[Mozilla] Fiirefox 2, Izenpe eta Gipuzkoako foru aldundia
Ander Elortondo
ander en debagoiena.net
Jue Nov 2 08:23:15 CET 2006
Aupa!
Sustatun osakidetza dela eta administrazioaren IErekiko menpekotasunaz
aritu ginen. ikus http://www.sustatu.com/1161932615
Nik kexa ofiziala bideratu nion foru aldundiari eta erantzuna gaur jaso
dut. Asmo onak dituzte bederen.
Hona hemen galdera eta erantzuna:
*Erreferentzia zenbakia: ZB6E-4P6B-BI4A-5M4Z-L4IN-4IGP-Y7TP-WXYJ-2DEA*
*1.- BEHARTZEN DUEN ERANTZUNA:*
ANDER ELORTONDO DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA ARRASATE
*2.- KEXA / IRADOKIZUNA EGUNA:* 2006-10-27
*3.- EGINDAKO KEXA / IRADOKIZUNA:*
Ziurtagiri digitalak ez du Firefox nabigatzailearekin funtzionatzen.
GLINUX distribuzioa egin behar badu Foru Aldundiak Gipuzkoako
administrazioa garenontzat, zein da zuen aurreikuspena Internet Explorer
Linuxen instalatzea??
*4.- ERANTZUNA:*
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizugu zure kexa bide hau
erabilita helarazteagatik.
Egia da. Gaur egun guztiz ezinezkoa da Ogasunatarian ziurtagiri
digitalaren bitartez norbera autentifikatzea nabigatzailea Internert
Explorer ez bada, sinadura ActiceX baten bidez egiten baita.
Hala ere, Aldundi honetan pertsona asko eta asko guztiz inplikatuta
gaude gure zerbitzu guztiak gero eta eskuragarriagoak izan daitezen,
eta, jakina, merkatuan gehien erabiltzen diren tresnekin baliatu ahal
izatea nahi dugu. Zalantzarik gabe, Mozilla Firefox tresna horietako bat da.
Gaur egun, sinadura Izenpek ematen duen Active X baten bitartez egiten
da. Dena den, harremanetan jarraitzen dugu entitate horrekin
Ogasunatarian beste teknologia bateragarriak ere sartu ahal izan
daitezen, helburua baita ez behartzea Gipuzkoako zergadunak eta
administrazioak nabigatzaile jakin bat erabiltzera.
Jaso agur bero bat.
I.A.
Mozilla posta zerrendari buruzko
informazio gehiago