[Mozilla] itzulpen irizpide zalantza

Ander Elortondo ander en debagoiena.net
Lun Ene 22 13:39:35 CET 2007


Ibon Igartua(e)k dio:
> Ander Elortondo(e)k dio:
>   
>>   fitxategi berriak 4 dira:   sunbird/calendar/chrome/calendar/ 
>> (calendar.event.dialog)  eta (calendar-recurrence dialog)
>>                                       
>> sunbird/calendar/chrome/prototypes/calendar-invitations eta lightning
>>
>> lehenengoan sortu zait zalantza, eta osotuaz joango naiz ahal dudan einean.
>> bigarrena osorik itzuli (gomendatu) dut, ez dakit zergatik agertu den, 
>> aurretik ere atal hori euskaraz dago nik daukadan bertsioan eta. (testu 
>> bakar bat daukat nire bertsioan itzuli gabe eta bi hobekuntza egin 
>> dizkiot orain berriz itzultzean)
>>
>> hirugarrena eta laugarrena oso motzak dira eta osorik itzuli (gomendatu) 
>> ditut, ea egoki iruditzen zaizuen.
>>     
>
>
>   OK!  kontuz ibili fitxategi hoiek itzultzerakoan ... teorian Pootleen 
> jarri genituen kontsulta moduan, baina ez online itzulpenak egiteko!!
>
>   Kontua da Calendarren kateak astero aldatzen direla eta momentuz 
> Pootleen ez ditugu aldaketa hoiek gauzatzen, beraz fitxategi hoiek 
> itzuli nahi badituzue hobe izango zen zuzenean niri po-ak eskatzea edo 
> ados jartzea Pootle momentu zehatz batean sinkronizatu dezadan
>
>   zein nahiago?
>
>   kate asko itzuli dituzu dagoeneko?
>
>
> agurrak,
>
> 		ibon
> _______________________________________________
> Mozilla mailing list
> Mozilla en librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/mozilla
>
>   

Ez ditut kate asko itzuli, 2., 3. eta 4. fitxategiak osoak itzuli arren, 
oso txikiak ziren eta. Lehenengoan zalantza sortu arte itzuli dut, baina 
ez dit denbora gehiegi eraman.

  fitxategi horiek astero aldatzen badira, nola sinkronizatu?  aste 
betean itzuli beharko lirateke edo badaukate modurik itzulitakoa bertsio 
berrian txertatzeko? esango nuke baietz, baina...

 nik nahiago dut online itzulpena, po fitxategiak ez ditut menderatzen eta.

Sinkronizazioa erabiliz  nik bi era egoki ikusten ditut:
 1) bertsio bat ateratzear dagoela jakinez gero, indarrak batu eta 
itzulpena egin
 2) bi edo hiru hiletik behin sinkronizatu, epe bat jarri eta itzulpena 
aurreratuaz joan.

 Fitxategi berri hauek egutegiko hurrengo bertsioak izango dituen aukera 
berriei erantzuteko da. Egia esan oso aurrerapen interesgarriak ikusten 
dizkiot proiektuari. Batetik sunbird eta ligthning talde-lanerako 
gaitasunarekin osotuko direlako (gonbiteak...) eta bestetik sun enpresa 
tartean sartu delako proiektu honetan. Open office eta calendar 
integratzekotan????  oso berri ona litzateke, baina integrazio hori nire 
burutazioa da.


informazioa:  http://weblogs.mozillazine.org/calendar/






Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago