[Mozilla] Mozillako gehigarrien orriak itzultzen

3ARRANO 3arrano en 3arrano.com
Mie Ene 17 20:51:37 CET 2007


3ARRANO(e)k dio:
> Mozilla webgunea munduko hizkuntzetara lokalizatzeko bidean beste aukera 
> bat zabaldu digute oraingoan: gehigarrien orriak itzultzekoa. Beraz, 
> pootlen [1] dauzkazue itzultzeko kateak, nahi baduzue laguntzeko. Uste 
> dut oso garrantzitsua dela gehigarrien orriak euskaraz edukitzea.
>
> Itzultzen hasi aurretik: nahiko fitxategi arraroa da eman digutena, kate 
> batzuek itzulpenaren lekuan ingelesezko kateak dauzkatelako, mezu batean 
> diotenez kate *garrantzitsuenak "forum_sink_discussion" itxurakoak* dira 
> (fitxategiaren amaieran daude). Beste kateak agian aldatu egingo dira, 
> beraz alperrikako itzulpena izan daiteke.
>
> Kontua da "forum_sink_discussion" itxurako kate hauek dagoeneko beteta 
> daukatela itzulpenaren eremua. Adibidez, honela ikusiko duzue:
>
> Jatorrizkoa:                                                             
>       Itzulpena:
> ------------------------------------------------------------------------------------------------------
> forum_last_comment_by_name_x_days_ago                Last comment by 
> %1$s made %2$s days ago
>
>
> Itzuli ostean honela geldituko da:
>
> Jatorrizkoa:                                                             
>       Itzulpena:
> ------------------------------------------------------------------------------------------------------
> forum_last_comment_by_name_x_days_ago                Azken iruzkina: 
> %1$s, orain dela %2$s egun
>
>
> Kezka edo arazoren bat baduzue galdetu hemen. Oraingoz ez dute eperik 
> jarri (edo nik ez dut ikusi).
>
> Ea denon artean itzultzen dugun!
>
>
>   


Barkatu, lotura ahaztu zait! Hau da:  
http://www.librezale.org:8080/eu/mozillawww/



Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago