[Mozilla] Xuxen gehigarria

Julen julenx en gmail.com
Mar Mar 27 17:07:51 CEST 2007


On 3/26/07, 3ARRANO <3arrano en 3arrano.com> wrote:
> pi(e)k dio:
> > Eta bide batez hau (webgunea) ez al zen euskaraz agertu beharko ? edo beste gauza bat da euskaratu zena :?
> >
>
> Agertu beharko zen, baina ez dakit ze arazorekin dabiltzan webgune
> berria 23an jarri eta berehala berriro kendu zuten... Hainbat aldiz eta
> leku ezberdinetan galdetu diet euskarazko itzulpenarekin zer gertatzen
> den baina ez didate erantzuten... Agian lehenengo egunak pasatu arte
> itxaron beharko da. Italierarekin berdina gertatzen dela uste dut.

Ematen duenez gauza gehiago itzuli behar dira:
http://wiki.mozilla.org/User:Clouserw/remora/localize

Oraingoan baina nahiko nahaspilatuta ez ote dabiltza Mozillakoak,
koordinazio hobearekin ezagutu ditugu...

Bide batez, AMO berrian "Sandbox" delako kontzeptua sartu dute, hau
da, gehigarri bat argitaratu aurretik probak egiteko lekua (gazteleraz
"área de pruebas" itzuli dute). Hasiera batean "Hondar-kutxa" bezala
itzulita dago oker ez banago, baina erabiltzailearentzat esanahi gutxi
duelakoan nago. Kontzeptu hori azaltzeko beste terminorik?


Julen.


Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago