[Mozilla] Thunderbird: mezuak nola antolatu?
Garikoitz Knörr
gari en nonbait.com
Lun Abr 16 17:50:37 CEST 2007
Arratsalde on denoi:
Asmoa aspalditik nuen arren, aitortu behar dut duela gutxi hasi
naizelaThunderbird erabiltzen eguneroko posta-tresna gisa. Hortaz,
zalantza bat edo beste sortu zait. Hona horietariko bat: nola antolatzen
dituzue zuek mezuak (azpikarpetak, etab)?
Demagun hiru mezu-mota nagusi ditudala: batetik, lanekoak edo lanarekin
zerikusi zuzena dutenak; bestetik, pertsonalak (adiskideenak,
senideenak, etab.), eta, azkenik, posta-zerrendetakoak (Mozilla,
ItzuList, etab.).
Hiru multzo horietariko bakoitzarentzat karpeta bat sortzen badut,
karpeta horiek Karpeta Lokalak(*) mailaren azpikarpeta gisa sortu behar
dira, ala Sarrera-erretiluaren azpikarpeta gisa? Honelako zerbait izan
behar nuke?:
-Karpeta Lokalak
-Sarrera
-Bidaligabeko Mezuak
-...
-Lanekoak
-Pertsonalak
-Adiskideenak
-Senideenak
-Posta-zerrendak
-Mozilla
-ItzuList
-...
(*)Bide batez, ez dut ongi ulertzen karpeta lokalen kontzeptua...
Mila esker aldez aurretik.
gari
Mozilla posta zerrendari buruzko
informazio gehiago