[Mozilla] Thunderbird(r)i buruz

Ander Elortondo ander en debagoiena.net
Jue Dic 28 10:25:46 CET 2006


Aupa Osoitz!

   Animo, bizitzak ematen dituen kolpeen mina denborak osatzen baitu. 
Barne min horiek baretzean helduko diozu nahi duzunari poliki-poliki, 
diozun bezala gustuko duzunatik hasiz. Niretzat beti izango zara 
librezaleko sortzaile eta erreferente, mugimendu hau, elur bola hau, 
biraka jarri zuena. Ni zu bezala ez naiz teknikoa, laguntzeko asmoa eta 
borondatea duena baizik. Baina guztion artean lortuko dugu Euskal Herri 
euskalduna.

 Jaso nire besarkada

Ander.


Osoitz(e)k dio:
> Ibon Igartua(e)k dio:
>   
>> Itzulpena egitean ez dugu "About Thunderbird" itzultzen ... "About
>> &productName;" baino
>>   
>>     
> Azalpen historikoa: &productname delako hori Mozilla Netscape 
> nabigatzailearen oinarri ez egonkorra zenetik dator eta, horrelakoa da 
> bizitza, orain Ibonek azaldutako motiboak direla eta mantentzeko beharra 
> dago. (Bide batez, Mozilla korporazioaren jarrera nahiko erratuta 
> dagoela iruditzen zait).
>
> Aitona tipuletarenak kontatzera etorri naizela eta, hortik nitaz galdetu 
> dutenei erantzuteko aprobetxatuko dut.
>
> Jada gehienek ondo dakizuenez ni ez naiz hasiera batean batzuk uste 
> zuten bezain jaioa ordenagailuekin, eta itzulpenak egiteko gaitasun 
> teknikoaren beharrak gora egin ahala gero eta kanporago geratu naiz 
> mobida guzti honetan, oso hasieratik Mozilla Piren esku utzi behar izan 
> nuen, Debian instalatzea erabaki nuen momentutik bertatik, eta ordutik 
> apurka Librezale nola hazten zen ikusten joan naiz, proiektua gero eta 
> helduagoa eta nire beharra gero eta txikiagoa zelarik.
>
> Dakizuenez ere, Zuhar itxi behar izan genuen, istorio luzea da, baina 
> maila pertsonalean oso kolpe gogorra izan zen, nahiko barneratu nintzen 
> eta ezertan parte hartzeko gogo gutxi geratu zitzaizkidan, beste 
> proiektu batzuekin ez bezala librezaleren posta zerrendatan mantendu 
> naiz, entzule moduan, eta proiektuak aurrera egiten zuela ikusteak 
> sekulako poztasuna ematen zidan, nire bizitzan zehar ereindako guzti 
> guztia usteltzen ez zela ikusteak.
>
> Baina Librezale aurrera doala izugarri pozten banau ere, ni Librezaletik 
> aldentzen nabil, nire informatikarekiko interesa Zuhar proiektuarekin 
> oso lotuta zegoelako, jada ez nabil informatikaren arloan lanean, eta ez 
> daukat lehen beste gogo gertatzen den guztiaren berri izateko.
>
> Egi osoa esateko, aspaldi hasi naizela beste arlo batzuetan muturra 
> sartzen, baina hainbeste maite dudan GO jokoaren inguran jartzen ditut 
> nire ahalegin gehienak, Dragon Go Server zerbitzari librea itzuli nuen 
> eta oraindik mantentzen dut (ez da lan asko) eta orain garatzaile 
> taldean sartzekotan nago CSS eta irisgarritasun kontuetan esku bat 
> luzatzeko, betiere hango administratzaile potrohandiak behingoz kontua 
> ematen badit, noski. Eta Ibonek bere garaian itzuli zuen KGS zerbitzari 
> ez libre baina oso erabiliaren itzulpena eguneratuko dut, betiere Java 5 
> putoa Ubuntun jartzea lortzen badut.
>
> Dena dela hau ez da agur bat, Pottle proiektuak asko animatu dit, eta 
> badut gogoa horren bidez itzulpenetan laguntzeko, hori bai, nire 
> akatsetatik ikasi dut eta ez dut erantzukizun handirik hartu nahi, hori 
> egin nuen azken aldian Firefox2ren itzulpena arriskuan jarri nuen Kbabel 
> martxan jartzeko gai izan ez nintzelako. Librezaleren beste atalei 
> dagokiola, esan bezala jada ez dut egunero prentsa teknofiloa irakurtzen 
> eta ezin dut lehengo aktibitatea mantendu foroan, eta iritzia sortzeari 
> dagokiola... zuek egiten duzue nik baino askoz hobeto, inoiz ez 
> litzaidaake bururatuko Xuxen librearen aldeko kanpainaren moduko ezer.
>
> Eutsi goiari, eta animo Librezale egiten duzuenak! Onenak zarete, benetan.
>
> Musu haundi bat.
>
> Osoitz
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Mozilla mailing list
> Mozilla en librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/mozilla
>
>   


-- 



Mozilla posta zerrendari buruzko informazio gehiago