Galder Bilbao "Txapi" absolbitu egin du Auzitegi Gorenak
Oihu@
[05.05.10 -
23:33]
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren agerkari elektronikoa
2005eko maiatzaren 10a
1.- Galder Bilbao "Txapi" absolbitu egin du Auzitegi Gorenak
Espainiako Auzitegi Gorenak Galder Bilbao absolbitu egin du 2004. urtean Espainiako Auzitegi Nazionalak, Marisa Arrueri presoen sakabanaketaren kontrako postal bat bidaltzeagatik bi urteko espetxe ziogorra ezarri zion sumarioan. Auzitegi Gorenak esan du delitu hori preskribituta zegoela epaitu zutenerako, eta horregatik kendu diola zigorra. Dena dela, Txapik espetxean jarraitu beharko du beste sumario bat irekita duelako.
Gertakariak 1999. urtean jazo ziren. 1999. urtean Euskal Presoak Euskal Herrira kanpainaren barruan, kalean jarritako mahaietan postalak jarri ziren sakabanaketaren arduradunei bidaltzeko. Getxoko PPko zinegotzi Marisa Arruek horietako hiru jaso ei zituen. Postal horretan, alde batean espetxeko zerraila agertzen zen eta bestean testu inprimatu bat, eta horretan, ” lo vais a pagar caro” izenburupean, ldarrikapen horren aldeko testua zekarren, sakabanakeraren ondorioak azaltzen zituen, horrekin amaitzea guztien nerako dela eta beretzat ere bai… gutxi gora behera.
1994. urtean egindako epaiketan, Auzitegiak onartu zuen gutunean idatzitako hitzak ez zirela Bilbaok idatzitakoak, baina hala ere bere hatz baten marka agertzen zela esan zuen. Txapik, ordea, ukatu egin zuen gutun hori berak bidali zuenik. Hala ere bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten mehatxu terroristak egitea leporatuta.
Absoluzioaren albistea prentsa agentziek zabaldu dute, eta nabarmentzekoa da medio batzuetan Marisa Arrueri bidalitako postaletan presoen sakabanaketaren erantzulea zela leporatzen zitzaiola esaten den bitartean, beste batzuetan, Deia egunkarian esate baterako, postal horietan erantzukizun hori zela-eta atentatu bat jasan zezakeela esaten zela esan duten bitartean.
Azkenean betikoa gertatzen da: sakabanaketak dagoeneko 35 pertsona hil ditu, presoen eta familiarren artean. Horren erantzuleak bilatu beharrean, estatuak horiek babestu eta horren kontra dihardutenak kriminalizatu nahi ditu, hainbat komunikabideekin laguntza paregabearekin.
ISOLAMENDU POLITIKORIK EZ
ESTATUS POLITIKOA ORAIN
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
informazio gehiago
www.etengabe.org
oihu@
http://oihua.webgune.net
oihu@ hemen ere irakur dezakezu
www.pat-eh.org
artxibategi guztiak hemen daude
https://www.barrutik.org/pipermail/oihua/
Harpidetza egin edo kentzeko:
oihua@barrutik.org
Buletin hau software libreaz egin eta banatzen da:
Debian GNU/Linux
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria
Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
|
| | |