Ongi etorriak gaztetxearen web gune informatibora.
Bertan Billabonako gaztetxearen inguruan antolatzen diren ekitaldiei buruz informatuko zaitugu, eskualdean egingo direnak ahaztu gabe.
Azkenengo eguneraketa 06/03/09

ONDDO GAZTE ASANBLADA
Onddo gazte asanblada 1999. urtearen amaieran sortu zen. Udaletxeak herrian gazte batzorde batera azaltzeko deialdia egin zuen eta lehenengo bilerara jende ugari azaldu zen Billabonan gazteontzako gauza askorik ez zegoela pentsatzen zutenak.. Honela Billabonan, lehenik gazteon ekimena falta zela pentsatu eta gazte asanblada sortzea erabaki zuten herriko hainbat gaztek. Honela 99ko azaroan festa handi bat egin zen herrian eta 100 gaztetik gora bildu ziren. Hemendik aurrera gazte asanbladak kultur etxean egiten zituen bileretara gazte mordoa biltzen hasi zen. Garai honetan loraldia ezagutu zuen gazte asanbladak mendi irteerak,afariak,sagardotegira autobusa ihauterietan, herriko jaietako “perkusio txaranga” eta beste ekintzetan gazte askok parte hartu zuten. Baina elkartzeko leku bezala kultur-etxea erabili beharrak asko mugatzen zuen taldea eta gaztetxe bat edukitzeko beharraz eztabaidatzen hasi ginen. Honela herriko Urdanpileta etxea begiz jo genuen. Garai beretsuan martxan zegoen Motx Noizbehinkariaren proiektua (Onddo Gazte Asanbldaren aldizkaria zena) eta aldizkari hau erabili genuen gaztetxearen inguruko eztabaida bultzatzeko herrian. Halere Urdanpileta etxea oso egoera txarrean zegoela ikusi genuen eta erortzeko arriskua zuenez beste leku baten bila hasi ginen. Hemendik aurrera gazte asanblada indarra galtzen hasi zen, Motx Noizbehinkariaren 2. alea ez zen argitaratu eta bileretara geroz jende gutxiago agertzen zen.
2002. urtean jadanik Onddo G.A. herrian indarra galtzen ari zenean, Flemingo eskola zaharretako lokal bat eskatu zitzaion udaletxeari. Lokal hau lehenago ere eskeinia izan zitzaion Onddori, baina txikiegia zelakoan baztertu zen lokal hau bere garaian. Honela, lehenago gutxietsitako lokalean eta indar askorik gabe herriko gazteen artean, gazte asanbladako kideak burua jaso nahi izan zuten. Halere, lokal hau lanerako baliabide huts bezala hartzea erabaki zuen garai hartan gazte asanbladak. Aurretik gaztetxea edukitzeagatik hainbat gaztek azaldutako interesa, apalankatzeko leku bat edukitzeagatik zelakoan. Honela gazte asanbladaren helburua lokal horretara benetan lanerako gogoa zuen jendea joatea zen. Honela 2002ko udaberria nahiko aktiboa izan zen eta txalaparta ikastaroa eta palestinarekin elkartasun astea antolatu ziren eta uda horretan herriko jaietan Akelarre herrikoia antolatu zen baina eguraldi txarragatik ezin izan zen burutu. Ondoren urte bereko udazkenean perkusio ikastaro bat antolatu zen eta zenbait ideia gehiago nere baziren aurrera eramateko prest baina jendearen parte hartzea egoera kritikoan zegoen. Honela 2004ko neguan 4 pertsonak eginiko bilera batean egoera hori aldatu eta lanerako prest zegoen jendea bilatzen aiatzekotan geratu ziren.
Ez zen Onddo G.A.-ren bilera gehiagorik izan harik eta 2003ko neguan zenbait gazte, gazte asanblada berriz martxan jarri eta lokala Gaztetxe bihurtzeko egitasmoarekin lanean hasi ziren. Lehenengo herriko zenbait koadrilarekin bildu eta herrian gazte asanblada baten beharraz hitzegin genuen. Martxorako zenbait gazte lanean ziren lokala txukuntzen eta asanblada baterako deia egin. Asanblada honetan 50 gazte inguru elkartu ginen. Orduztik lokala zena jada Gaztetxea da eta mus txapelketak, zine-kluba eta Gazteak Bizirik jaia antolatu ditugu eta hemendik aurrera askoz gauza gehiago antolatzeko asmoa dugu!
BERRIAK
| 06/03/10 | KONTZERTUA GAZTETXEAN | |||
| MusikHerria disketxeak antolatutako GaztetxeBiraren 2. bueltan Billabonako Gaztetxetik igarotzen da. Bihar bi talderen kontzertua izango ditugu Gaztetxean 21:30-etan. |
||||
| 05/12/10 | Barkatu eragozpenak | |||
Denbora faltagatik ezin izan det gaur Gaztetxean ospatzen ari den Gaztetxearen ongi-etorri festa prestatu webgunean jarri ahal izateko(bere egitarauarekin eta bannerrekin). Sentitzet arazoren bat sortu baldin bada. Saiatuko naiz berriro ez gertatzea. Orrialde web honen arduraduna, izaeus |
||||
| 05/10/31 | XAKELA GAZTETXEAREN ALDEKO MANIFESTALDIA | |||
Xakela Gaztetxea mehatxupean!! Manifestaldia azaroak 1, 1730h-tan Udaletxe plazatik. "Ia urtebeteko lanaren emaitz izan da Zarauzko Xakela Gaztetxe Asanbladak
urriaren 30ean okupatutako lokala. Lokal hau urte mordoa hilik egon
ondoren, zarauztar gazteek bizi berri bat ematea helburu zutela bertara
sartu ziren 11.30k inguru, antolatutako "bolo txapelketaren" ondoren.
Egun osoan zehar lan eta lan ibili ondoren, gauean aisialdirako hainbat
ekitaldiri bide eman zitzaien, ala nola 310project.com-en bideo
emanaldiari. |
||||
| 05/10/26 | MUNDURAT-EN IV. URTEMUGA JAIALDIA ANOETAKO GAZTETXEAN | |||
Mundurat Sarea duela lau urte jaio zen "... gune alternatibo askea eratzeko asmotan, non ez zeudekeen ez enpresari ez bezerorik, non Internet-en erabilera ez zegokeen ordaindutako kantitateari mugatuta, non jendeak bere iritzia emango zukeen erabaki guneetan..." Gaur egun Mundurat-ek zerbitzu alternatibo bikainean bihurtu da Gaztetxe, Gazte Asanblada, kolektibo edota musika talde desberdinentzako (ikus proiektuak).
Zorionak Mundurat eta eskerrik beroenak!! |
||||
| 05/07/30 | SANTIOETAKO FUTBOL TXAPELKETA | |||
Finalaren emaitza
ZORIONAK ANTITODO!! |
||||
| 05/07/23 | SANTIOETAKO TXUPINAZOA GAZTE ASANBLADAREN BITARTEZ | |||
Bihar Gazte Asanbladak, herriko festei hasiera emango die txupinazioa jaurtiz. 13:00etan herriko plazan. Ez galdu! GORA SANTIOAK!! |
||||
| 05/07/23 | FUTBOL TXAPELKETAREN FINALA | |||
Ostiralen jokatu ziren bigarren finalerdiak. Arazoak ez ziren falta. Udaletxeak eszenatokia eraikitzeko agindua eman zuen eta ez zuten partiduen hasierarako bukatu. Gainera oker montatu zuten. Kioskoa kanpo futbolaren barnean sartzen zen. Azkenean jokatu ziren eta talde hauek sailkatu ziren finalerako: ANTITODO - KIXBI Finala uztailaren 30ean jokatuko da 19:00etan herriko plazan. Zorte on bi taldeei! |
||||
| 05/07/23 | BOTOI BERRIAK WEBORRIAN | |||
Botoi berriak jarri dira Gazte Asanbladako weborrian. Beste batzuk hasieratik egon dira baino ondoren denak azalduko ditugu.
Kontagailu berria ere jarri da. |
||||
| 05/07/09 | GAZTETXE BERRIA OKUPATU DUGU | |||
Iada hilabete igaro da gaztetxearen urteurrena ospatu genuenetik, gazteok gune aske baten urteurrena ospatu genuenetik. Maiatzetik hona, argi erakutsi dugu inoiz baino indartsuago gaudela eta urtebetez desalojo mehatxuaren zama bizkarrean eraman ondoren, eta udalak denbora luzez erakutsitako jarrera inmobilista dela eta, beharrezkotzat jo dugu gaztetxearen biziraupena zihurtatuko duen bidea guk geuk garatzea. Bide batez udalak azken urte hauetan gauzatu duen etxebizitzen eraikitze masiboa salatzen dugu, herriaren benetako beharrizanak albo batera utziz eta ehundaka etxe hutsik dirautelarik. Honela orain urtebete bezala, gazteok antolaturiko jarduera kultural eta egitasmo sozialak kokatuko dituen gune kolektibo baten beharra aldarrikatzen dugu. Eta aldarrikapen hau ekintza bihurtuz, sei urte inguru hutsik daramatzan Urdanpilleta etxea okupatu eta biziberritzeari ekin diogu. Argi utzi nahi dugu, ateak zabalik ditugula udalarekin irtenbide bateratu bat lortzeko, baina gure duintasuna ez dago salgai eta egoera honi irtenbidea eman nahi badio, herri honetan gaztetxeak egiten duen lanari duen garrantzia eman beharko dio. Utopiak amets, ametsak proiektu eta proiektuak errealitate bihurtzeko gai sentitzen garelako. Herri bat gaztetxe bat! Onddo Gazte Asanblada |
||||
| 05/06/20 | GAZTETXEAREN ALDEKO MOBILIZAZIO ASTEA | |||
Udalak gaztetxeari eskeinitako lokalak gaztetxe bat izateko baldintzak betetzen ez dituela salatzeko eta gazteok gaztetxe bat behar dugula aldarrikatzeko mobilizazio ugari burutu ditugu pasa den aste osoan. Asteartean firma bilketa egin genuen azokan jendearen parte-hartze zabalarekin eta ondoren gazte asanbladak aste honetarako ateratako oharra irakurri genuen. Asteazkenean kazerolada burutu genuen udaletxean plenoa egiten ari ziren bitartean lokal duin bat exijitzeko. Burrunbada betean geundela udaletxetik EB-ko zinegotzia atera zen eta zergatik protesta egiten genuen galdetu zigun, EAJ-EA koalizioko zinegotziek ez baitzioten esaten zergatik protestatzen genuen. Ostiralean astea borobiltzeko manifestaziorako deia egin genuen “Etxe duin baten alde”. Milaka kolorez jantzitako manifestazioa 200 gazte ingururen babesarekin. Manifestazioaren aurretik zioazen guztion gainetik dauden aberatsak diruarekin edozein gauza eros daitekela aldarrikatuz. Segidan pankarta nagusia “Etxe duin bat ORAIN” Ibarrako gazte festetatik zuzenean etorritako batukada eta atzetik Billabonako eta Tolosaldeko hainbat gazte, hauetako asko mozorroturik. Gure eskerrik beroena gutziei babesagatik eta bereziki Ibarrako gazteei, gazte festen txupinazoa atzeratu eta Billabonara etortzeagatik; baita batukadakoei ere ibartarrekin batera etortzeagatik manifestazioari erritmoa ematera. Oso alai joan zen manifestazioa batukadaren erritmoan, aberatsak herritarrak diru truke erosi nahian, gazteen aldarrikapenak, hainbat herritarren harridura aurpegiak… denetik izan zuen manifestazioak. Aldarrikapen nagusia gazteok gaztetxea nahi dugula izan zen eta “Bakartxo entzun, gaztetxea nahi dugu!”, ”Herri bat gaztetxe bat”, “Gaztetxea gure etxea”, “OKUPAZIOA”, “ez ez ez, iruzurrik ez!” moduko aldarrikapenak izan ziren nagusi. Manifestaldia bukatzeko manifestazioaren arrazoiak gogoratu genituen eta etxe duin bat lortzeko bidean udaletxeak irtenbiderik ematen ez badigu guk bilatuko ditugula gure kabuz gure irtenbideak aldarrikatu genuen. Gogorarazi genuen gainera, Billabonako gaztetxearen hustutzea ez dela kasu aislatu bat eta azken urtebetean hainbat gaztetxe desalojatuak izan direla Euskal Herrian, zergatik? Gauzak egiteko modu berri bat planteatzen dugulako gure erabakiak inorengan delegatu gabe gerorrek hartzen ditugulako eta horrek euren sistema ezbaian jartzen duelako. Hala ere manifestazioaren ostean ikusi genuen udaletxearen erantzuna. Bandoa kaleratu zuten Fleming parkeko eskoletan lokala daukagun taldeokin zer gertatuko den adierazteko. Hau guztiarekin ikusten dugu udaletxeak ez duela plangintza bat egin. Hasteko ez du alternatiba egokirik pentsatu eraikina botatzearekin afektatuak garen gizarte eragileontzat. Aiurri aldizkariari lehenagokoa baino askoz txikiagoa den bulegotxoa eman diote kultur-etxearen sarreran; gizarte hezitzaileak 3 lokal edukitzetik lehengoaren herena edukitzera pasako dira; gaztetxeari ere lehengoa baino askoz lokal txikiagoa eman nahi diote (gure beharrak asetzen ez dituen garajea). Ikusirik 3 talde hauei ematen dizkiguten lokalak egun erabiltzen direla, non gordeko da udaleko langileen materiala eta non egongo da kultur-etxeko harrera bulegoa lokal hauek guri ematen badizkigute? Haurtzeindegiari dagokionean, lokal bat erosi dute arroan, baina oraindik ez daukate baimenik lokal horretan haurtzeindegi bat jartzeko, hala ere udaletxeak obra horiek hasteko moduan direla esan du eta gainera ekainaren 29rako lokala hustu behar dutela jakinarazi diete. Honen aurrean alkateak dio lokalen falta badagoela baina beraiek ahal dutena egin dutela. Lokalen falta badago zergatik eman zitzaion bertsozale elkarteari herriko eraikin oso bat? Edo zergatik dago hainbesteko presa lan hauekin hasteko? Azken batean beste hainbat lan ere pendiente ditu udaletxeak Salvadora bota eta bertan etxeak egiteko asmoa dute edota Urdanpileta etxea ere berritzeko asmoa dute. Gainera kontuan eduki behar da obrak egiteko Fleming parkeko aparkalekua itxi egin beharko dela eta ondorioz lehendik Billabonan aparkatzea arazo bazen hemendik aurrera zer esanik ez. Billabonan 370 etxe huts izanik eta Salvadoran eraikiko dituzten etxeak kontuan hartuz, zertarako du udalak horrelako presa lokalak birrintzeko? Honen aurrean Fleming parkeko lokalak eta etxeak botatzeko erabakia arinkeriaz hartu dela iruditzen zaigu eta ez direla herriak dituen benetako beharrak aztertu.
Onddo Gazte Asanblada |
||||
| 05/06/14 | Komunikatua | |||
Bada urtebete baino gehiago jadanik, herriko gazteok bildu eta ONDDO gazte asanblada bersortu genuenetik. Lehenengo gazte asanblada bertan behera geratu zenetik hautsa hartzen zegoen lokala hartu eta lokal hura gaztetxea zela esan genuen, hau da, gure etxea. Honela gazteok herrian faltan botatzen genituen hainbat ekintza aurrera eramateko gunea bilakatu zen gaztetxea. Baina ez hori bakarrik, kuadriletan berezirik geunden herriko hainbat gazte elkartzeko aukera paregabea izan zen, batzen eta bereizten ginduzten gauzak ikusi, gure miseriak eta bertuteak ezagutu, azken batean pertsona eta talde bezala hazi, hezi eta bizitu gara gure ausardiaz dinamika bat sortuaz. Hainbat izan dira urtebete luze honetan gaztetxean egin diren ekitaldiak, baita herrian egin ditugunak ere, guk eginak eta denontzat eginak. Horregatik eskerrak eman beharrean gaude lagundu digun jende guztiari, gure ekintzetan parte hartu dutenei, gaztetxetik pasa diren talde kolektibo eta pertsona guztiei eta baita herritarrei ere. Bai herritarrei, eskeini diguten babesagatik, gure ekintzetan parte hartzeagatik (bakadigu batzuetan zarata gehiegitxo egiten dugula, baino atzo, gaur eta bihar parranda dagoen asteburuero gazteak beste herri batera joan, han zarata atera eta gero kotxea edanda hartzea baino). Orain dela gutxi ospatu dugu lehen urteurrena, hainbat eta hainbat ekintza burutu ditugu eta lan ugari egin dugu. Halere, hilabete bukaeran iritsi zitzaigun udaletxearen gutuna, berriro beraiekin biltzeko, gaztetxea dagoen eraikina bota behar dutela eta hainbat bilera egin ditugu udaletxearekin urte osoan baina gutxi dira eman dizkiguten irtenbideak. SACEM-eko lokala lehenik, baina hango enpresariek ez zuten ezer jakin nahi izan. Gero haurtzaindegiak orain duen egoitza nagusia hustutzean bertan lekua izango genuela esan ziguten, baina udaletxe berdineko beste zinegotzi batek hori ezinezkoa zela esan zigun. Ondoren udaletxe azpian lokal bat eskeini ziguten eta azkenean eskeintza hori berretsi digute. Ikaragarrizko irtenbidea! garagetxo bat udaletxe azpian. Gure beharrizanak inondik ere asetzen ez dituen lokala. Hala ere lokal hau hartzea erabaki dugu, bestela ez baitugu gure materiala non gorderik. Horregatik gure gaztetxe berria kalea izango da eta kalean burutuko ditugu gure ekintza guztiak. Honela lehengo astean Palestinar herriaren inguruko hitzaldia egin genuen Berdura Plazan ostegunean, ostiralean berriz asanblada Antxin-eko Plazan eta larunbatean okupazioaren aspektu legalei buruzko mahai-ingurua Urdanpilleta etxearen aurrean. Aste honetarako hainbat mobilizazio burutuko ditugu gaurko prentsaurrekoa eta firma bilketa azkokan, bihar asteazkena "kazerolada" iluntzeko 8etan eta ostiralean manifestazio bat burutuko dugu "Etxe duin baten alde" iluntzeko 7:30etan eta ondoren "parrillada herrikoia" eta antzerkia izango dira. Bukatzeko, ezin ahaztu gaur guri dagokigun egoera hau, beste hainbat gaztetxek pairatu dutela eta pairatuko dutela, asteazkenean errealitate desberdinak baditugu ere, gaztetxe eta asanbladetan ibiltzen garen gazteok gauza bat dugu amankomunean, ematen diguten egurra!! HERRI BAT GAZTETXE BAT!!
Onddo Gazte Asanblada |
||||
| 05/06/13 | Desalojoaren kontrako mobilizazioak | |||
Beno aste honetarako hainbat mobilizazio deitu ditugu: - Asteartea firma bilketa eta prentsaurrekoa astearteroko azoka dagoen bitartean - Asteazkenean kazerolada 8etan plazan - Ostiralean manifa 7 terditan. |
||||
| 05/06/10 | Julen Zelarain aske | |||
Aste honetan utziko dute aske eta larunbata 18an izango du merezitako omenaldia herriko plazan. |
||||
| 05/06/01 | Gaztetxea desalojatzeko agindua eman digute | |||
Joan zen astean udaletxearekin izandako bileran jakinarazi zieten Billabonako gazteei ekainaren erdirako gaztetxea hustu behar dutela. Gaztetxea dagoen lekuan etxeak egin behar dituztelako. Hilabete luzetan udaletxearekin batera irtenbide bat bilatzeko hainbat bilera egin eta gero, udaletxeak ez zien irtenbide bideragarririk eskeini Onddo gazte asanbladako kideei. Honenbestez hartuemanak bertan behera geratu ziren martxoan, aurreko astera arte. Joan zen astean udalarekin izaniko bileran udaletxeak oraingo lokalaren ordez beste bat eskeini die gazteei, lehenago eskeinitakoa baino are kaxkarragoa. Lokal hau, udaletxearen ertz batean dago eta oraingoz kale-garbitzaileek erabiltzen dute. Oso lokal txikia da, oraingo gaztetxea baino dexente txikiagoa eta oraingo gaztetxea ere ez da oso handia. Gazteek lokal hau hartzea erabaki dute, baina ez gaztetxe bezala erabiltzeko, bestela euren materiala gordetzeko tokirik ez dutelako baizik. Honenbestez Billabonako gazteak ekainaren erdialdetik aurrera kalean geratuko dira. Halere gazte asanbladak bere jardunarekin aurrera jarraitzeko asmo sendoa dauka, gaztetxerik ezean kalean. Honenbestez gazte asanbladak antolatzen dituen ekitaldi guztiak kalean burutuko dira hemendik aurrera. Honenbestez ekainaren 17rako manifestaziorako deia egin dute Onddo gazte asanbladako kideek Etxe duin baten alde. [HERRITARREI ZUZENDURIKO ESKUTITZA]
|
||||
| 05/05/20 | Santioetarako Futbol Txapelketa prest dago | |||
Astelehenean 18:30tan hasiko de Festetarako Futbol Txapelketa herriko plazan. Aurten inoiz baino partidu gehiago daude fase desberdinak jokatuko bait dira. |
||||
| 05/04/27 | Billabona Gaztetxearen I. urteurrena | |||
Billabonako Gaztetxeak urtebete betetzen du herriko gazteeek hartu zutenetik. Urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dira herriko gazteei zuzendua. Herriko jaietan ere nabarmenki parte hartu genuen eta aurten ere berdina egingo dugu, ahal bada hobetuz. Urte osoa autogestioaz bizi izan gara gure ametsak bihurtuz. Udaletxetik ez dugu ezer jaso. Orain Maiatza luze bat dugu aurretik lana egiteko eta gozatzeko gure eskuekin sortutakoa. Ekainean berriz, kalera goaz. Udaletxeak abisua pasa digu. Gaztetxea bota eta etxe berrik eraikiko dituzte, bitartean Udaletxeak oraindik ez digu soluziorik aurkeztu. Udal agintarien jarrera ikusirik herriko jendea informatua izan da. Momentuz Maiatza daukagu gozatzeko. Gero gerokoak. BILLABONAKO GAZTETXEAREN I. URTEURRENA (ekitaldiak) Herritarrei zuzenduriko gutuna: Onddo Gaztetxearen lehen urteurrena dela eta Maiatza osoan ekintza ugari egongo direla jakinarazi nahi dizuegu eta zuei guztioi parte hartzeko animatu. Ekintzak denontzat direla azpimarratu nahi dugu, denon artean herriari bizia emanez denok ondo pasa dezagun. Beraz, Maiaztza ahal den hobekien aprobetxatu eta goazen denon artean ondo pasatzera! Nahiz eta Maiatzean giro ederra izango dugun ezin dugu ahaztu Ekainean KALE GORRIRA goazela! Udaletxekoei bost axola zaie herriko gazteak kalean uztea, ez baitigute inongo soluziorik ematen. Guk argi daukagu gaztetxearekin edo gabe aurrera jarraituko dugula, gazteok gure artean ikasiz eta irakatsiz, gure gustoko gauzak eginez, eta gustoko ez direnak salatuz. Garbi dago herri bakoitzean gaztetxe bat egon behar dela bertako gazteak (eta ez hain gazteak) elkartzeko. Gure ustez egungo egoera ikusita herriaren laguntza ezinbestekoa zaigu! Onddo Gazte Asanblada |
||||
| 05/04/26 | Santioetarako futbol txapelketa | |||
Urtero bezela Santioetara futbol txapelketa antolatzen ari gara.Zuen taldea apuntatzeko gerturatu Gaztetxera. Apuntatzeko epea Maiatzak 6arte irekita dago. |
||||
| 05/04/05 | KONTZERTUA GAZTETXEAN | |||
KLORATITA + DUBET Apirilak 9 larunbata, 22.30etan Billabonako Gaztetxean Sarrera 3€ |
||||
| 05/04/05 | Gazte Asanbladaren e-posta aldaketa | |||
Gazte Asanbladak e-posta berria sortu behar izan du. Aurrekoa, txikia gelditu zaigu. 5 MB-ko kapazitatea zuen eta pare bat mezu handiekin segituan betetzen zen. Oraingoa 250 MB-koa da eta espero dugu nahikoa izatea. Beraz hauxe duzue Onddo Gazte Asanbladaren e-posta berria: onddoga@yahoo.es |
||||
| 05/03/30 | STOP TAV-AHT | |||
IBARRETXE: INPOSAKETARIK EZ! STOP TAV - AHT GELDITU! HERRIARI ENTZUN! Larunbata, apirilaren 2a, AHTaren aurkako MANIFESTAZIO orokorra 18,00etan Ordiziko plazan. |
||||
| 05/03/14 | Presoekin batera borrokan | |||
Espainiako eta Frantziako kartzeletan borrokan ari diren Euskal preso politikoekin batera azaldu ziren eskualdeko biztanleak. Horretarako N-1 errepidera irten ziren Billabonatik Ikaztegietaraino. Eguerdian geratuta, ordubetez aritu ziren euskal presoen eskubideak aldarrikatzen. Billabona inguruan ez zuten arazorik eduki baino Tolosan «ertzainek, pasatzerakoan, filmatu» egin zituztela adierazi zuten. Aurrerago, Alegiako sarrera eta Ikaztegietako irteera ingurukoek. «12:50 aldera Guardia Zibilaren patrol bat pasatu da, eta handik gutxira beste hiru agertu dira gu geunden tokira. Hamar lagun ginen inguru horretan, eta guztiok identifikatu gaituzte». Billabonan behin protesta ekintza amaituta, herri aldera zihoazen bost lagun identifikatu zituen Guardia Zibilak Txermin auzoan eta haiei ere nortasun agiriak eskatu zizkietela azaldu dute.
|
||||
| 05/03/09 | Olerki emanaldia eta kontzertua Gaztetxean | |||
Ostiral hontan martxoak 11 honako ekitaldiak antolatu ditugu Billabonako gaztetxean: |
||||
| 05/03/02 | Gaztemugi, martxoak 25, 26 eta 27 Markinan | |||
Euskal Herriko gazte mugimenduaren topaketak emango dira Markinan martxoaren 25etik 27ra bitarte. Bertan eztabaidak, jarduera anitzak eta musika egongo da.Informazio gehiagorako bisitatu www.Gaztemugi.org |
||||
| 05/03/02 | Inigo Guridi isolamendu egoeran | |||
Inigo Guridi Texeiro Curtis-eko kartzelan dago zigor moduluan, erabat isolaturik. Inigo eta beste bi preso politiko lau urte daramatzate "infernuaren pareko" isolamendu modulo berezietan, Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimendukoek deskribatu dutenez. "Urte osoan eguzki izpirik ez dela sartzen, argi artifiziala besterik kez dutela eta ziegak benetan txikiak direla salatu du. Arratoiak, xaguak eta iturritik ateratzen den urak gasolina usaina duela". Iturria: Tolosaldeko Hitza |
||||
| 05/03/01 | Goros aske | |||
50.000 euroko bermea ordaindu eta gero aske utzi zuten. 2003ko azaroaren 18an sartu zuten espetxean «ETA erakunde armatua berregituratzeagatik». Ehundaka pertsona bildu ziren Billabonako Plazan ongietorria ematera.
|
||||
PRESOAK
Idatzi gure herriko presoei gutun bat. Eskertuko dute.

