[Mozilla] Firefox 2 Release Candidate 1

Ibon Igartua i.igartua en euskalnet.net
Vie Sep 22 00:58:06 CEST 2006


Dabintxi(e)k dio:
> http://www.mozilla.com/firefox/2.0/releasenotes/
> 
> Hau ere agertzen da instalatu ondoren lehen aldiz
> abiarazterakoan firefox-a.
> Normala al da edo errorea da?

 lasai, normala da ... web gunea oraindik ez daukate prest, baina
helbidea ondo dago!


> 2.- Hau ez dakit ziur zer den, instalatzailea ondo
> lokalizatuta dagoela ikusi dut, baina beste ez dakit
> zer den.
> "For each of Installation, New Profile, and Migration,
> verify that each interface properly localized, i.e.
> all Firefox-related strings are properly translated."
> Esango zenidake nola ikusi hau?

 bai, eskatzen dizu instalatze prozesuan zehar, edo profil berri bat
sortzerakoan, konprobatzeko ia agertzen diren testu guztiak euskaraz dauden


> 3.- "Crew Picks" delako nire laster-markak atalean
> agertzen da eta jartzen du ez dela agertu behar. Hori
> errore bat da edo nik ez dakidan beste zeozer da?
> jejeje pixkat aspergarria hau ezta :)

 zein da zure laster-marketan agertzen dena? ... Crew Picks esaten
dutenean, guk aukeratutako web guneei buruz ari dira: librezale.org
adibidez

 hori konprobatzeko, profil berri batekin egin behar duzu proba ... eta
aurreko instalazio batetik zegoena inportatu gabe!

 teorian proba hori arazorik gabe gainditu beharko luke windowspean ...
larter-marken fitxategia berdina da hiru plataformetarako

> 4.- Laster-markak ezin ditut alboko barran ireki, edo
> behar bada ez dakit nola egiten  den, norbaitek
> azalduko? Ez al da agertu behar Laster-markak atalean
> aukera bat hauek alboko barran irekitzeko?

 Ikusi menuan -> Alboko-barra -> laster-markak (Ktrl+B)


agurrak,

		ibonh



Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago