[Mozilla] Fwd: [l10n-web] Update Firefox Major update text to emplasize security
Julen
julenx en gmail.com
Lun Ago 13 17:49:00 CEST 2007
On 8/4/07, 3ARRANO <3arrano en 3arrano.com> wrote:
> Bai, bizirik nago!! Jaja... baina nahiko aparte nabil azkenaldi honetan,
> eta egun gutxi barru oporretara noa Galiza aldera. Zure itzulpena
> gustatu zait, bi gauzatxo: 'zenbait arriskuRen' jarriko nuke, eta
> 'hainbat hobekuntzaZ gozatzeko'.
>
> Besteok ados bazaudete bihar edo etzi bidaliko dut SVNra (ea nola egiten
> zen gogoratzen naizen...), zuek esan dagoen bezala ala zuzenketa biokin
> bidali, ala beste zerbait aldatu behar den.
>
> Barkatu azkenaldian horren isilik egotea, opor ostean indartuta itzuliko
> naiz ;-)
>
> Laster arte
Hortaz testua honela geratzen da:
"Firefox Segurtasun Alerta
Segurtasun arrazoiengatik oso gomendagarria da Firefoxen azken
bertsioa deskargatzea. Une honetan darabilzun bertsioak ez du sostengu
gehiago edukiko eta beraz bertsio hau
erabiltzen jarraitzen baduzu zure konputagailua zenbait arriskuren
aurrean babesik gabe izan liteke.
Online segurtasuna maximizatzeko - eta Firefox 2ak dakartzan beste
hainbat hobekuntzaz gozatzeko - egin klik azpiko 'Bertsio berria
eskuratu' botoian."
Thunderbirden mezuan esan bezala, ahal duzunean eguneratu eta bestela
abisatu nik neuk bugean fitxategi-erantsi moduan uzteko.
Julen.
Mozilla posta zerrendari buruzko
informazio gehiago