BILLABONA


ARGAZKIAK
Billabonako Gaztetxean egindako ekitaldi batzuen argazkiak
| Gaztetxe Eguna Santioak 2005 | Bazkaria eta bertsolariak | 05/07/27 |
| GAZTETXEA BERRIA OKUPATUZ!! | Gaztetxe berria | 05/07/08 |
| ETXE DUIN BATEN ALDE!! | Manifestaldia Gaztetxearen egoera salatuz | 05/06/17 |
| Santo Tomas Txiki | Eztabaida, txistorrada, sagardoa, HOMELESS + DUBET | 04/12/18 |
| Kontzertua | NUNBAIT + DESPERVICIO | - |
| Billabonako Garagardo Festa | APARTHEID HIL, AMEBA, NEKIN... | 04/07/17 |
| GAZTEAK BIZIRIK | Mendi irteera, afari herrikoia, SUSMO... | 04/05/15 |
LOTURAK
Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak
| Ibarrako Gaztetxea | Alegiko G.A. | Legazpiko G.A. | Anoetako G.A. | Bonberoenea Gaztetxea ( Tolosa ) | Akerra Gaztetxea ( Usurbil ) | Antzuolako G.A. | Arrasateko Gaztetxea | Deustuko G.A. | Irungo G.A. | Gasteizko Gaztetxea | Euskal Jai Gaztetxea ( Iruñea ) | Sorgintxulo Gaztetxea ( Santutxu , Bilbo) | Udondo Gaztetxea ( Leioa ) | Urretxu-Zumarragako G.A. | Ustaritzeko Gaztetxea | Astindu Bergarako G.A. | Txantreako G.A. | Beasaingo Gaztetxea | Letaman Gaztetxea (Intxaurrondo) | Andoaingo Gaztetxea |
Okupamugi | www.gaztetxeak.org
Kontrainformazioa
| E.H. zabaldu! | Euskal Herria Info | JoTaKe-La Haine | Mediaberri | Indymedia Euskal Herria | Gazte Sarea |
Komunikabideak
| Aiurri | Xirika | Galtzaundi | Berria | Gara | Tolosaldeko Hitza | Argia | Gaztetxulo | Kalegorria | Entzun! | Ostiela |
Irrati libreak
| TXOLARRE irratia (Tolosaldea) | HALA BEDI irrati librea (Gasteiz) | EGUZKI irrati librea (Iruñea) | PITITAKO irrati librea (Santurtzi) | TAS TAS irrati librea (Gasteiz) | GARRAXI irratia (Altsasua) | TXAPA irratia (Bergara) | GURE irratia (Baiona) | XIBEROKO BOTZA (Zuberoa) | TTANTTAKUN irratia (Donostia) | EZTANDA (Iturmendi) | IROLA (Bilbo) | KOSKA (Getxo) | ZINTZILIK (Orereta) |
Gaztetxetik pasatako musika taldeak
| Susmo (Usurbil) | Apartheid Hil | Ameba | Klineks | Nun-bait (Billabona) | Izeba Pilarren Ilobak | Nekin (Billabona) | Folkcore (Zarautz) | Desper Vicio (Lasarte) | Homeless Elements (Hondarribia) | Dubet (Etxarri) | Materia (Hernani) | Split 77 (Deustu) | Kloratita (Zorrotza, Bilbo) |
Webgune interesgarriak
| Segi | Udalbitza | Etxerat | Ikasle Abertzaleak | Behatokia | Stop Tortura | Puntubi.com | Intsumisioa-Matxinada | Okupazión | Sorginkale |