageri da, 
ikuskatzailerekin batera. Niri ikuskatzaile gustatzen zait, baina agian 
jendeak ez du "berrikusi"rekin lotuko... zer uste duzue zuek?




Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago