[Mozilla] mozilla inkesta
Ibon Igartua
i.igartua en euskalnet.net
Lun Feb 26 19:34:32 CET 2007
Ander Elortondo(e)k dio:
>
> Izenpek egina du eskaera, (Librezale zerrendan irakurri nuen ez
> aspaldian) gure babesa garrantzitsua izan liteke.
bai, horrela da!
Izenpek dagoeneko eskaria egin zuen eta Mozillakoak beste hiru
eskariekin batera kasu berezitzat hartu dute. Orain arte Mozillaren
politika ziurtagiriekin bakarrik nazio-estatuen ziurtagiriak banatzea zen.
Izenperen kasua (beste hirurekin batera) gobernu erregionaltzat hartu
da, eta momentu honetan horri buruz eztabaidatzen ari dira. Irakurri
dudanez seguruenik azkenean banandu egingo da.
Dena den, nabigatzailearekin ez banatzeak ez du esan nahi ezin direla
izenperen ziurtagiriak Firefoxekin erabili. Erabiltzaileak root
ziurtagiria beti instalatu dezake ... dena den erosoagoa (eta ziurragoa)
da nabigatzailearekin batera instalatuta baldin badator.
Mozilla posta zerrendari buruzko
informazio gehiago